arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

2014ko Arquia inkesta.Joera berriak: espezializazioa eta dibertsifikazioa

inkestak
26 mayo 2015

Arquia Fundazioak 2014an egindako Arquia inkestak erakusten du espezializatzeko, dibertsifikatzeko eta jarduerak berreskuratzeko geroz eta joera handiagoa dutela profesionalek eta ikasleek, beren ikasketak zabalduta edo beste profesional batzuekin elkarlanean arituz. Horixe da, Fundazioak, noizean behin, 2003az geroztik arkitektoei eta 1998az geroztik ikasleei egiten diren ikerketa nazionaletik ateratako ondorioa.

4.300 parte hartzailek baino gehiagok lagundu dute lanbidearen egoeraren baremo berri hau sortzen, krisi ekonomikoak izan dituen eraginek asko markatu baitute. Inkestari erantzun zion % 99k egoera ekonomikoaren inpaktu negatiboa nabarmentzen du, etorkizunari begira, bere karrera zaharberritu eta birbideratzea planteatzen du aukera berriak arakatzeko.

Ikasleen gehiengoak lan merkatura sartzeko unean dituzten balizkoa arazoak nabarmentzen dituzte, baina beste arlo batzuetako graduondoko espezializazio ikasketa osagarriak edo atzerrian lana aurkitzea bezalako irtenbideak planteatzen dituzte.Zentzu horretan, % 37k lurralde nazionaletik kanpo lan egitea pentsatzen du, bere lanbidea gauzatu ahal izateko.

Jasotzen duten heziketari dagokionean, gehienek uste dute Espainiako arkitektura irakaskuntzaren maila ertain altua dela, erreferente gisa Siza, Foster, Herzog & de Meuron, Campo Baeza edo Moneo dituzte, eta batez ere AEBtara eta Japoniara bidaiatu nahi dute duten arkitektura arloan duten interesagatik.

Arkitekto taldeen artean, alde handiak daude adinaren arabera. Adibidez, 35 urte baino gehiagoko ia denak elkargokideak dira eta horien bi herenek profesional liberal gida jarduten dute. Adin horren azpikoen erdia ez da elkargokidea eta heren bat soilik da profesional liberal.

Inkesta bete dutenek aho batez defendatzen dute lanbidea eskumenak mugatuz eta gizartean duten papera indartuz, kalitatea bere ongi egite profesional gisa baieztatuz eta etxebizitzen eta beste eraikin batzuen zaharberritzea bultzatuz. Lanbideari eragiten dioten joaera handiei dagokienez, bat datoz diziplina anitzeko taldeak trebatzeko joera izango dela eta garrantzia handiagoa hartuko dutela profil polibalentea duten profesionalak adieraztean.