arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

HIPER-TEXT arquia/filmotekan

filmoteka
15 septiembre 2016

HIPER-TEXT Converses d'Arquitectura (Arkitektura solasaldiak) zikloaren seigarren mahai ingurua izan da, 2016ko otsailaren 18an Bartzelonako Trespa Design Center zentroan.

Filmean, Enric Llorachek, zikloaren komisarioak, mahai inguruaren aurkezpena egiten du. Horrez gain, Anna&Eugeni Bachek, Calderon-folch-Sarsanedasek eta Eliik emandako hitzaldiak ere ageri dira bertan, beren proiektuetan modu kontziente zein inkontzientean erabiltzen dituzten erreferentzia anitzak azalduz.

Mahai inguruaren moderatzailea Ramon Faura izan zen, arkitekturan doktorea eta Arkitekturaren Historiako irakaslea Espainiako eta atzerriko eskola askotan. Erredakzio burua izan da Quaderns-en (2003-2006), baita erakusketa komisarioa eta musikaria ere.

Mahai inguruan gai honi buruzko hausnarketa egin zen: gaur egun etengabe jasotzen dugun informazioaren eragina, baita hori modu heterodoxoan arkitektura obretan nola tartekatzen den ere, bai noizean behin, bai erakunde global moduan.

Converses d'Arquitectura zikloak 12 solasaldi ditu. Guztira 36 taldek eta 12 moderatzaile gonbidatuk parte hartzen dute bertan, arkitekturari buruzko gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.

Film hau ikusgarri dago arquia/filmotekan AxA, Arquitectes per l'Arquitectura erakundearen lankidetzari eta baimenari esker