-
Dokumentazio Zentroa
-
Alor kulturala
-
Eremu profesionala
-
Baliabideak
-
Fundazioa
Los Informes de resultados de la VIII Encuesta a Estudiantes de Arquitectura, se obtuvieron a partir de las respuestas dadas por los participantes, en los módulos de estudiantes de arquitectura, del cuestionario de la Encuesta Arquia 2020, realizada desde el mes de septiembre hasta el mes de octubre de 2020.
Cerrada la convocatoria, a fecha de 9 de octubre, finalizaron el cuestionario un total de 279 estudiantes. Los cuestionarios se han sometido a un proceso de revisión y validación, pudiendo participar aquéllos que hayan cumplido con los requisitos expuestos en las bases.
El estudio fue dirigido y elaborado por el sociólogo Emilio Luque, profesor titular de la Facultad de Ciencias Políticas y Sociología de la UNED.
Arkitektoen V. inkestaren eta arkitekturako ikasleen VII. inkestaren emaitzen txostenak Arquia Inkesta 2017 galdetegiko "Arkitektoak eta arkitekturako ikasleak" modulu profesionaletan parte hartu duten pertsonek emandako erantzunetatik lortu dira. 2017ko martxotik uztailera egin ziren galdeketak.
Uztailaren 20an deialdia itxi zenean, 444 ikaslek eta 1.612 arkitektok hartua zuten parte inkestan. Galdetegiak berrikusi eta baliozkotu egin dira, eta oinarrietan adierazitako baldintzak bete dituztenek hartu dute parte azkenean.
Emilio Luque soziologoak zuzendu eta egin zuen ikerketa, UNEDeko Zientzia Politikoak eta Soziologia Fakultateko irakasle titularrak.
Arkitekturako ikasleen VI. inkestan 638 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa.
Arkitekturako ikasleen V. inkestan 730 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa.
Zozketa 2011ko ekainaren 17an egin zen notario aurrean. Saritutako ikasleek aurrez justifikatu dute 2010-2011 ikasturtean arkitekturako eskola espainiarren batean matrikulatuak egon izana.
"wifi 16GB" motako IPAD bat lortu duten ikasleak:
Fundazioak editatutako hiru liburuko sortaren ikasle irabazleak:
Arkitekturako ikasleen IV. inkestan 820 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa. Azken laginak borondatez parte hartu zuten ikasleak jasotzen ditu.
Arkitekturako ikasleen III. inkestan 1256 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa. Azken laginak borondatez parte hartu zuten ikasleak jasotzen ditu.
Arkitekturako ikasleen II. inkestan 1491 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa. Azken laginak borondatez parte hartu zuten ikasleak jasotzen ditu.
Arkitekturako ikasleen I. inkestan 1000 ikaslek parte hartu zuten guztira, Espainiako arkitekturako eskola ia-ia guztietakoak. Metra-seis enpresarekin batera egindako ikerketan, Espainiako 10 arkitektura-eskola nagusietako 1000 ikasleri egin zitzaizkien banan-banako elkarrizketak.
Noiz eman daiteke izena?
2017ko martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean eta uztailean eman ahalko da izena, Arquia Fundazioaren webgunearen bitartez, Inkesta.
Nola har dezaket parte Arquiako bezeroa banaiz?
Arquiako bezeroa bazara, Inkesta egiteko webgunetik bete ahalko duzu galdetegia, NAN zenbakia sartuta.
Nola har dezaket parte arkitekturako ikaslea banaiz?
Arkitekturako ikaslea bazara, FQ+ erabiltzaile gisa hartu ahalko duzu parte. Horretarako, hemen eman beharko duzu izena arkitekturako ikasle gisa, azken matrikularen pdf dokumentua erantsita.
Espainiako edozein arkitektura-eskolatan matrikulatuak dauden ikasleek parte hartu ahalko dute.
Ezingo dute inkestan parte hartu atzerriko unibertsitateetakoak izanda Espainiako arkitektura-eskolaren batean ikasten ari direnek (ERASMUS programarekin edo antzekoekin).
Nola har dezaket parte arkitektoa banaiz?
Arkitektoa bazara, FQ+ erabiltze gisa hartu ahalko duzu parte. Horretarako, hemen eman beharko duzu izena arkitekto gisa, tituluaren pdf dokumentua erantsita.
Noiz arte har dezaket parte?
2017ko uztailaren 20ra arte hartu ahal izango duzu parte (eguerdiko 12:00ak arte). ‘Zure’ inkestan ematen duzun informazioa deialdia ixten den egunera arte aldatu ahal izango duzu, baina behin baino ezingo duzu galdetegia bidali.
Badago saririk inkestan parte hartzearren?
Bai! Inkesta osatu eta bidali duten partaideen artean, Arkitektoen Nazioarteko Batasunak (UIA) Seulen egingo duen biltzarrera joateko bi pertsonarentzako bidaia bat zozketatuko 2017ko uztailan, notario aurrean. Bidaia 2017ko irailaren 2tik 11ra egin beharko da. Gainera, Arquia Fundazioak editatutako bi liburu eta bi dokumentaleko hamar sorta ere zozketatuko dira. Arquia Taldeko zuzendaritza-organismoetako langile eta kideak zozketan parte hartzetik kanpo geldituko dira, eta baita haien lehen mailako ahaideak ere.