arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

ALBERTO CAMPO BAEZA, arkitekturaren inguruko gozamenaren inguruan, arquia/filmotekako Hitzaldiak atalean

filmoteka
30 marzo 2017

Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa (MAGET-UPM), 2017ko martxoaren 14a.

ARKITEKTURAREN INGURUKO GOZAMEN INTELEKTUALA

« ESKERRIK ASKO!

Sandor Marairen Azken hitzordua izango balitz bezala, lezio bat ematea proposatu zidaten (azkena ote?)nire Madrilgo Arkitektura Eskolan, 40 urte baino gehiagoz irakasten eman dudan denboraren amaiera-puntu gisa. Eskola nirea dela azpimarratzen dut, ezer baino lehen eskerrak eman nahi ditudalako (zenbat gauza eta pertsona ditudan eskertzeko!) eskolako Biltzarrak ahots batez izendatu ninduelako emeritu. Izendapen horrek eragina izango du datozen egunetan, pozez beterik erretiroa hartzen dudanean. Emeritu gisa nire esku jartzen dituzten zereginak berotasunez burutzeko indarrak ematea eskatzen diot Jainkoari, zeren haien bidez eskola honi zerbitzua ematen jarraituko baitut.
Halaber, gaur eta hemen, jendaurrean eskertu nahi diot Unibertsitateari, UPMri, irakaskuntza-bikaintasunagatik eman zidan saria. Sari hori eskola honetako beste hainbat irakaslek merezi dute, nik bezainbat meritu baitituzte, edo oraindik gehiago. Hementxe ditugu gaur haietako asko; izan ere, mundu osoko arkitektura-eskolarik onena da hau.
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian sartu nintzenean, orain dela hiru urte ia, nire hitzaldia edertasunean oinarritu zen, edertasuna oldarki bilatzean, eta, horregatik, gaurko hizketaldi hau gozamen intelektualaren ingurukoa izan zedin nahi izan dut; hain zuzen, edertasuna bere forma askoen batean erdiestean izaten den gozamena, bereziki arkitekturan, munduko lanbiderik ederrena baita arkitektura! »

*Hitzaldi osoa Arquia Fundazioaren BLOGean eskura dezakezu: GOZAMEN INTELEKTUALARI BURUZ

**Ekitaldiaren grabazio osoa Alberto Campo Baeza jaunaren Vimeo kanalean eta webgunean ikus dezakezu.