PARTE HARTZEKO EPEA 2017KO MARTXOAREN 1ETIK EKAINAREN 30ERA ARTEKOA DA
Arquia Fundazioak arkitektura-ikasleei zuzendutako VII. inkesta eta arkitektoei zuzendutako V. inkesta egin ditu. Kontsultatu oinarriak hemen: www.arquia.es/encuesta
Inkesta osatu eta bidali duten parte-hartzaileen artean, Seulgo 2017ko UIA kongresurako bi pertsonarentzako bidaia bat zozkatuko da notario aurrean 2017ko uztailean (bidaia irailaren 2tik 11ra izango da), baita Arquia Fundazioak editatutako bi liburu eta bi dokumentalez osatutako hamar sorta ere.
Parte-hartzaileek beren informazioa eguneratu ahal izango dute deialdia ixten den egunera arte, 2017ko ekainaren 30eko eguerdiko 12:00ak arte, baina galdeketa behin bakarrik bidal daiteke.
Arkitektoa bazara, atzitu inkesta hemen
Arkitektura-ikaslea bazara, atzitu inkesta hemen