-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahal izateko arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek Espainiako edo Portugalgo nazionalitatea edo Espainian edo Portugalen bizitzeko baimena izan beharko dute, eskaerak entregatzeko azken egunean, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ikasleak
a) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean, arkitekto lanetan aritzeko titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gainditu izana, gutxienez.
b) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean matrikulatuta egotea 2018/2019 ikasturterako.
Arkitektoak
Arkitekto lanetan aritzeko titulua Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskola batean lortu izana, edo beste herrialde batean lortu bada herrialde horietako batean homologatuta izatea, 2018ko apirilaren 30etik aurrera.
Espainiako arkitektura eskolako ikasleek praktika profesionalak egiteko gogoko gisa aukeratu zituztenak dira, 2017an Arquia Fundazioak egindako Arkitektura ikasleen VII. sareko inkestan. Helmugako estudioak 3 urtez behin eguneratzen dira, sareko inkestaren bidez.
Deialdi honetan parte hartuko duten estudioak hauek dira (Arquia Fundazioak bekadunak praktiketan hartzeko hitzarmena lortu du estudio horiekin):
Bartzelona
Barozzi Veiga
Carme Pinós
EMBT. Miralles Tagliabue
Flores Prats Architects
H-arquitectes
OAB Carlos Ferrater
Madril
Alberto Campo Baeza
amid.cero9
Emilio Tuñón arquitectos
Estudio Herreros
Nieto Sobejano, Arquitectos
NoMAD
Rafael Moneo
Olot
RCR. Aranda Pigem Vilalta
Iruñea
Patxi Mangado
Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos
Basilea
Herzog & de Meuron
Berlin
Kéré Architecture
Lisboa
Aires Mateus e Associados
Londres
AZPML. Alejandro Zaera-Polo Maider Llaguno Architecture
Foster and Partners
Oporto
Álvaro Siza
París
Lacaton & Vassal Architectes
Rotterdam
MVRDV
Deialdiaren irekiera: 2019ko urtarrilaren 2a
Izena emateko aldia: 2019ko urtarrilaren 2tik apirilaren 30era
Emaitzak: 2019ko uztaila
Entrega-ekitaldia: 2019ko urria
Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 12 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Espediente akademikoa
Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko nota horiek eskatzaileak kalkulatuko ditu, Oinarrien I. eranskinean xedatzen den moduan.
2019ko lehiaketa
Lehiaketan aurkeztutako materialen arabera hautatuko dira ikasleak.
Izen ematea amaitzen den egun eta ordura arte editatu ahal izango da informazioa: 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua)..
Espediente akademikoa
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta idatzi horretarako gaitutako koadrotxoan aurrez azaldu diren noten batez bestekoa (bekak atala, "editatu parte hartzea" aukeran)2019ko lehiaketa: "Bigarren eskua: Etxe sotila"
Izen eman ostean, sartu erabiltzailearen eremu pribatura, helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta atxiki eta osatu derrigorrezko eremuak.Argazkiak
Marrazki zehatzak
Proposamena ilustratzen duten zirriborroak
Sareko sistemaren bidez soilik eman daiteke izena arquia/becas lehiaketan, horretarako gaitu den formularioa beteta.
Izena emateko prozesua errazteko, noiznahi gorde dezakezu izena emateko egoera eta beste une batean jarraitu.
Asteartea, 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
Asteartea, 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
João Luís Carrilho da Graça, Portugalen jaioa 1952an, 1977tik arkitektoa. Lisboan bizi da eta bertan egiten du lan.
Hainbat sari eta aipamen lortu ditu bere lanarengatik; besteak beste, Arteko Kritikarien Nazioarteko Elkartearen Saria (1992), Arkitekturako Secil Saria, Portugal (1994), Valmor Saria, Portugal (1998, 2008, 2010), FAD Saria, Espainia (1999), Portugalgo Errepublikaren Merituaren Ordena (1999), Nazioarteko Argiaren Biurtekoko –Luzboa– Saria (2004), Pessoa Saria, Portugal (2008), Piranesi - Prix de Rome Saria (2010), Frantziako Errepublikako Orden des Arts et des Lettres - Chevalier (2010), Arkitekturako Akademiako Domina, Paris (2012); Arkitektura Erlijiosoaren Nazioarteko Saria - Frate-Sole (2012), Iberoamerikako Arkitektura eta Hirigintzari buruzko Biurtekoko Saria (2012), Britainiako Arkitektoen Errege Institutuaren 'International Fellowship'-a (2015), Arkitektoen Ordenaren Ohorezko Kidea, Portugal (2015), Buenos Aireseko Arkitekturako Nazioarteko Biurtekoko Saria (2018), Milango Politeknikoaren Mantuako campuseko Leon Battista Alberti Saria, Italia (2018), arpaFil Saria, Guadalajara, Mexiko (2018).
Europako Mies Van der Rohe arkitektura-saria jasotzeko aukeratu dute behin baino gehiagotan.
Participó en la representación oficial de Portugal en la 12ª, 13ª y 16ª Bienal de Arquitectura de Venecia y de la exposición central de la 15ª Bienal.
Veneziako 12., 13. eta 16. Arkitekturako Biurtekoetan parte hartu du, Portugalgo ordezkaritza ofizialeko kide gisa, eta 15. Biurtekoko erdiko erakusketan.
Ponte Visconteo
Valeggio Sul Mincio, Itália
Programa:
Duela aste batzuek, Junya Ishigami arkitekto japoniarraren lanari buruzko arkitektura-erakusketa oso interesgarri batera joan nintzen Parisen. Erakusketan zegoen bideo bateko elkarrizketan baieztatzen du (buruz ari naiz) arkitektoa "gida turistiko" handi bat dela. Baieztapen horrek asaldatu egin ninduen. Ondoren, hobeto pentsatuta, ideia interesgarria iruditu zitzaidan: Arkitektoak bidaiatzen eta pixkanaka erakusten ari ziren mundua ezagutzen zihoazela imajinatzea!
Eraikitako edo naturala den toki bat eskatzen dugu, eta esku-hartze txiki batekin, etxe sotil bat era daitekeena.
“...speculum platonikoaren aspaldiko keinua, benetakoa zatitzea, ez gezurretakoaren eta egiazkoaren artean, baizik eta hain zuzen denaren eta dituen ezaugarrien artean, ikusezinak. Zuhaitz batek, zuhaitz honek, ez bazaio argazkirik ateratzen, irudiak bidaltzen jarraituko du; Bergson-ek dioen moduan: "nola ez dugu ikusiko argazkilaritza, existitzen bada, jada atera bada, gauzen barrenetik eta espazioko puntu guztietarako? Ez dago metafisikarik, ezta fisikarik ere, ondorio hori banan dezakeenik." (Henri Bergson, Matière et mémoire, Paris, PUF, 1939, 22. or.)”
José Bragança de Miranda, ph.01 – Jorge Molder: A fotografia como incisão. Lisboa, Imprensa Nacional-Casa da Moeda, 2017, 9. or.
Arquia Fundazioak, Sustapen Ministerioarekin eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, 3 beka deitu ditu arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko.
Arquia Fundazioak Metrópoli Fundazioarekin hitzartu du Hirigintza, Berrikuntza eta Hiri baten Garapena interesatzen zaien Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletan titulua lortu berri duten 2 arkitekto hartzea, Madrilen dituen instalazioetan praktika profesionalak egiteko.
Arquia Fundazioak, lanbidea praktikoki ezagutzean duen trebakuntza-balioa kontuan hartuta, Espainiako eta Portugalgo arkitektura-ikasleentzat eta arkitekto gazteentzako 1 beka deitzen du, kultura-kudeaketako praktikak egiteko, ez lanekoak, Londresko Royal Academy of Arts-en egoitzan.
Lanbidea era praktikoan ezagutzeak ematen duen heziketa-balioa aintzat hartuta, Arquia Fundazioak 1 beka antolatu du Espainiako eta Portugalgo arkitektura eskolako ikasleentzat eta arkitektu titulatu berrientzat, kultura-praktika ez-laboralak egiteko Arquia Fundazioaren Bartzelonako egoitzan.
Arquia Fundazioak, Arquitectura y Sociedad Fundazioarekin lankidetzan, 2 matrikula-beka deitu ditu Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletako arkitektura-ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, 2019ko Ultzamako Campusean parte-hartzeko.