arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Área Profesional / Erakusketak

Skoura

2007

Skoura

 

Arkitektura, lurra eta palmondoak Skouran

Atlas mendikatearen hegoaldeko isurialdearen eta Saharako basamortuaren artean lurralde oso idorra dago. Mendi gailurretatik jaisten diren erreken inguruan garatzen da bizia.

Oasi horietan arkitektura berezia egiten da. Erakuntza materialak bakunak izan arren (lurra eta palmondoak), edertasun handiko arkitektura da eta harmonia du ingurune naturalarekin. Hiru erakuntza motek osatzen dute usadiozko habitata: qsarrak edo harresiz inguratutako herriak, tighremtak edo harresiz inguratutako etxeak eta qasbak edo buruzagi handien gotorlekuak. Horrez gain, santutegi ugari daude, bertako santuak bertan lurperatuta daude eta bertan santu horiek gurtzen dira. Halaber, ohikoa da aletegi kolektiboak egotea elikagaiak gorde eta babesteko.

2001eko urrian, hamabost egunetan zehar eta aurrerago, 2002ko martxoan, beste hamabost egunetan zehar, bi lantegi egin genituen Skourako oasian Valentziako Eskolako arkitektura ikasleekin, bertako usadiozko arkitekturaren inbentarioa egiteko.

2006ko maiatzean, Caja Arquitectos fundazioak "Arquitectura de tierra en el sur de Marruecos. El Oasis de Skoura” ("Maroko hegoaldeko lurrezko arkitektura. Skourako oasia") liburua argitaratu zuen, eta finalista izan zen FAD sarien 2007ko deialdian, hain zuzen ere pentsamendu eta kritika kategorian, antolakuntzak adierazi zuen moduan, landako ikerketa bati esker sortu den liburua baita, gaur egun oso ohikoa ez zen zerbait; eta horrez gain, lekuaren, materialen, erakuntza sistemen eta eraikin moten artean derrigorrez egon behar den korrespondentziaren aitorpen gisa planteatzen baita.

 

 

 

Inaugurazioa

COA Córdoba: 27/09/2007

 

Ibiltaritzak

COA Córdoba: 27/09/2007 - 02/11/2007
CTA Valencia: 28/11/2007 - 07/01/2008
COA León: 10/01/2008 - 03/02/2008
ETSA Sevilla: 13/02/2008 - 31/03/2008

ETSA A Coruña: 03/04/2008 - 25/04/2008
COA Girona: 13/05/2008 - 29/06/2008
COAC Tarragona: 02/03/2009 - 30/04/2009
ETSA Vallés: 04/05/2009 - 29/05/2009