-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahalko dute Espainiako nazionalitatea edo bertan bizitzeko baimena duten arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
Ikasleak
a) Espainiako Arkitektura Eskolaren batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen %60 gutxienez gainditu izana.
b) 2006/2007 ikasturtean Espainiako Arkitektura Eskolaren batean matrikulatuta egotea
Arkitektoak
Espainiako Arkitektura Eskolaren batean arkitekto titulua lortu izana, edo titulua herrialdetik kanpo lortu izana eta Espainian homologatuta egotea, 2006ko apirilaren 30aren ondoren.
Aurreko deialdi batean Arquia Fundazioaren beka jaso duten hautagaiek ezin izango dute beka jaso.
Helburuko estudioak Espainiako Arkitektura Eskoletako ikasleek aukeratzen dituzte praktika profesionalak egiteko, Arkitekturako ikasleei on-line egindako III. inkestaren emaitzen arabera, Arquia Fundazioak 2005an egina. Helburuko estudioak hiru urteetan behin eguneratzen dira on-line inkesta baten bidez.
Deialdi honetan parte hartzen duten ikasketak, zeinekin Arquia Fundazioak praktikaldiko bekadunak onartzea erabaki baitu, honako hauek dira:
Madril
Ábalos & Herreros
Paris
AJN Atelier Jean Nouvel
Madril
Alberto Campo Baeza
Porto
Álvaro Siza
Bartzelona
Carles Ferrater
Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos
Londres
David Chipperfield Architects
Paris
DPA Dominique Perrault Architecte
Bartzelona
EMBT Arquitectos
Madril
Emilio Tuñón Arquitectos
Bartzelona
Estudio Carme Pinós
Londres
FOA
Londres
Foster and Partners
Basilea
Herzog & De Meuron
Madril
Juan Navarro Baldeweg
Rotterdam
MVRDV
Madril
NO.MAD Arquitectos. S.L.
Rotterdam
OMA
Madril
Rafael Moneo
Olot
RCR Aranda Pigem Vilalta
Deialdiaren irekitzea: 2007ko urtarrilaren 1a
Inskripzio-epea: 2007ko urtarrillak 1etik apirilaren 30 arte
Emaitzak: 2007ko uztailaren lehenengo astean
Entrega-ekitaldia: 2007ko urria
Parte hartzeko bi modalitate daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Batean edo bietan aldi berean parte hartzea erabaki ahal da. 10 bekaren deialdia egin da modalitate bakoitzerako. Beken banaketa geografiko egokia ziurtatzeko, zentro eta modalitate bakoitzean jasotako baliozko inskripzioen kopuruarekin proportzionalki haztatuko da hura.
Espediente akademikoa
Hautagaiak beren espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Hura baloratuko da karreran gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari helduta, bai eta proiektuen bidez gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari ere (horretarako, aintzat hartuko dira Arkitektura Proiektuen Sailaren mendeko denak). Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatuko ditu, oinarrien I. eranskinean adierazten den moduan.
2007ko Lehiaketa
Ikasleak lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira.
Informazioa inskripzioak amaitzen diren egunera arte edita daiteke.
Espediente akademikoa
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura posta eta pasahitza sartuta, eta sartu lehen deskribatutako oharren batezbestekoa horretarako dagoen laukitxoan (beken atala, 'editatu parte-hartzea' aukera)
Ondoren, aurrehautatuei espediente akademikoaren pdf-a eskatuko zaie.
2007ko Lehiaketa: 'Reconstrucción en el límite’
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura helbide elektronikoa eta pasahitza sartuz eta erantsi eta bete derrigorrezko eremuak.
Beharrezko materiala:
Power Point dokumentua 20 diapositibaz osatua. Bertan, dokumentazio guztia jasoko da: diagramak, solairuak, altxaerak, sekzioak, perspektibak, fotomuntaketak, maketen argazkiak, memoria, etab.
Power Point fitxategiaren gehieneko tamaina 5 Mb izango da.
Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak.
Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan. Aldiz, emandako dokumentuetan argi eta garbi adierazi beharko dira lehiakidearen leloa eta jatorrizko eskola. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako proposamenak osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo erakusteko.
Arquia/bekak lehiaketan izena emateko, online inskripzioa egin behar da, izena emateko inprimakia betez.
Izena emateko prozesua errazteko, edozein unetan gorde dezakezu inskripzioa, eta nahi duzunean jarraitu.
2007ko apirilaren 30a, eguerdiko 12tan
2007ko apirilaren 30a, eguerdiko 12tan
Emilio Tuñón Alvarez (1959) eta Luis M. Mansilla (1959), CIRCO pentsamenduen kooperatibaren sortzaileak, Madrilgo Arkitektura Eskolako proiektu arkitektonikoen saileko irakasle titularrak dira, eta irakasle izan dira Princeton University School of Architecture unibertsitatean (2008-2010) eta Harvard Graduate School of Design unibertsitatean (2006). Mies van der Rohe 2007 saria, 2003ko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala eta FAD 2001 eta 2007 sariak jaso dituzte.
'Reconstrucción en el límite'
"Argazkia El País egunkarian agertu zen 2006ko abuztuaren 3an eta Israelgo armadak Libano hegoaldetik Hezboláren aurka egindako erasoaldiaren ondorio tragikoak erakusten ditu. Arkitektoen Kutxa Fundazioaren 2007ko beken eskatzaileentzat proposatzen den lana bizitegi-eraikina berreraikitzeko proposamen bat egitea da, zeina, lehen planoan, argazkian agertzen baita, Libano berreraikitzeko kanpainaren barruan. Kanpaina hori hainbat herrialdek finantzatuko dute, eta datozen urteetan gauzatuko da. Eskatzaileek izango duten informazio bakarra argazki horretatik atera daitekeena da, eta, beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik analisi eta interpretazio lana egitea, iruditik atera daitezkeen datuetan oinarrituta. Arkitekturaren bihotz poliedrikoaren ahalik eta aurpegi gehienei eragiten saiatu behar du proposamenak, hau da, ideologikoak, sinbolikoak, sozialak, formalak, funtzionalak, energetikoak, materialak, ekonomikoak eta abar bezalako gai ezberdinei."