arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

Ekintzailetza soziala 2019

Ekintzailetza Sozialeko Beken III. Deialdia

Ekintzailetza Sozialeko Beka 1 Barcelona Activan
  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak eta Barcelona Activak Ekintzailetza Sozialeko I. Beka deitu dute, izaera sozial nabarmena izango duen negozio-proiektu jasangarri bat garatzera zuzentzen dena. Gizartean eragin positiboa izan nahi duten enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzera bideratzen da beka, populazioaren egungo arazoen konponketaren bitartez, gizarte- edo ingurumen-ikuspuntu batetik abiatuta.

    • Xedea
    • Honako hauek dira bekaren helburuak:

      • Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, ekintzailetza sozialaren esparruko proposamen berritzaileei babesa emanez.

      • Ekintzailetza-gaitasunak osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.

      • Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.

    • Hautagaiak
    • Espainiako unibertsitateren batean titulatu diren edo Espainian homologazioa lortu duten profesional titulatuak, esparru hauetakoak: gizarte-zientziak, zientzia juridikoak, arteak, humanitateak, zientziak, osasun-zientziak, zientzia ekonomikoak, enpresa-zientziak, ingeniaritzak eta arkitektura. Bizileku-baimena Espainian izan beharko dute. Diziplina anitzeko taldeak ere aurkeztu ahal izango dira, profesionalez osatuak gehienbat, sormeneko negozio-ideia bideragarri eta berritzaile bat dutenak.

      Estudio/sozietate/elkarte bateko kide batek edo gehiagok garatu ahal izango du ideia.

      Ezingo dute bekara aurkeztu Arquia Fundazioaren ekintzailetza sozialeko aurreko deialdietako bekaren bat irabazi dutenek.

    • Egutegia
    • Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 25etik maiatzaren 31ra (eguerdiko 12:00ak arte, penintsulako ordua)
      Programaren garapena: Barcelona Activak konfirmatzeko. 2020ko urtarrilean hastea aurreikusten da.

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatzen den dokumentazioa 'inskripzioa' formularioaren bitartez bidali ahalko da, deialdia ixten den egunera arte (2019ko maiatzaren 31a - eguerdiko 12:00etan).
      Informazio gehiago pdf dokumentuaren oinarrietan.

  • Izen ematea
  • Arquia Fundazioaren sareko plataformaren bidez ematen da izena, eta puntu hauek bidez gauzatzen da:

    • Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.

    • Izena ematen hasteko, aldez aurretik, Arquia Fundazioaren sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat.

    • Izen emate inprimakia bete, deialdian eskatutako fitxategiak erantsi eta FQra bidaltzeko botoia sakatu ostean amaituko da parte hartzen.Ez da onartzen Internet ez den beste bitarteko bat erabiliz aurkeztutako proposamenik.

    • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    • Fundazioak eskubidea erreserbatzen du lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2019ko maiatzaren 31a (eguerdiko12:00etan, penintsulako ordua).

  • Epaimahaia
  • Epaimahaia Barcelona Activa eta Arquia Fundazioko ordezkariek eta aholkulari batek osatuko dute:

     

    Maria José Blanco Gutiérrez

    Barcelona Activa-ko ordezkaria

    María Villar San Pío

    Arquia Fundazioko patronoa

    Mónica Bonafonte

    Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Escola Serteko zuzendaria

    Gerardo García-Ventosa

    Arquia Fundazioko zuzendaria (boto gabeko idazkari gisa)
  • Balorazio-irizpideak
  • Epaimahaiak irizpide hauekin bat etorrita baloratuko ditu eskabideak:

    • Eskatzailearen eta/edo taldeko kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuarekiko lidergotza-gaitasuna, konpromisoa eta motibazioa ebaluatzeko.

    • Bekara proposatutako proiektuaren memoria, haren originaltasuna eta bideragarritasuna baloratuz. Canvas analisia.

    Epaimahaikideek eta tutoreek zuzenean jarri ahal izango dute hautagaiekin harremanetan, banan-banako elkarrizketa egiteko (ideiari edo proiektuari buruzko aspektuak argitu behar direla iritziz gero).

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuetan sinesten dugu, irizpide hauek bete behar dituztenak:

    • Negozio-ideiaren originaltasuna: sormenezko ideia berritzailea izan beharko du, laneko ikuspuntu berri bat eskainiko duena eta gizarte-esparruan ekarpen nabarmena egingo duena.

    • Negozio-ideiak egitura argi, ordenatu eta ulergarria izan beharko du, eta monetizazio nahikoa izango duen merkatu-aukera batean oinarritu beharko da.

    • Negozio-eredu berritzailea, balioa sortzeko gaitasun eta hazkuntza-potentzial handikoa.

    • Proiektuak merkaturatze bideragarri baterako aukera eman beharko du: helburu argi eta errealistak, proiektua gauzatzeko behar diren estrategia eta bitartekoen definizioa, ondo aztertutako planifikazioa eta aurrekontu zehaztua.

    • Ekintzailearen edo talde ekintzailearekin gaitasuna eta lidergotza: prestakuntza eta ezagutza sendoak izan beharko dira, eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu behar dira.

  • Saria
  • Bekak plaza bat ematen du Barcelona Activako Ekintzailetza Programaren barruan, 6 hilabetetan zehar astean behin egingo diren saioekin. Saio horietan, enpresa-plana lantzeko prestakuntza, ekintzailetza-gaitasunen trebakuntza, jarraipen-tutoretzak eta ekintzailetzako esperientziak emango dira.

    Barcelona Activako zerbitzu eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak prestigiozko aholkulari bat (1) jarriko du lehen egunetik bertatik ekintzaile bekadunaren eskura, arkitekturako esparruari lotutako garapen profesionalaren kudeaketan aditua dena. Berak tutorizatuko du proiektu osoa saio presentzialen eta lineako saioen bitartez. Erabakiak hartzera bideratuko da tutorizazioa, eta enpresa-planaren lanketan eta haren bideragarritasuneko prozesu osoan gidari izango da. Enpresa-proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktu eta informazioak ere emango dizkio bekadunari, ahal duen neurrian. Edizio honetan Mónica Bonafonteri dagokio (FADeko zuzendari nagusia) bekadunaren tutoretza-lana.

    Lurralde mailako partaidetza-aukerak berdintzeko helburuz, Arquia Fundazioak 7.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio bekadunari, desplazamendu-gastuetarako. Horri esker, Barcelona Activako saio guztietara joan ahalko du, eta saio gehigarrietara joateko aukera emango dio baita taldeko parte bati, beharrezko iritziz gero.

    Arquia Fundazioak laguntza emango du bidaiako polizan zehaztutako baldintzetan (Arquiseguros artekaritzaren bitartez kontratatzen dena).

  • BARCELONA ACTIVA
  • Barcelona Activa da Bartzelona hiriko garapen ekonomikoa sustatzeko ardura duen erakundea, herritar guztientzako lan-politikak diseinatu eta gauzatzen dituena, gertuko ekonomia dibertsifikatu baten garapena faboratuz.
    Duela 30 urtetik, Bartzelonako eta haren eragin-esparruko jarduera ekonomikoa bultzatzen du, lan-politikei eta ekintzailetza- eta enpresa-ekimenei euskarriak emanez. Horrez gain, hiria eta bere sektore estrategikoak sustatzen ditu nazioartean, lurraldearekiko gertutasun-irizpideetan oinarrituta.

Bekadunak

Hauek dira 2019ko deialdiko bekadunak:

Saria

Santiago Jiménez Cortés
MADRIL, ESPAÑA

Liight

Ordezkoak (aipamenak)

Óscar Ortigueira Folgar
PONTEVEDRA, ESPAINIA

cucunver