arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

NEW YORKEN IKERKETA EGITEKO BEKAREN III. DEIALDIA - EPEMUGA: MAIATZAREN 2A

Ikerketa
2 febrero 2017

2017ko otsailaren 1etik aurrera, izena eman ahal izango duzu 2017ko ikerketa-beken III. deialdian, New Yorken ikerketa-proiektu bat egiteko beka bat lortzeko. Deialdia Espainiako Arkitektura Eskoletan titulatutako arkitektoei dago zuzenduta.

Arquia Fundazioak, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiarekin batera abian jarritako ikerketa-bekaren xedea arkitekturaren esparruan ikerketa proiektu bat bultzatzea da, hura sortu garatu eta ezagutzera emateko aukerak emanez, hautagaiei baldintza egokiak eskainiz eta beharrezko baliabideak emanez beren proiektua garatzeko; alegia, haiek abian jarritako ekimena eta horretarako egindako ahalegina babesteko.

Bekak sei hilabeteko iraupena izango du eta New York hiriko erakunde akademiko ospetsu batean egingo da. Berrikuntzaren gunetzat jotzen da hiri hori, eta kultura sormenean zein ezagutzaren difusioan jarduera maila handia du.

Arquia Fundazioak 18.000 euroko laguntza emango dio bekadun hautatuari.

Eman izena 2017ko maiatzaren 2a baino lehen, eguerdiko 12:00etan amaituko da epea!

Deialdiaren webguneko atalean kontsulta ditzakezu deialdiaren oinarriak eta bertan ageri da informazio gehiago: http://fundacion.arquia.es/es/concursos/otrosconcursos/investigacion/Convocatoria?anyo=2017