arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

2017ko gizarte-ekintzailetzako bekaren I. deialdia – Epemuga: 2017ko ekainaren 30a

Ekintzailetza
20 abril 2017

Arquia Fundazioak, Barcelona Activa erakundearekin elkarlanean, osagai soziala duen negozio-proiektu jasangarri bat garatzera bideratutako gizarte-ekintzailetzako beka bat eskatzeko deialdia egiten du. Gizarte- edo ingurune-ikuspuntua eta biztanleriaren uneko arazoak konponduz gizartean eragin positiboa izateko asmoa duten ekimen enpresarialak sustatzea eta laguntzea dute xede beka horiek.

Honako helburuak ditu bekak:

  • Gizarte-ekintzailetzaren alorreko proposamen berritzaileei laguntza emanez, ekintzailetzaren eta ekimen enpresarialen kultura ekonomiaren hazkundearen motor gisa sustatzea.
  • Hautagaiei ezagutza eta tresnak ematea, haien ekintzaile-gaitasunak osatzeko eta haien negozio-proiektua hezurmamitu ahal izan dezaten.
  • Esfortzua, bultzada eta berrikuntza gisako balioetatik sortutako ekintzailetza-proiektu berriak bultzatzea.

Bekak eskatu ahal izango dituzte Espainiako unibertsitateetan Gizarte Zientzietako, Zientzia Juridikoetako, Arteetako, Humanitateetako, Zientzietako, Osasun Zientzietako, Ekonomia Zientzietako, Enpresa Zientzietako, Ingeniaritzako eta Arkitekturako tituluak dituzten edo Espainiatik kanpo lortu baina bertan homologatu dituzten pertsonek, Espainian egoiliar-baimena dutenek edo diziplina anitzeko taldeek, batez ere profesionalez osatuta daudenek, eta negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea dutenek.

Honako hauek hartuko ditu barne bekak:

  • 6 hileko plaza bat ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alorretan izen handia duen Barcelona Activa erakundearen gizarte-ekintzailetzako programan,
  • 7000 euroko laguntza, programaren saioetara bertaratzeko joan-etorriak ordaindu ahal izateko,
  • programan zehar proiektua gainbegiratzeaz arduratuko den aholkulari pertsonal bat.

Modu positiboan baloratuko dira arazo hauei soluzio berritzaileen bidez aurre egiten dieten proiektuak: biztanleriaren zahartzea, mundu osoko biztanleen beharrak asetzea eta ingurumenaren jasangarritasuna eta harekiko errespetua.

Eman izena 2017ko ekainaren 30eko eguerdiko 12:00ak baino lehen!

Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko eta informazio gehiago lortzeko, joan deialdiaren webguneko atalera