arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Zikloak eta ekitaldiak Ekitaldiak / Kongresuak

2017ko Arkitektura Modernoko eta Argazkilaritzako Nazioarteko III. Mintegia

2017ko Arkitektura Modernoko eta Argazkilaritzako Nazioarteko III. Mintegia

2017ko Arkitektura Modernoko eta Argazkilaritzako Nazioarteko III. Mintegia 2017ko azaroaren 24an ospatu zen Bartzelonako Disseny Hubean, eta argazkilaritza zein kartografia jasaten ari diren paradigma-aldaketa sakonaz aritu zen. Aldaketa hori teknologia digitalaren berrikuntza anitzek ekarri dute, eta argazki historikoekin zein gaur egunekoekin dugun konpromezuari eragiten dio. Jardunaldiaren lehen zatian zehar, atlas interaktiboa aurkeztu zen, kartografia, arkitektura eta argazkilaritza lotzen dituena eta Form+ taldeak garatu zuena: plataforma horren helburua da kontuz hautatutako irudi multzo bat biltzea, mapa digital baten gainean geolokalizatuta, eta, hala, arkitekturak bere inguruarekin dituen harreman garrantzitsuak agerian uztea. Modu horretan, argazkilariaren lanari hel egiten zaio, ikuspegi, norabide eta ikuseremurako laukiratzea ematen dituena erakinaren erdigunea hirira mugitzeko eta txertatzen den errealitate konplexuarekin lotzeko. Jardunaldiaren bigarren zatia Leopoldo Plasencia argazkilariak Bartzelonako hiriari buruz egin zuen lanean ardaztu zen, Isabel Segura Soriano historialariaren hitzaldiari esker. Azkenik, Xavier Basiana, David Salcedo eta Josep Maria de Llobet argazkilariek mahai-inguru bat egin zuten, non esperientzia profesionalak azaldu zituzten, gaur egungo hiriarekin lotuta.

Gaur egungo ikus-entzunezko materialak ikus daitezke Arquian/filmotekan ETSABeko FORM+ Taldearen lankidetzari eta baimenari esker.

Baliabideak

 

Conferencia
02. América Latina. Arquitectura, fotografía y ciudad
Geolocalización y estudio comparativo de los registros fotográficos de la arquitectura moderna
Conferencia
03. América Latina. Arquitectura, fotografía y ciudad.
Geolocalización y estudio comparativo de los registros fotográficos de la arquitectura moderna.
Conferencia
04. Leopoldo Plasencia
Reconstruir Barcelona 1940-1975 / Isabel Segura
Conferencia
05. Conversación en torno al audiovisual:
"América Latina: arquitectura y fotografía"