arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Dokumentala DVDan eta liburua: arquia/dokumentala 35. BAUHAUS. MODERNITATEKO MITOA

Ikus entzunezkoak
26 julio 2017

Ziurrenik modernitateko ezagunena den arte- eta diseinu-eskolari buruzko dokumentala da. "Bauhaus estiloko" bere produktuek diseinu estilizatu, funtzional eta modernoa dute. Bertako ikasgeletan aritutako irakasleek nazioarteko aintzatespena lortu zuten: Paul Klee, Wassily Kandinsky, Lyonel Feininger, Walter Gropius, Mies van der Rohe eta Marcel Breuer, besteak beste. Eskola askotan ezarri da Johannes Itten, László Moholy-Nagy eta Josef Albersek sortutako pedagogia-sistema, "atariko ikastaroan" eta tailerren bidezko irakaskuntza aplikatuan oinarritua.

Halere, ulertezintasun eta zailtasunez josita dago Bauhausen historia. Mundu osoko artista eta pentsalari askok miretsi eta defendatu zuten, baina politikariek eta herritarrek zokoratu eta eraso egin zuten egoitzak zituen hirietan; hots, Weimar eta Dessaun. Diseinu industrial funtzionalarekin erlazionatuta dagoelarik, haren jatorria espresionismoari eta Erdi Aroko gremioen moldeko artisau-ekoizpenari egon zen hertsiki loturik. modu progresiboan ekoizpen industrialean eta, azkenik, arkitekturan parte hartzeko. Haren hiru zuzendariak, Walter Gropius, Hannes Meyer eta Mies van der Rohe, haren historiako une horien protagonistak izan ziren.

Edizioaren liburuxkaren arduraduna: Jorge Torres Cueco, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakasle katedraduna. Le Corbusier: visiones de la técnica en cinco tiempos liburuaren egilea (Arquia Fundazioa, 2004).