arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Dokumentazio Zentroa / Zikloak

Bauhaus

Gazteok, zatozte Bauhausera!

Ziklo hau eskaintzen dizuegu Bauhaus eskolaren mendeurrenean, Jorge Torres Cueco komisariotza-lanarekin.

Bauhaus eskolak ehun urte bete dituen honetan, nire iritziz, osasun betean eta oparo jarraitzen du. Eskolak izan zuen hamalau urteko bizitza laburra aintzat hartuta, harrigarria suertatzen da bertan sortutako produktu industrial, obra plastiko eta obra arkitektonikoek nola iraun duten denboran, Weimarko Errepublikako urteetan izan zituen zailtasun eta kontraesanen gainetik. Ez da hain harrigarria suertatzen, ordea, bertan izan ziren ikasle eta irakasleei erreparatuz gero; hala nola: Paul Klee, Wassily Kandinsky, Johannes Itten, László Moholy-Nagy, Lyonel Feiniger, Josef Albers, Günta Stolz, Walter Gropius, Mies van der Rohe edo Marcel Breuer. Kontakizun hori ikusteko aukera daukagu Niels Bolbrinker zuzendariaren dokumentaletan: Bauhaus. El mito de la modernidad (2017, Kerstin Stutterheim) eta Bauhaus Spirit. 100 Years of Bauhaus (2018, Thomas Tielschekin); ikasleetako batzuk ikus daitezke dokumentalean, beren arte- eta bizi-esperientzia kontatzen. Esperientzia hori berbera da protagonistak Erich Schmiden dokumentalean kontatzen duena: Max Bill. Un clásico del futuro (2008); dokumental honek Bauhausi hainbeste zor dion Hochschule für Gestaltung en Ulm eskola alemaniarraren munduan murgiltzen gaitu, eta baita gerraondoko kulturan ere. Kandinsky and the Russian House (Michael Craig, 2007) eta Mies van der Rohe (Michael Blackwood, 1986) dokumentalek beren protagonista garrantzitsuenen arteko biren bizitzen azalpena egiten dute: Kandinskyrena batetik, mugimenduaren abiarazleetako bat, eta Miesena bestetik, eskolako azken zuzendaria.
Ez dira interes gutxiagokoak Luis Fernández-Galiano bezalako irakasleek “El tiempo de la Bauhaus” zikloan egindako hitz-hartzeak Klee, un maestro (2013) filmarekin adibidez; edo Abraham Molesena bezalako hitzaldiak, arteari eta komunikazioari buruzko hausnarketekin, L'Experiènce du Bauhaus après la Deuxième Guerre Mondiale: L'École d'Ulm (1986); Edo, baita, Wolf Tegethoffek El concepto de Museo de Mies van der Rohe filmean eta Ludwig Glaser-ek Los diseños de Mies para el pabellón y la exposición de Barcelona lanean egindako hitz-hartzeak, 1986an maisu alemaniarrari buruz Bartzelonan egin zen zikloaren barruan.

 

Eskura dauden dokumentu guztien artean, Impressionen vom alten Marseiller Hafen (vieux port) nabarmendu behar da; Lászlo Moholy-Nagyk 1929an egindako film honetan, Marseillako portu zaharraren giza erretratu bisual izugarri bat egiten da. Bauhausen egindako esperientzia plastiko haiek guztiek testigantza zoragarria osatzen dute, non soinua, mugimendua, kolorea eta irudia luzera laburreko baina indar bisual handiko filmetan jasotzen ziren. Bauhauseko irakasle eta ikasleek egindako obra esperimental haien parte baten jatorrizko edizioak edo berregindako kopiak dauzkagu egun; adibidez: Werner Graeff, Komposition I eta Komposition II (1922); Kurt Schwerdfeger, Reflektorische Farblichtspiele (1922/1967); Kurt Kranz, Zwanzig Bilder aus Dem Leben einer Komposition (1927-28/1972); Kurt Kranz Der Heroische Pfeil (1930/72) eta Variationen über ein geometrisches Thema (1944/72); edo Viking Eggeling, Symphonie Diagonale (1921-24). Arreta berezia merezi dute baita entsegu eszeniko eta baleten erreprodukzioek, hala nola: Lothar Schreyer-en Mann (1920/2012), Ludwig Hirschfeld-Mack-en Kreuzspiel (1923/1964-65), Kurt Schmidt-en Das Mechanische Ballett (1923/2009); Wassily Kandinskyren Bilder Einer Ausstellung (1928/1984) eta, nola ez, Oskar Schlemmer-en Das Triadische Ballet (1922/70 y 1989) eta Mensch und Kunstfigur (1969) eta Oskar Schlemmer und Tanz (1980) birsorkuntzak.

 

Bauhausi buruzko doktore-tesi berrienen panorama bat; jabetzekoa da eskolako azken zuzendari izan zen Mies van der Roheren figurak hartzen duen interesa, ikuskera desberdinetatik landua: “Mies y la conciencia del espacio” (Cristina Gastón); “Espacio, Tiempo y Silencio. Arquitectura y Música en la obra de Mies y Webern” (José Luis Baró); “Traslaciones Poéticas: un recorrido por la Friedrichstrasse de Mies van der Rohe en 1921” (Pablo Gallego); “El pilar en Mies van der Rohe. El léxico del acero” (Javier Ferrándiz);  “Las flexiones del arquetipo en la obra de Mies van der Rohe” (Carlos Lanuza); “Material, espacio y color en Mies van der Rohe. Café Samt & Seide 1927” (Enrique Colomés);  “Mies' Two-Way Span” (Euardo Mantovani) edo “La paradoja de Mies. Las simetrias invisibles a través del Pabellón de Barcelona” (Francisco Muñoz). Baina, baita: “Wassily Kandinsky y la evolución de la forma” (Antoni Maltas); “Hacia un concepto de espacio interior: 1927-1937. Lilly Reich” (María Melgarejo)  eta “Hilberseimer, El urbanismo de la gran ciudad” (José Antonio Sumay). Profil biografiko hutsetatik harago doazen dokumentu baliotsuak dira aipatutako lanak. “El camino hacia la arquitectura: las mujeres de la Bauhaus” (Josenia Hervás) eta “La silla de la discordia” (Pablo López) lanek Bauhausek ikerketari ematen zion premiazko espazio proteikoa erakusten dute.   
Jorge Torres Cueco
Arkitekto doktorea. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko proiektu arkitektonikoen katedraduna 2003az geroztik. Modernitateari eta arkitekturaren kritikari buruzko mintegiak, hitzaldiak eta doktoretza-ikastaroak eman ditu.

Baliabideak

Dokumental, tesi, hitzaldi eta film horiek denek panorama aberats eta biziago bat eskaintzen digute. Bauhausek ez zuen soilik objektuen diseinuarekin iraultza ekarri, eta ezta objektu horiek arte eta industriaren arteko sintesi gisa ulertzearekin bakarrik; fenomeno bisual eta plastikoei buruzko ikerkuntza izan zen arte modernoaren mugak gainditu zituena, arte eta mundu garaikidearen esperientzian barnera gintezen.

 

La enseñanza de los viejos maestros

Atentzioa ematen du izenburuaren ausarkeriak, maisu horiek oraindik existitzen ez ziren momentu batekoa izanik.
Ikusi artikulua FQ blogean

Agentes inmateriales de Laszlo Moholy Nagy

Laszlo Moholy Nagyk Bauhaus eskolako irakasle gisa eman zituen urteak (1922-1928)
Ikusi artikulua FQ blogean

Bauhaus eskolak bere mendeurrena ospatzen du, bere hartan darraien influentzia-gaitasun batekin

Alemaniak eskola ospetsuaren urteurrena ospatuko du, asmo handiko programa batekin
 
Ikusi artikulua FQ blogean

Las mujeres de la Bauhaus

» Alma Buscher, Friedl Dicker, Wera Meyer-Waldeck, Marianne Brandt, Lucia Moholy-Nagy, Lilly Reich.


Ikusi artikulua blogean