2014ko Arkitekturako Nazioarteko III. Kongresua: Arquitectura necesaria
IRUÑEA, BALUARTE JAUREGIA | 2014KO EKAINAK 11, 12 ETA 13
Ekitaldi horren leloak -'Arquitectura necesaria'- bi esanahi ditu, bata bestea sendotzen dutenak. Alde batetik, arkitektura beharrezkoa proposatzen du neurriz kanpokoaren edo gehiegizkoaren aurrean; bestetik, arkitektura beharrezkoa dela aldarrikatzen du ezinbestekoa edo funtsezkoa ez dela diotenen aurrean. Lehenengo interpretazioak eustea eta neurria azpimarratzen ditu, eta soiltasuna eta lakonismoa lehenesten ditu zarrastalkeria materiala eta sinbolikoa baino lehen: baliabideekiko eta gastuekiko arkitektura ekonomikoa. Bigarren interpretazioak, bestalde, arte publiko hori ezinbestekotzat jotzen du, eta eraikuntza soilari murriztu ezin dela dio: arkitektura kultura-balioak erakusteko eta iragartzeko baliabide.
Era berean, gehiegikeriaren eta okerren aurka agertzen dira leloaren esanahi biak, eta bat egiten dute neurrizko arkitektura arduratsuaren defentsan, alegia, jasangarritasunaren mugei heldu eta soziabilitatea antolatzeko jokatzen duen rola ezagutzen duen arkitekturarenean. Arkitektura, orduan, beharrezkoa; ez berriz, beharrezkoa baino gutxiago. Bere garaian, Tatlinek 'ez zaharra, ez berria: beharrezkoa' defendatu zuen, eta, beharraren iraunkortasuna ezartzeko, arkitektura gustu aldakorretatik babesteko borondate horrek ahazten du denborak eta egoerak ezinbestekotzat jotzen duguna aldatzen dutela. Baina, bestalde, haren sugarrarekin argitzen ditu dotorezia estetiko bikaina eta beharraren erantzukizun etikoa.
[Luis Fernández-Galianoren idazkia]
Gaur egungo ikus-entzunezko materialak ikus daitezke Arquian/filmotekan Arquitectura y Sociedad Fundazioaren lankidetzari eta baimenari esker.