arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

2017ko Gizarte Ekintzailetzaren I. Bekaren esleipena

Ekintzailetza
24 octubre 2017

Epaimahaikideek era positiboan baloratu dute Javier Fernández Ponce-ren "Enersite" proiektu-irabazlea, obra garaian energia aurrezteko eta kutsadura murrizteko duen eragin positiboagatik, obraren autokontsumorako energia garbia sortzen duten elementu eta produktu sorta txertatuz edo material biodegradagarriekin.Ideia-fasean dagoen proiektu bat da, eta epaimahaikideek uste dute gizarte-ekintzailetzako programan parte hartzeak izugarrizko mesedea egingo diola proiektuaren gizarte- eta ingurumen-eragina positiboki garatu ahal izango baitute.Javier Fernández Ponce-ren profila sormen handia, lankidetzan jarduten duen eta ekintzailearena da, eraikuntzaren sektorean berrikuntzak gehitzeko asmoarekin.Programan parte hartuta energia eta ezagutza gehituko dizkiete oraingo Gizarte-ekintzailetzaren programan parte hartuko dutenei.

Proiektu hauek aipamena lortu dute I. deialdian:

Aipamenak:

 “Light, jasagarritasuna gamifikatuz”, egileak: Santiago Jiménez Cortés eta Carlos María Rosety Alonso.

 “Simbiosis”, egileak: Irati Ezeiza Karrera eta Izaro Ezeiza Karrera.

 

Laster, deialdiko epaimahaiaren akta kontsulta dezakezu eta indarrean dagoen deialdiari buruzko informazio gehiago lor dezakezu gure webgunean:

Zorionak Javier Fernández Ponce-ri, beka lortu duelako.

Gizarte ekintzailetzaren bekaren I. deialdia Arquia Fundazioak antolatu du Barcelona Activa-rekin elkarlanean, gizartean eragin positiboa duten eta herritarren egungo arazoak konpontzen dituzten enpresa-ekimenak sortzea bultzatzea eta babestea dute helburu, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik.

Gure eskerrik beroenak eta zorionak parte-hartzaile guztiei, aurkeztutako proiektuen maila altuagatik.