arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

2016-2017 BEKAK Andaluziako Juntaren Sustapen eta Etxebizitza Kontseilaritzaren Nazioarteko Kooperazioan eta Arkitekturan.

Lan poltsa
19 abril 2016

Sustapen eta Etxebizitza Kontseilaritzak premia ikusi du unibertsitate tituludun pertsonei lan eta teknika eskarmentua emateko, era horretan, Andaluziako lan merkatuan errazago sar daitezen. Horretarako, arkitekturaren eta nazioarteko kooperazioaren sustapenean espezializatutako prestakuntza sustatu du, betiere bere eskumeneko esparruetan, horretarako 2 bekaren deialdia eginez, hain zuzen ere prestakuntza, ikerketa eta laguntzarako, Etxebizitzen Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin.

Beken ezaugarriak:
- Beka kopurua: 2
- Iraupena: 12 hilabete
- Beka bakoitzaren zenbateko gordina: 14.040 euro.
- Atxikipeneko zuzendaritza zentroa: Sustapen eta Etxebizitza Kontseilaritzaren Etxebizitzen Idazkaritza Nagusia:
  • Beka bat Etxebizitza, Zaharberritze eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusian.
  • Beka bat Nazioarteko Kooperazio Zerbitzuan. 
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
  • Epearen hasiera: 2016ko apirilaren 16a
  • Epearen amaiera: 2016ko maiatzaren 10a