arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

Arkitekturako eta Hirigintzako Espainiako Biurtekoa (XIII. BEAU)

Lan poltsa
10 diciembre 2015

Sustapen Ministerioak, Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta CSCAERekin, Arquia Fundazioarekin eta Arkitekto Hirigileen Taldeen Batasunarekin lankidetzan sustatzen duen XIII. Arkitekturako eta Hirigintzako Espainiako Biurtekoa (XIII. BEAU) dela eta, jakinarazten dizuten datorren 2016ko urtarrilaren 15era arte bidal daitezkeela parte hartzeko proposamenak.

Biurteko honen helburu nagusiak dira ahalik eta parte hartze handiena ahalbidetzea eta bultzatzea deialdiak barne hartzen dituen urteetako Espainiako arkitekturako eta hirigintzako panorama onena eta anitza ordezka lezaketen kalitate handiko lanak aitortu eta saritzeko.

Edizio honetan parte hartu ahal izango dute 2013eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra arte, biak barne, amaitu diren arkitektura eta hirigintza lanak.

Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da (0 fasea) inprimaki honen bidez: http://www.bienalesdearquitectura.es/index.php/es/convocatoria-beau/inscripcion-de-propuestas

Esleitutako kode horrekin eskatutako dokumentazioa bidal daiteke 1. faseko inprimakiaren bidez 2016ko urtarrilaren 15ko 15:00ak arte. Inprimakia esteka honetan aurkituko dugu:http://www.bienalesdearquitectura.es/index.php/es/convocatoria-beau/subida-de-documentacion-fase-1

Edizio honetan, saritutako lanak Iberoamerikako Arkitekturako eta Hirigintzako X. Biurtekoko (XBIAU) Lanen epaimahaiari bidalitako hautapenean egongo dira, baldin eta deialdiko oinarriak betetzen badituzte.Beraz, XBIAUn parte hartu nahi duten lanek XIIIBEAUren bidez hartu beharko dute parte.

Hemen dago deialdiari buruzko informazio guztia: http://www.bienalesdearquitectura.es/index.php/es/convocatoria-beau