arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

2018ko Arkitekturako IV Ekintzailetza- eta Berrikuntza Bekaren esleipena

Ekintzailetza
31 enero 2018

2018ko otsailaren 1tik aurrera, izena eman ahal izango duzu arkitekturaren alorreko2018ko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Arquia bekaren IV. deialdian, Madrilgo Mataderoko Vivero de Industrias Creativas Factoría Cultural erakundean negozio-proiektu bat garatzera bideratutako beka bat lortzeko.

Arkitekto-lanbidearen edozein esparruri buruzkoa izan daiteke proiektua.

Bekaren xedea da ekintzailetza kultura sustatzea, enpresa ekimenen sormena babestea eta arkitekturari lotutako berrikuntza bultzatzea, hazkunde ekonomikoaren motor gisa. Halaber, ahalegina egin da hautagaiei beren prestakuntza akademikoa osatzeko ezagutzak eta tresnak emateko, eta ahalegina, bultzada eta berrikuntza bezalako baloreetatik sortutako proiektu ekintzaileak sustatzeko.

Beka deialdira aurkeztu ahal izango dira Espainiako arkitektura eskoletako batean titulatutako arkitektoak, edo diziplina anitzeko taldeak, non arkitektoak nagusi diren, baldin eta negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea badute.

Bekak barne hartzen ditu 7000 €-ko diru-laguntza eta Madrilgo Mataderoko Vivero de Industrias Creativas Factoría Cultural erakundean sei hilez plaza bat izateko matrikula. Factoría Culturaleko zerbitzu eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak arkitekto bekadunei eskuragarri jartzen dizkie arkitekturaren esparruko garapen profesionalaren kudeaketan aditua den aholkulari ospetsu bat. Aholkulari hori proiektuaren tutoretzaz arduratuko da, aurrez aurreko saioen eta lineako saioen bidez.

Eman izena 2018ko apirilaren 2ko eguerdiko 12:00ak baino lehen!

Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko eta informazio gehiago lortzeko, joan deialdiari dagokion atalera gure webgunean: http://fundacion.arquia.es/es/concursos/otrosconcursos/emprendimiento/arquitectura/ConvBekaren xedea da ekintzailetza kultura sustatzea, enpresa ekimenen sormena babestea eta ocatoria?anyo=2018