-
Becas y convocatorias
Honako hauek dira bekaren helburuak:
Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, ekintzailetza sozialaren esparruko proposamen berritzaileei babesa emanez.
Ekintzailetza-gaitasunak osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.
Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.
Espainiako unibertsitateren batean titulatu diren edo Espainian homologazioa lortu duten profesional titulatuak, esparru hauetakoak: gizarte-zientziak, zientzia juridikoak, arteak, humanitateak, zientziak, osasun-zientziak, zientzia ekonomikoak, enpresa-zientziak, ingeniaritzak eta arkitektura. Bizileku-baimena Espainian izan beharko dute. Diziplina anitzeko taldeak ere aurkeztu ahal izango dira, profesionalez osatuak gehienbat, sormeneko negozio-ideia bideragarri eta berritzaile bat dutenak.
Estudio/sozietate/elkarte bateko kide batek edo gehiagok garatu ahal izango du ideia.
Ezingo dute bekara aurkeztu Arquia Fundazioaren ekintzailetza sozialeko aurreko deialdietako bekaren bat irabazi dutenek.
Deialdiaren irekitzea: 2017ko apirilaren 20a
Inskripzioa egiteko epea: 2017ko apirilaren 20tik 2017ko ekainaren 20ra, eguerdiko 12ak arte.
Programaren garapena: Barcelona Activak baieztatzeke. 2017ko urrian hastea eta 2018ko apirilean amaitzea aurreikusten da.
Eskatutako dokumentazioa 'inskripzio' inprimakiaren bidez bidali ahal izango da deialdia ixten den egunera arte (2017ko ekainaren 30a - eguerdiko 12ak).
Informazio gehiago oinarrietan, pdf formatuan.
Arquia Fundazioaren sareko plataformaren bidez ematen da izena, eta puntu hauek bidez gauzatzen da:
Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.
Izena ematen hasteko, aldez aurretik, Arquia Fundazioaren sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat.
Izen emate inprimakia bete, deialdian eskatutako fitxategiak erantsi eta FQra bidaltzeko botoia sakatu ostean amaituko da parte hartzen.Ez da onartzen Internet ez den beste bitarteko bat erabiliz aurkeztutako proposamenik.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Fundazioak eskubidea erreserbatzen du lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.
2017ko ekainaren 30ean, eguerdiko 12tan
Epaimahaiak irizpide hauekin bat etorrita baloratuko ditu eskabideak:
Eskatzailearen eta/edo taldeko kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuarekiko lidergotza-gaitasuna, konpromisoa eta motibazioa ebaluatzeko.
Bekara proposatutako proiektuaren memoria, haren originaltasuna eta bideragarritasuna baloratuz. Canvas analisia.
Epaimahaikideek eta tutoreek zuzenean jarri ahal izango dute hautagaiekin harremanetan, banan-banako elkarrizketa egiteko (ideiari edo proiektuari buruzko aspektuak argitu behar direla iritziz gero).
Potentzial handiko proiektuetan sinesten dugu, irizpide hauek bete behar dituztenak:
Negozio-ideiaren originaltasuna: sormenezko ideia berritzailea izan beharko du, laneko ikuspuntu berri bat eskainiko duena eta gizarte-esparruan ekarpen nabarmena egingo duena.
Negozio-ideiak egitura argi, ordenatu eta ulergarria izan beharko du, eta monetizazio nahikoa izango duen merkatu-aukera batean oinarritu beharko da.
Negozio-eredu berritzailea, balioa sortzeko gaitasun eta hazkuntza-potentzial handikoa.
Proiektuak merkaturatze bideragarri baterako aukera eman beharko du: helburu argi eta errealistak, proiektua gauzatzeko behar diren estrategia eta bitartekoen definizioa, ondo aztertutako planifikazioa eta aurrekontu zehaztua.
Ekintzailearen edo talde ekintzailearekin gaitasuna eta lidergotza: prestakuntza eta ezagutza sendoak izan beharko dira, eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu behar dira.
Bekak Barcelona Activaren Ekintzailetza Sozialeko Programan plaza bat eskaintzen du. Saioak 6 hilabetez astean behin ematen dira eta horietan enpresa-plana egiteko prestakuntza, ekintzailetza-trebakuntzak, jarraipen-tutoretzak eta ekintzailetza-esperientziak lantzen dira.
Barcelona Activaren zerbitzuez eta baliabideez gain, Arkitektura arloarekin lotutako garapen profesionalaren kudeaketan ospe handia duen aholkulari bat (1) jartzen du Arquia Fundazioak bekadun ekintzaileen eskura lehen egunetik, eta proiektu osoan tutoretza egingo du, aurrez aurreko eta online saioen bidez. Tutorizazio hori erabakiak hartzera bideratuko da, eta enpresa-plana egiteko eta haren bideragarritasuna aztertzeko gidatuko ditu elaborazio-prozesu osoan. Bere enpresa-proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktuak eta informazioa ere emango dizkio bekadunari, ahal duen neurrian. Edizio honetan, Mónica Bonafonte izango da COACeko "Escola Sert"eko zuzendaria, bekadunaren tutoretza.
Lurralde mailan parte hartzeko aukerak berdintzeko, Arquia Fundazioak 7.000 euroko diru-laguntza emango dio bekadunari, joan-etorrien gastuetarako laguntza gisa. Laguntza horren bidez, "Barcelona Activa"ko saio guztietara joan ahal izango da, eta, taldearen zati batek, laguntza-saioetara, beharrezkoa iruditzen bazaio.
Arquia Fundazioak estaldura emanen dio bekadunari, "Arquiseguros" artekaritzaren bidez kontratatutako bidaiako laguntza-polizaren arabera.
Barcelona Activa da Bartzelona hiriko garapen ekonomikoa sustatzeko ardura duen erakundea, herritar guztientzako lan-politikak diseinatu eta gauzatzen dituena, gertuko ekonomia dibertsifikatu baten garapena faboratuz.
Duela 30 urtetik, Bartzelonako eta haren eragin-esparruko jarduera ekonomikoa bultzatzen du, lan-politikei eta ekintzailetza- eta enpresa-ekimenei euskarriak emanez. Horrez gain, hiria eta bere sektore estrategikoak sustatzen ditu nazioartean, lurraldearekiko gertutasun-irizpideetan oinarrituta.
Javier Fernandez Ponce
E.T.S. A - Bartzelona - UPC
BARTZELONA, ESPAINIA
Enersite
Santiago Jiménez Cortés
Ark. eta Geodesiako E.T.S. - Alcalá Unib.
MADRIL, ESPAINIA
Light, gamificamos la sosteniblidad
irati ezeiza karrera
E.T.S.A - Vallès - UPC
NAFARROA, ESPAINIA
SIMBIOSIS