arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Dokumentala DVDan eta liburua: arquia/dokumentala 32. LUCIEN HERVÉ

Ikus entzunezkoak
9 septiembre 2016

Argazkilaritza eta arkitektura modernoaren arteko harremanen inguruko kontakizunetan leku pribilegiatua dauka LUCIEN HERVÉk (1910-2007) . 1949. urtean Marseillako Unité d'habitation eremuari buruz egindako erreportajeak txundituta utzi zuen Le Corbusier, eta, hortik aurrera, arkitekto moderno hori 1965. urtean hil arte, bere argazkilari ofizial bihurtu zen. Harreman luze hori arkitektoen eta argazkilarien arteko sinergien kasu paradigmatikoa da, eta Hervéren balore plastikoak, formalak eta ikus-balioak azpimarratzen ditu. Le Corbusierren hitzetan, "arkitekto arima" baitzuen. 

LUCIEN HERVÉ. FOTÓGRAFO A SU PESAR (2013) dokumentalak, Gerrit Messiaenek zuzendutakoak, lehenbiziko aldiz gertuko eta zuzeneko azterketa bat egiten du argazkilariaren biografia biziaren inguruan, eta agerian uzten du bere ibilbidea eta nazioarteko ospearen oinarriak bere izaeraren eta bizi-printzipioen benetako egitura irmo, bakun eta grinatsuetan sostengatzen dela. Testuinguru horretan, argazkilari gisa egindako lanaren zorte onak erabateko zentzua dauka eta behar bezala berresten du arkitekturaren irudia, guraizeak eskuetan dituela, ikusi eta eraikitzeko moduan inguruan emandako etengabeko balio eta pedagogia.

Webgune ofiziala: LUCIEN HERVÉ / RODOLF HERVÉ