arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Fundazioa

Fundazioari buruz

1990ean Arquia/banca bankuak bere Fundazioa sortu zen. Arkitekturaren, diseinuaren eta hirigintzaren alorretako proiektuak sustatu eta hedatzea izan da bere xedea hasieratik, bereziki kulturarekin, gizartearekin, laguntzarekin, lanbideekin eta trebakuntzarekin erlazionatutakoak. Urte hauetan zehar, unean uneko egoeretara egokitzen joan da eta, azken hamarkadan, hirukoiztu egin du bere jardueretara bideratutako dirua; izan ere, egoera ekonomikoaren ondorioz, handitu egin dira kolektiboaren beharrak.

  • Aurkezpena
  • FUNDAZIOAK EZ DIRA SOILIK GUZTION ONGIZATEA BERMATZEKO ERAKUNDEAK; EREDU DITUGUN GIZARTE ASKEEN ADIERAZPEN-MODUA ERE BADIRA. WALTER SCHELL

    Arkitekturaren inguruko kultura zabaltzeko egiten duen etengabeko lana da Arquia Fundazioaren ezaugarririk nabarmenena. Horren bidez, arkitektoaren irudia eta haren lana jendartean hobetzea da bere helburu nagusia.

    Oinarrizko lau zutabetan dautza gure balioak: gardentasuna, geroz eta zorrotzagoa den gizarte bati erantzunez. Erabat gardenak gara bai jasotzen ditugun baliabideak kudeatzeko era erakustean, eta bai Fundazioak antolatzen dituen lehiaketetako hautapen- eta esleipen-prozesuak erakustean ere. Urtero epaimahaiak berritzea da gauza horien guztien irizpide komuna.

    Komunikazioa, sektoreko eragile guztiengana arin iristeko bide gisa. Fundazioak berezko duen lurraldez kanpoko izaera dela bide, topagune eta hedabide gisa aurkezten da webgunea, profesionalen errealitatea globalki jendarteratuz, bai Estatuan eta bai nazioartean.

    Partaidetza eta gobernu ona, baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeko gaitasun gisa.

    Europar Batasuna eta Latinoamerika dira Fundazioaren lurralde-esparrua, baina Espainian dihardu bereziki. 1990eko ekainaren 27ko Aginduari jarraikiz, Kultura Ministerioaren Fundazioen Erregistroan dago jasota, eta 167 zenbakia du.

    Izen soziala:

    Arquia Fundazioa - IFZ: G59417279 - 1990eko ekainaren 27ko Aginduari jarraikiz, Kultura Ministerioaren Fundazioen Erregistroan dago jasota, eta 167 zenbakia du.

  • Erakundea
  • SI LES FUNDACIONS NO EXISTISSIN, CALDRIA INVENTAR-LES, PERQUÈ REALITZESSIN JUSTAMENT EL QUE A MI EM SEMBLA LA SEVA FUNCIÓ PRIMORDIAL: SER AVANTGUARDA DE LA SOCIETAT, AVANTGUARDA SOCIAL. JOSÉ LUIS SAMPEDRO

    Patronatua eta zuzendaritza

    Según lo dispuesto en el artículo 11 de los Estatutos de la Fundación Arquia, el Patronato estará integrado por las personas que en cada momento sean miembros del Consejo de Administración de ARQUIA BANK, S.A. y su Director General, así como por un máximo de dos personas designadas por dicho Consejo de Administración.

    Señalados con (*) los miembros de la Comisión Delegada

    Francisco Javier Navarro Martínez

    Presidentea

    Zaragozan jaio zen, eta, 1973an, Nafarroako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto-titulua.
    Urte asko eman ditu arkitekto gisa jardunean, eta eraikuntza-proiektu pribatu ugari gauzatu ditu.
    Arquia Caja de Arquitectos bankuaren kide fundatzailea da (1983), eta erakunde horretako kontseilaria izan da 2003ra arte. Urte horretan, bankuaren eta Arquia Fundazioaren presidente izendatu zuten. Fundazioaren xedeen artean, arkitekturaren, eraikuntzaren, diseinuaren, hirigintzaren eta, oro har, arkitektoen jarduerarekin erlazionatutako alor guztietan gauzatutako eta izaera sozial, profesional eta hezigarria duten ideiak sustatzea dago.

    Alberto Alonso Saezmiera

    1. presidenteordea

    Arkitekto gisa lizentziatu zen Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Hirigintzako espezialitatean (1975).
    Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria izan da 1977ko maiatzetik 1979ko maiatzera.
    Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko idazkaria izan da 1981eko maiatzetik 1983ko maiatzera.
    Ekialdeko Andaluziako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren gobernu-batzordeko kidea izan da 8 urtez.
    Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko presidentea izan da 8 urtez (1983-1987) eta (1993-1997).
    Málagako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren kultura-batzordea sortu du.
    Málagako Arkitektoen Kooperatiba sortu du.
    Málagako Komertzio Ganberako kide elkartua izan da 2 urtez...

    Carlos Gómez Agustí (*)

    Vocal

    Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa.
    Arquia Fundazioko nagusia da 1999tik.
    Arquitectura COAM Fundazioko nagusia izan da 1993tik 2002ra.
    Docomomo Fundazioko nagusia da 2006tik.
    Arquia Fundazioaren ordezkaritza-batzordeko kidea izan da 2004tik 2011ra.
    Docomomo Fundazioaren batzorde teknikoko kidea da 2006tik.
    Arkitekto libre gisa dihardu.
    Etxebizitza sozialeko sariak jaso ditu programa publikoetarako ia 700 etxebizitza babesturekin (Móstoles, Madril (5) eta...

    Fernando Díaz-Pinés Mateo (*)

    Vocal

    Fernando Díaz-Pinés Mateo (Ceuta, 1959).
    Arkitekto gisa lizentziatu zen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Hirigintzako espezialitatean (1984).
    Arkitekto-doktoretza lortu zuen (bikain ‘cum laude’) Valladolideko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, ‘Santa Iglesia Catedral de San Antolín de Palencia. Análisis e historia de la arquitectura de la "Bella Desconocida"’ izeneko tesiarekin (1994)
    . MAGETko Arkitekturaren Adierazpen Grafikoko katedrako irakasle elkartua izan da (1989-1991), baita Proiektu Arkitektonikoen irakasle elkartua (1991-1995) eta bitarteko irakasle titularra ere (1995-1997), eta unibertsitate-irakasle titularra da 1997tik. Gainera, VAGETko Proiektuak I ikasgaiaren arduraduna da (gaur egun Arkitekturaren Oinarrien...

    Montserrat Nogués Teixidor (*)

    Vocal

    MONTSERRAT NOGUES I TEIXIDOR (Girona, 1955)
    Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Tenikoan lizentziatu zen arkitekto gisa 1983an, Proiektuetako, Hirigintzako eta Historiako espezialitateetan.
    Zerbitzu kulturalen arkitekto arduraduna eta COAC elkarteko Gironako mugapeko Liburuzaina (1985-1990).
    Hainbat erakusketaren komisarioa eta diseinatzailea izan da; workshop-en eta konferentzia-zikloen antolatzailea eta COAC elkartearen hainbat argitalpen eta arkitektura-libururen koordinatzailea.
    Calongeko Udalaren Azpiegitura eta Obra Publikoen Saileko arkitekto arduraduna (2000-2003).
    Arkitekto liberal gisa egindako ibilbide profesionalean, hainbat arkitekto eta...

    Sol Candela Alcover

    Directora

    1986an, arkitekto gisa lizentziatu zen Valentziako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Eraikuntzako espezialitatean. Valentziako Generalitatearen Herrilan, Hirigintza eta Garraio Sailak emandako Karrera Amaierako Proiektuaren saria jaso zuen.
    Etengabe birziklatu da profesionalki; bai gai teknikoei, tasazioei eta balorazioei dagokienez, eta bai zoruari eta ondarean esku hartzeari buruzko legedian ere. Denborarekin bildutako esperientziarekin batera, arkitektura gizartearekin eta arkitekturaren figurarekin parekatzeko eta ikertzeko aukera hobea izan du.
    Valentziako Erkidegoko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COACV) sartu zenetik, proiektu asko burutu ditu lanbidean etengabe jardunez, eta, aldi berean, elkargoaren egituraren gobernu-organoetan hartu du parte kargu ezberdinen...

    Arquia Fundazioaren organigrama

    Jarraian, Arquia Fundazioaren funtzionamenduari buruzko organigrama deskarga dezakezu PDF formatuan.

  • Gardentasuna
  •  Gardentasuna eta kontuak ematea dira Arquia Fundazioaren ezaugarririk nabarmenenak. Gure ikusmoldeak agerian uzten duenez, geroz eta konpromiso sendoagoa dugu eraginkortasunarekin, kudeaketa hobetzearekin, emaitzak lortzearekin, gardentasunarekin eta kontuak lankideei nahiz gizarteari ematearekin.

     Lankideek nahiz gizarteak Arquia Fundazioarengan konfiantza izaten jarraitzeko eta Fundazioaren sinesgarritasuna mantentzeko funtsezko aspektuak dira gardentasuna eta kontuak ematea.

     Dagozkion erregistro publikoetan daude jasota Arquia Fundazioaren kontuak, eta urtero ikuskatzen dira. Orri honetan, gure jarduerei buruzko informazio guztia aurkituko duzu eguneratuta.

  • HITZARMENAK
  • Jarraian, Arquia Fundazioak gure jardueren garapenean parte hartzen duten agenteekin egindako hitzarmenak daude xehatuta:

    Beka-hitzarmena - FQ_Bekaduna

    Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, Arquia Fundazioak eta saritutako bekadunak lan-izaera ez duten praktiken baldintzak adosten dituzte.

    BEKEN hitzarmena - FQ_Estudioak

    Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta bekaduna jasotzen duten estudioek sinatzen dute. Hitzarmen honen bidez, estudio jasotzaileak bekaduna jasotzeko baldintzak adosten dira.

    Beka-hitzarmena - FQ_Eskolak

    Arquia/bekak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta bekadunaren jatorrizko arkitekturako GETak sinatzen dute. Hitzarmen honen bidez, helburuko estudioan egindako praktikak kreditu akademikoen truke baliozkotzeko bidea ematen da. Erantsitako hitzarmen sinatuak honako arkitektura-eskola hauei dagozkie: Valladolid, Coruña, Camilo José Cela, CESUGA, Francisco de Vitoria, La Salle-Ramón Llull, Las Palmas Kanaria Handikoa, Salamancako Unibertsitate Pontifikala, Donostia, Sevilla, Madril, Granada, Unibertsitate Europarra, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea, Alfonsto X.a Jakituna, Vallès, Bartzelona, Valentzia, SEK.

    ESPAINIAKO LIBURUTEGI NAZIOANALArekin egindako hitzarmena

    Arquia/argitalpenak programaren emaitza da hitzarmen hau, eta Arquia Fundazioak eta Espainiako Liburutegi Nazionalak sinatu dute. Hitzarmen honen bidez, Liburutegi Nazionalaren ‘Dibujos de Arquitectura y Ornamentación. SXIX’ argitalpena lankidetzan editatzeko ezaugarriak eta baldintzak adosten dira (2 ale).

    2014an SUSTAPEN MINISTERIOArekin egindako hitzarmena

    Arquia Fundazioak eta Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusiak sinatu dute hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, erakunde bien arteko lankidetzaren oinarriak zehazten dira, erakunde biek Espainiako arkitektura sustatu eta hedatzeko erabiliko duten webgunea sortzeko.

    2015ean SUSTAPEN MINISTERIOArekin egindako hitzarmena

     Arquia Fundazioak eta Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusiak sinatu dute hitzarmen hau. Hitzarmen honen bidez, erakunde bien arteko lankidetzaren oinarriak zehazten dira, erakunde biek Espainiako arkitektura sustatu eta hedatzeko erabiliko duten webgunea sortzeko.
    Helburu berarekin, Arquia Fundazioaren beken urteroko programaren testuinguruan, web-plataformaren edukien zati bat sortzera bideratutako hiru praktika-beka jasotzeko deialdia egin da, hirurak Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Zoruko Zuzendaritza Nagusian lan egiteko.

    Convenio MINISTERIO de FOMENTO 2016

    Convenio entre Fundación Arquia y la Dirección General de Arquitectura Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento que establece las bases de cooperación entre ambas entidades para la realización de la web de promoción y difusión de la arquitectura española en la que ambas entidades aportan y comparten contenidos.
    Con la misma finalidad, en el marco del programa anual de becas de la Fundación Arquia se han convocado 3 becas de prácticas en la Dirección General de Arquitectura, Vivienda y Suelo del Ministerio de Fomento, orientadas a la generación de una parte del contenido de la plataforma web.

    SUSTAPEN MINISTERIOKO hitzarmena 2017

    Arquia Fundazioaren eta Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmena, bi erakundeen arteko elkarlanerako oinarriak ezartzen dituena Espainiako arkitektura sustatu eta zabaltzeko webgunea osatzeko. Webgunean bi erakundeek eman eta partekatuko dituzte edukiak.
    Helburu berberarekin, Arquia Fundazioaren urteroko beka-programaren markoan, 3 praktika-beka deitu dira Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko Zuzendaritza Nagusian egiteko, web-plataformaren edukiaren parte bat sortzera bideratuko direnak.

    ESADE hitzarmena

    Arkitektoaren prestakuntzan eta garapen profesionalean ekarpenak egiteko helburuz, MBA Arquia Kutxa - Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Master Korporatiboa aurkezten du Arquia Fundazioak, ESADE (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskola) negozio-eskolarekin elkarlanean. Arkitektoei edo arkitekturaren esparruko profesionalei baliabide pertsonalak eta lidergotzarako eta ekintzailetzarako gaitasunak ematea da xedea, bidea emango dutenak enpresa-ikuskera berriak edo berrikuntzan eta sorkuntzan oinarritutako enpresa berriak sortzeko. Enpresa horiek gizarteari kalitatezko zerbitzu bereizgarri eta lehiakorrak ematea bilatzen da, egungo testuingurura egokituak.

    BCN Activa - Ekintzailetza Beka hitzarmena

    Arquia Fundazioak eta Barcelona Activak Ekintzailetza Sozialeko I. Beka deitu dute, izaera sozial nabarmena izango duen negozio-proiektu jasangarri bat garatzera zuzentzen dena. Gizartean eragin positiboa izan nahi duten enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzera bideratzen da beka, populazioaren egungo arazoen konponketaren bitartez, gizarte- edo ingurumen-ikuspuntu batetik abiatuta.

    SOLÁ MORALES SARIA hitzarmena

    Arquia Fundazioak eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak (Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua Sailari lotutako Bartzelonako Hirigintza Laborategiaren bitartez) hirigintzako doktore-tesien bi urtez behingo 'Manuel de Solà-Morales Sari Europarra' jaso duen doktore-tesia argitaratuko dute Arquia Fundazioaren arquia/tesiak bildumaren barruan.

    Thyssen Bornemisza Fundazioa hitzarmena

    Rafael Moneo arkitektoaren ibilbidea jorratzeko solasaldi eta eztabaida ziklo bat antolatzeko elkarlana.

    Ordem dos Arquitectos, Arquia Kutxa eta Arquia Fundazioaren arteko protokoloa

    Portugalgo Ordem dos Arquitectos, Arkitektoen Kutxa Kreditu Sozietate Kooperatiboa eta Arquia Fundazioaren arteko elkarlanerako oinarriak mantentzea du xede, Arkitektoen Kutxa Kreditu Sozietate Kooperatiboak Portugalen 2 agentzia (Lisboan eta Porton) ezartzeko helburuarekin.

    Cáritas hitzarmena

    Pobrezia energetikoaren aurkako borrokan aktiboki kolaboratzea du xede, eta pertsonek etxebizitza duina izateko duten eskubidea babestea. Gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden edo behar bereziak dauzkaten pertsonentzako etxebizitzak moldatzeko programa.

    Cáritas - FQ hitzarmena

    Cáritasera jotzen duten familia kalteberen habitatze-baldintzak hobetzea xede duen hitzarmena.

    Gurutze Gorria hitzarmena

    Bai Espainiako Gurutze Gorriko Enplegu Planak eta bai Berrindartze Profesionaleko Programak garatzen dituzten proiektuei lotutako parteen arteko elkarlana arautzea du xede, krisialdi ekonomikoa pairatzen ari diren arkitektura-sektoreko pertsonak programa horietan sartzeko.

    Granadako Arkitektoen Elkargo Ofiziala hitzarmena

    Arkitekturako profesionalentzako sostengua, orientabidea eta aholkularitza soziolaboralerako berariazko programa pertsonalizatua, enplegagarritasuna hobetzera orientatutako banan-banako ekintzekin.

    Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala - FQ hitzarmena

    Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Sarien Direktorio osoa edo haren parte bat hartzea du xede (eta baita informazio-fitxak ere), FQ Direktorioan sartzeko. Horretarako, moldatu egingo dira direktorioa osatzen duten fitxak (osoki edo partzialki), ikusi eta erabiltzeko aukera emateko.

    Coderch - FQ hitzarmena

    Coderch Artxiboaren katalogaziorako eta digitalizaziorako hitzarmena. Ana Coderchen (José Antonio Coderch de Sentmenat (1913-1984) arkitektoaren legatuaren oinordekoen ordezkaria) eta Gerardo García-Ventosaren (Arquia Fundazioko zuzendaria) artean sinatzen da hitzarmena. Coderch Artxiboak 9.800 dokumentu inguru dauzka, 875 karpetetan klasifikatuak. Planoak, krokisak, dokumentazio teknikoa, obretako dokumentazioa, fakturak, ordainagiriak, argazkiak eta bestelakoak gordetzen ditu. Vallèsko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan gorde zen artxiboa 1997tik 2014ra. Denbora horretan, ikertzaileen kontsultarako egon zen irekia.

    Royal Academy of Arts - FQ hitzarmena

    Londresko Royal Academy of Arts akademian arkitekturako ikasle batentzako edo titulatu berri den arkitekto batentzako egonaldi bat du xede, praktika profesionalak bertan egiteko. FQk aukeratuko du hautagaia.

    Miró Fundazioa hitzarmena

    Bi erakundeen arteko elkarlana du xede, kultura-jarduerak elkarrekin egiteko.

    Barcelona Activa hitzarmena 2019

    Bi erakundeen arteko elkarlana arautzea du xede, Barcelona Activako Ekintzailetza Sozialeko programaren markoan.

    Pradoko Museoaren Lagunak hitzarmena

    Arquia Fundazioak Pradoko Museoaren Lagunen Fundazioaren jarduna babestea du xede.

    Gurutza Gorria - FQ hitzarmena 2018

    Bai Espainiako Gurutze Gorriko Enplegu Planak eta bai Berrindartze Profesionaleko Programak garatzen dituzten proiektuei lotutako parteen arteko elkarlana arautzea du xede, krisialdi ekonomikoa pairatzen ari diren arkitektura-sektoreko pertsonak programa horietan sartzeko.

    Sevillako Arkitektoen Elkargo Ofiziala - FQ hitzarmena 2018

    Sevillako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Arquia Fundazioaren arteko elkarlana arautzea du xede, Berrindartze Profesionaleko Programako jardueren markoan.

    Gurutza Gorria - FQ hitzarmena 2019

    Arquia Fundazioaren eta Espainiako Gurutze Gorriko Enplegu Planaren arteko elkarlana arautzea du xede, eta krisialdi ekonomikoa pairatzen ari diren arkitekturako sektoreko unibertsitate-tituludun pertsonak aipatu planean integratuz gauzatzen da. Kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzea da helburua, eskaera handiagoko sektoreetan sartzeko gaitasunak eta trebakuntza hobetzeko bidea emango dieten laneratze- eta gizarteratze-ibilbideen bitartez.

    Mies van der Rohe Fundazioa - Filmoteka hitzarmena 2019

    Mies van der Rohe Fundazioko ikus-entzunezko funts osoa edo zati bat Arquia Fundazioaren Filmotekan sartzeko baldintza eta kondizioak ezartzea du xede, funtsa osatzen duten obren digitalizazio-prozesua gauzatuz (izan obra osoak edo zati batzuk).

    Sofia Erregina Museoa hitzarmena 2019

    Arquia Fundazioaren eta Sofia Erregina Museoaren arteko elkarlanerako baldintzak arautzea du xede, Coderch Artxiboan dagoen dokumentazio osotik zein elementu eta dokumentu digitalizatuko diren aukeratzeko, eta bai José Antonio Coderch de Sentmena arkitektoaren lanari buruzko monografia bat editatzeko ere, haren lana sustatu eta zabaltzeko helburuz.

    Kanpo Arazoetako Ministerioa esparru-hitzarmena - 

    Santa Cruz Jauregia - Vianako Jauregia multzoaren birgaitzea sustatzea du xede, Ministerioak Madrilen duen egoitza tradizionala. Helburuen artean dago baita Espainiako ordezkaritzak hobetzeko ekintza-plan bat gauzatzea, Gobernuaren Kanpo Ekintzaren Estregiaren barruan, ondare hori mantendu, indartu eta ezagutzera zuzendua. Aldi berean, eta ahal den neurrian, ordezkaritzetako jardunetan gure arkitekto onenak egotea sustatu nahi da, gure kulturaren eta gure herrialdeko balioen erakusgarri. 

    2020ko Gurutze Gorriaren hitzarmena

    Hitzarmen honen xedea aldeen arteko lankidetza arautzea da, bai Espainiako Gurutze Gorriaren enplegu-planerako bai Berraktibatze Profesionaleko Programarako garatutako proiektuei dagokienez, krisi ekonomikoak eragindako arkitektura-sektoreko pertsonak proiektu horietan txertatzeko. Granadan arrakasta handiz egindako lehen pilotu baten ondoren, 2017. urteko maiatzaren 5eko hitzarmenaren arabera, ekintza bera errepikatu da, eta Sevillan bi edizio egin dira, 2018ko maiatzaren 16ko hitzarmenaren eta 2019ko martxoaren 28ko hitzarmenaren arabera, 2019ko ediziorako geroago 2019ko maiatzaren 14an sinatutako eranskinarekin. 2019an egindako lanbidearen egoerare analisiaren ondoren, aldeek erabaki dute hitzarmen honen bidez 2020an Valladolideko probintzian jardutea.

    Convenio de becas MNCARS 2022

    El objeto del presente convenio es ofrecer una beca de prácticas profesionales en gestión cultural en el Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía en el marco de la convocatoria de Becas Arquia de prácticas profesionales para jóvenes arquitectos de España y Portugal 2022.

    Convenio de becas SEGIPSA 2022

    El objeto del presente convenio es ofrecer una beca de prácticas profesionales en la administración pública, Servicio  Estatal de Gestión Inmobiliaria del Patrimonio S.A. en el marco de la XXIII Convocatoria de Becas Arquia de prácticas profesionales para jóvenes arquitectos de España y Portugal 2022.

    Convenio MITMA 2022

    El objeto del presente convenio es ofrecer una beca de prácticas profesionales en la administración pública, Direción General de Arquitectura del Ministerio de Transportes Movilidad y Agenda Urbana en el marco de la XXIII Convocatoria de Becas Arquia de prácticas profesionales para jóvenes arquitectos de España y Portugal 2022.

  • Jokabide-kodea
  • Gure nortasuna, irudia eta xedeak gordetzeko asmoz, erakundeari atxikitzen zaion pertsona orok bete beharreko jokabide-arau orokorrak dira hauek. Onargarriak ez diren jokabide batzuk tipifikatzen ditu. Horietako batzuek informazio gehigarria behar dute (hala nola iruzurrak, ustelkeriak, interes-gatazkak edo lan- eta sexu-jazarpenak), eta, hortaz, jarraian aipatzen den berariazko dokumentazioarekin osatzen dira.

Beste erakunde batzuekin egindako lankidetza

Arquia Fundazioa arkitekturaren alorrarekin erlazionatutako hainbat erakunderekin jardun da lankidetzan jarduera kulturalak garatzeko:

 

  • Erakunde
  • Docomomo Ibérico Fundazioa

    Aipatu fundazioaren kide fundatzailea da. XX. mendeko arkitekturaren eta hirigintzaren ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da bere xedea; batez ere, Mugimendu Modernoko arkitektura eta hirigintzarenak. ‘Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement’ hitzen akronimoa da DoCoMoMo. Espainia eta Portugal hartzen ditu barne Iberiako sekzioak (www.docomomoiberico.com).

     

    Espainiako Arkitekturaren Bienala

    2001ean, 2003an eta 2005ean egindako Espainiako Arkitekturaren VI., VII. eta VIII. Bienaletan izan da Fundazioa. Ondoren, Etxebizitza Ministerioarekin eta Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiarekin batera, batzorde antolatzaileko kide izan da 2009an, 2011n eta 2013an egindako Espainiako Arkitekturaren X., XI. eta XII. Bienaletan.

     

    Alejandro de la Sota Fundazioa

    Fundazio horren dokumentu-funtsak digitalizatzeko lankidetza-hitzarmena egin du Arquiak (www.alejandrodelasota.org).

     

    Arkitektura eta Hirigintzako Iberoamerikako Bienala

    Sustapen Ministerioarekin, Kanpo Arazoetako eta Kooperazioko Ministerioarekin eta Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiarekin batera, Fundazioak erakunde kolaboratzaile gisa hartu du parte Iberoamerikako Arkitektura eta Hirigintzako Bienalaren bi ediziotan: 2010ean Medellínen egindako VII. Bienalean eta 2012an Cádizen egindako VIII. bienalean.

     

    Veneziako Bienala

    Sustapen Ministerioarekin batera, Fundazioak erakunde kolaboratzaile gisa dihardu ‘Spanish Pavilion. 13th International Architecture Exhibition. La Biennale di Venezia, 2012’ katalogoan.

     

    ‘Arkitektura galduak’ erakusketa

    Etxebizitza Ministerioarekin batera, Fundazioa erakunde kolaboratzaile gisa jardun da lankidetzan 2004ko ‘XX. mendeko arkitektura galduak’ erakusketa ibiltaria antolatzen. Erakusketa horretan, XX. mendean zehar eraiki gabeko, eraitsitako edo eraldatutako arkitekturen hogeita lau adibide jaso ziren.

    Arne Jacobsen arkitektoaren Hannoverko jatetxea proiektuaren eskalazko erreprodukzioa aurkeztu zuen Arquia Fundazioak. Félix Solaguren-Beascoa arkitektoak zuzendu zuen ikerketa.

     

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan