arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Informazio Zentroa / Katalogoa


Katalogoari buruz

Arquia Fundazioko ikus-entzunezko ondarearen eta ondare bibliografiko eta dokumentalaren parte egiten duten dokumentu fisiko zein digitalen zaintza eta irisgarritasunerako espazio bat da Dokumentazio Zentroa, eta baita arkitekturari lotutako intereseko beste eduki batzuena ere.  

Arquia Fundazioaren funts dokumentalaren ikuskatze eta kontsultarako zerbitzu bat da, funtsean linean eratzen dena. Fundazioaren egoitzan kontsulta fisikoa egiteko aukera ematen du, eta kontsultarako biblioteka-zerbitzua ere eskaintzen du, baina ez da mailegu-zerbitzu bat.

Nazioko eta nazioarteko erakunde, ikerlari, profesional eta ikasleei dago zuzendua, eta diziplinartekotasuna du ezaugarri, bai edukietan eta bai erabiltzaileetan.

Lengoaia informatikoan dago normalizatua, nazioarteko katalogazio-arauekin bat etorrita; horri esker, erreferentziak inportatu edo esportatu daitezke, deskarga-sistemak eskainiz eta datu erabilgarriak partekatuz, eta informazio-zerbitzu egoki, fidagarri eta eraginkorrak emanez.

 


Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan