-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahalko dute Espainiako nazionalitatea edo bertan bizitzeko baimena duten arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
Ikasleak
a) Espainiako Arkitektura Eskolaren batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen %60 gutxienez gainditu izana.
b) 2009/2010 ikasturtean Espainiako Arkitektura Eskolaren batean matrikulatuta egotea.
Arkitektoak
Espainiako Arkitektura Eskolaren batean arkitekto titulua lortu izana, edo titulua herrialdetik kanpo lortu izana eta Espainian homologatuta egotea, 2009ko apirilaren 30aren ondoren.
Aurreko deialdi batean Arquia Fundazioaren beka jaso duten hautagaiek ezin izango dute beka jaso.
Helburuko estudioak Espainiako Arkitektura Eskoletako ikasleek aukeratzen dituzte praktika profesionalak egiteko, Arkitekturako ikasleei on-line egindako IV. inkestaren emaitzen arabera, Arquia Fundazioak 2008an egina. Helburuko estudioak hiru urteetan behin eguneratzen dira on-line inkesta baten bidez.
Deialdi honetan parte hartzen duten ikasketak, zeinekin Arquia Fundazioak praktikaldiko bekadunak onartzea erabaki baitu, honako hauek dira:
Madril
Ábalos+Sentkiewicz Arquitectos
Madril
Alberto Campo Baeza
Porto
Álvaro Siza
Londres
AZPML. A. Zaera-Polo M. Llaguno Architecture
Bartzelona
Carles Ferrater
Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos
Paris
DPA Dominique Perrault Architecte
Bartzelona
EMBT Arquitectos
Madril
Emilio Tuñón Arquitectos
Bartzelona
Estudio Carme Pinós
Londres
Foster and Partners
Madril
Herreros Arquitectos
Basilea
Herzog & de Meuron
Paris
Lacaton & Vassal Architectes
Rotterdam
MVRDV
Madril
Nieto Sobejano, Arquitectos
Madril
NO.MAD Arquitectos. S.L.
Iruñea
Patxi Mangado
Madril
Rafael Moneo
Olot
RCR Aranda Pigem Vilalta
Deialdiaren irekitze data: 2010eko urtarrilak 1
Izena emateko epea: 2010eko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era
Emaitzak: 2010eko uztaileko lehen astean
Entrega-ekitaldia: 2010eko urria
Parte hartzeko bi modalitate daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Batean edo bietan aldi berean parte hartzea erabaki ahal da. 10 bekaren deialdia egin da modalitate bakoitzerako. Beken banaketa geografiko egokia ziurtatzeko, zentro eta modalitate bakoitzean jasotako baliozko inskripzioen kopuruarekin proportzionalki haztatuko da hura.
Espediente akademikoa
Hautagaiak beren espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Hura baloratuko da karreran gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari helduta, bai eta proiektuen bidez gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari ere (horretarako, aintzat hartuko dira Arkitektura Proiektuen Sailaren mendeko denak). Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatuko ditu, oinarrien I. eranskinean adierazten den moduan.
2010eko lehiaketa
Ikasleak lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira.
Informazioa inskripzioak amaitzen diren egunera arte edita daiteke.
Espediente akademikoa
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura posta eta pasahitza sartuta, eta sartu lehen deskribatutako oharren batezbestekoa horretarako dagoen laukitxoan (beken atala, 'editatu parte-hartzea' aukera)
Ondoren, aurrehautatuei espediente akademikoaren pdf-a eskatuko zaie.
Lehiaketa 2010: "El doble de superficie y el triple de volumen"
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura helbide elektronikoa eta pasahitza sartuz eta erantsi eta bete derrigorrezko eremuak.
Eskatutako materiala:
DIN A1 bat formatu horizontalean PDF formatuan. Bertan proposamena hobeto ulertzeko beharrezko informazioa agertu beharko da.
PDF fitxategiaren gehieneko tamaina 5 Mb izango da.
Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak. Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan. Aldiz, emandako dokumentuetan argi eta garbi adierazi beharko dira lehiakidearen leloa eta jatorrizko eskola. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako proposamenak osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo erakusteko.
Arquia/bekak lehiaketan izena emateko, online inskripzioa egin behar da, izena emateko inprimakia betez.
Izena emateko prozesua errazteko, edozein unetan gorde dezakezu inskripzioa, eta nahi duzunean jarraitu.
2010eko apirilaren 30ean, eguerdiko 12:00etan
2010eko apirilaren 30ean, eguerdiko 12:00etan
ANTONIO CRUZ, Sevilla, 1948.
Madrilgo Arkitekturako Goi Eskolan titulatutako arkitektoa, 1971.
Sevillako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko elkargokidea (953. zbk.).
ANTONIO ORTIZ, Sevilla, 1947.
1974ko Madrilgo Arkitekturako Goi Eskolan titulatutako arkitektoa.
Sevillako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko elkargokidea (1206 zbk.).
"El doble de superficie y el triple de volumen"
Laku baten ondoan asteburuko bi pabiloi txiki proiektatu nahi dira, baldintza bakarra bete behar duten bi aterpetxe txiki: batek bestearen azalera bikoitza eta bolumen hirukoitza izan behar ditu.
Lakuaren ikuspegi onak eta orientazio onak bat datoz, eta 500 metro inguruko altitudea izango luke.
Aukeratutako eraikuntza-teknika librea izango da.
Bai piezen diseinua, bai haien artean ezartzen den erlazioa, hartuko dira kontuan ariketa epaitzeko.