arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

arquia/contextos bilduma berriaren aurkezpena Bartzelonan

Argitalpenak
4 diciembre 2015

Datorren abenduaren 21ean, iluntzeko 19:00etan, Bartzelonako Alibrí liburu dendan aurkeztuko da arquia/contextos bilduma, Arquia Fundazioaren eta Los libros de la Catarataren arteko koedizioa. Bertan parte hartuko dute:

 Gerardo García-Ventosa arkitektoa eta Arquia Fundazioko zuzendaria

Pedro Azara, arkitektoa eta estetika irakaslea, “Cuando los arquitectos eran dioses” liburuaren egilea

Juli Llueca, arkitektoa eta “Guía emocional del autopromotor” liburuaren egilea

Anna eta Eugeni Bach, arkitektoak, irakasleak eta “Más vivienda por menos” liburuaren egileak

Ekitaldia astelehenean, 2015eko abenduaren 21ean, egingo da, 19:00etan, Alibrí liburu dendan (c/ Balmes, 26, Bartzelona). (Edukiera: 45-100 pertsona).

arquia/contextos bilduma berria institutuko jardueren barnean integratzen da eta, batez ere, arkitektura kultura zabaltzen du eta arkitektoaren figura gerturatzen du gizartera.

Gaur egungo "testuinguruak" egoki egiten du arkitektoen ezagutzen, zerbitzuen eta trebezien erabilgarritasuna hiritarrei hurbiltzea; arkitekturaren zeregina eta gizarteari egindako ekarpena hobeto ulertarazten duten irizpideak finkatzeko asmoz.