arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Zikloak eta ekitaldiak Ekitaldiak / Kongresuak

2018ko Arkitekturako Nazioarteko V. Kongresua: 'Menos arquitectura, más ciudad'

2018ko Arkitekturako Nazioarteko V. Kongresua: Menos arquitectura, más ciudad

IRUÑA, BALUARTE JAUREGIA | 2018KO EKAINAK 13 ETA 14

Arquitectura y Sociedad Fundazioak antolatutako nazioarteko lau kongresuek, zeintzuen lemak ‘Más por menos’ (2010), ‘Lo común’ (2012), ‘Arquitectura necesaria’ (2014) eta ‘Cambio de clima’ (2016) izan diren, Iruñako Baluarte jauregian bildu dituzte bost kontinenteetako arkitekto, historialari eta kritikari ugari, arkitekturaren eta eremu sozialaren arteko loturak, garapen jasangarria eta baliabide material eta energetikoen erabilera arrazionala sustatzeko. Diziplinako arkitekto ospetsu ugari bertaratu dira kongresuetara —hamar Pritzker saridun horien artean— eta arkitekto sortuberriekin eta akademia-munduko ordezkari ezagunekin batera, krisiari hersturaren eta elkartasunaren bidez aurre egitea proposatu dute. Lehena inaguratu zuten orduan printze eta printzesa ziren Felipek eta Letiziak, eta laugarrena, berriz, dagoeneko errege-errreginak direnek.

Arkitektura eta arkitektoak izan dira orain arte eginiko lau kongresuetako protagonistak. Bosgarrenarekin beste ziklo bati eman zaio hasiera, hiria ardatz duena, eta, hortik dator izenburua: 'Menos arquitectura, más ciudad'. Inaugurazio-saioa idazleen kontura izango da, hiria askatasun-eremu gisa aztertuko dutenak, eta udal-gobernuaren dilemen sarrera egingo dute, horixe izango baita bigarren saioaren gaia. Bigarren saioaren ardura hiri handietako alkateei emango zaie. Lehen eguna amaitzeko saioak argazkilari baten eta arkitekto baten hiri-ikuspegiak alderatuko ditu.

Kongresuaren bigarren egunari hasiera emateko, lanean ari diren arkitekto batzuek beren obra aurkeztuko dute hiri-ikuskeratik. Jarraian, hiriko ekologia politikari arreta eman dieten pertsona nabarmenek lekukotza hartuko dute. Azkenik, ekitaldia amaituko da mugikortasun jasangarriari eta hiriaren etorkizunari buruzko gogoeta batekin, hiri-eraldaketa garaikidearen protagonistek egina.

[ Luis Fernández-Galianoren idazkia ]

Gaur egungo ikus-entzunezko materialak ikus daitezke Arquian/filmotekan Arquitectura y Sociedad Fundazioaren lankidetzari eta baimenari esker

Baliabideak

 

Conferencia
Menos Arquitectura, más Ciudad.
Inauguración oficial
Conferencia
Prodigios urbanos
Diálogo Eduardo Mendoza / Leonardo Padura
Conferencia
El gobierno de las ciudades
Urbes consolidadas y emergentes. Diálogo Joan Clos/ Manuela Carmena moderado por Luís Conde
Conferencia
Visiones urbanas
La ciudad en mutación. Diálogo Iwan Baan y Dominique Perrault moderado por Luis Fernández Galiano
Conferencia
La ciudad como proyecto
Construir en el ámbito urbano. Diálogo Belinda Tato / Farshid Moussavi
Conferencia
Arquitecturas de la urbanidad
Diálogo Ecología política de la ciudad [Deyan Sudjic y Salvador Rueda. Moderado por Sandra Ollo]