arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Zikloak eta Ekimenak   Ekitaldiak / Biltzarrak

Arquia/maisu-maistrak aurkezpena

Arquia/maisu-maistrak aurkezpena

Arquia Fundazioak publikoki aurkeztu zuen arquia/maisu-maistrak bilduma joan den 2014ko martxoaren 25ean, Madrilgo Real Academia de las Bellas Artes de San Fernando erakundean.

RABASF erakundeak bilduma honetako lehen emanaldia osatzen duten hiru arkitektoak hartu zituen -ORIOL BOHIGAS, RAFAEL MONEO eta JUAN NAVARRO BALDEWEG- e D. Rafael Catalá Polok, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu idazkari eta Javier Navarrok, Arquia Fundazioko presidenteak, elkarrekin zuzendutako ekintza honetan.

D. Javier Navarro, Arquia Fundazioko presidenteak aurkeztu zuen bilduma berria: Arquia Fundazioak sortutako, ekoiztutako eta editatutako programa kultural honetan arkitektura garaikideko arkitekto ezagunei egindako elkarrizketak grabatu dira (ikusentzunezko monografiak DVD formatuan). Bildumaren helburua arkitekturako maisu ezagunek beraien pentsamendua aho biziz, etorkizuneko arkitekto belaunaldiei transmititzea da.

Aurkezpena amaitzean bildumako lehen hiru emanaldietako elkarrizketen une gogoangarrienak jasotzen zituen bideo bat proiektatu zen eta Luis Fernández Galiano moderatzaile izan zuen mahai-inguruari ekin zitzaion, non gonbidatutako maisuek arkitekturaren bueltan dituzten hausnarketak eta iritziak adierazi zituzten.

Baliabideak

 

Conferencia
Presentación colección arquia/maestros.
Presentación Institucional
Conferencia