arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Dokumentazio Zentroa / Zikloak

El cine sobre Berlín: un relato de su historia reciente.

XX. mendearen hasieran, Berlin hiri aktiboa eta kosmopolita zen, eta haren dinamismoak antza handiagoa zuen sortzen ari ziren Amerikako Estatu Batuetako metropoliekin Europako beste hiriburuekin baino, Walther Ruttmannek adierazten duenez obra honetan: Berlín: Sinfonía de una gran ciudad (1927).

Baina hurrengo hamarkadetan, egoera soziopolitiko eta ekonomiko aldagarriak haren hiri-konfigurazioan islatu ziren halabeharrez. Hala, beste hiri batzuetan hazkundea oso erritmo motelean gertatu zen bitartean, Berlinen nahiko bat-batekoa izan zen: nahiko hondatuta eta bereizita zegoen Europaren bihotzean, jasan zituen indarkeriazko metaformosien eta tabula rasen ondorioz, Alemaniaren memoria garaikidea palinpsesto bat da.

Beraz, ez da harritzekoa Berlin XX. mendeko Europako historiari buruzko etengabeko galdeketa izan dela zinemagileentzat. Aurreko mendean zehar hiriak jasan zituen asaldura bortitzek arrastoa utzi zuten halabeharrez ekoizpen zinematografikoan: 1600 film baino gehiago filmatu dira bertan, eta gertakizun garrantzitsuen dimentsio psikologikoa berreskuratzeko memoria kolektiborako tokia sortu dute.
Zinemak rol garrantzitsua bete du beti propaganda politikoa hedatzeko baliabide gisa, eta horren adibide ona dira Olympia (L. Riefenstahl, 1936), Hirugarren Reicharen gobernupean Berlinen egin ziren Olinpiar Jokoak dokumentatzen dituena, edo Historia de una joven pareja (K. Maetzig, 1952), stalinismoaren aroko propaganda-zinemaren klasiko bat, Stalinalleeren eraikuntzaren jatorrizko metrajea jasotzen duena, ekialdeko eremuko bulebar handiena eta erregimen sozialistaren ikuskizun ofizialen agertokia.
II. Mundu Gerra bukatu bezain pronto, Roberto Rosellini zuzendari neorrealista italiarrak Alemania, año cero (1948) filmatu zuen, Trilogía de la Guerra trilogiaren azken obra, hiriaren suntsimen itzela eta bertako hiritarrek bizirik irauteko egunero egiten duten borroka erakusten dituena. Urte horretan bertan, Billy Wilderek Berlín Occidentezuzendu zuen, Amerikako Estatu Batuetako gobernuak lagunduta, Aliatuek okupatutako Alemaniari buruzko komedia erromantiko bat.
Hiri zatitua Gerra Hotzaren sinboloa bihurtu zen, eta thriller generoko hainbat film inspiratu zituen, hala nola Berlin Express (J. Tourneur, 1948), baina hormaren eraikuntzak 1961n Berlinen nortasuna markatu zuen behin betiko nazioarteko imajinario zinematografikoan. Ordutik aurrera, 1989an erori arte, obra sorta bat egin zen, mendebaldeko eraginarekin, hiriaren leitmotivarekin munduko espiotzaren zona franko gisa: El espía que surgió del frío (M. Ritt, 1965), Octopussy (J. Glen, 1983), Top Secret (Zucker, Abrahams, Zucker, 1984)…
Garai horretan zehar, AEDen zinemak arreta eman zion iragan mingarrian sakontzeari, alde batera uztea zaila baitzen, eta oihartzun handia izan zuen haren zirkuitutik at, zenbait obra ahaztu ezin badira ere, adibidez: La tercera generación (R. W. Fassbinder, 1979), Ekialdeko Berlinen irudi bat erakusten duena, batez ere arkitektonikoa, zaharraren eta berriaren artean ezinbestean banatua. Aipamen berezia merezi du: El cielo sobre Berlín (W. Wender, 1989), bi aingeru bizirik gabeko hiri bat zeharkatzen, kolorerik gabea, muga fisiko eta emozionalen preso. 
Bitxia bada ere, herrialdea bateratu ondoren, Alemania sozialistaren eta, zehazkiago, Ekialdeko Berlinen eguneroko bizitza, estetika eta hirigintza- zein arkitektura-eredua islatzen duten tituluak agertzen hasi dira, kritikaren eta publikoaren arrakasta handia lortu dutenak: Sonneallee (L. Haubmann, 1999), Goodbye, Lenin (W. Becker, 2003), La vida de los otros (F. H. von Donnersmarck, 2006)…
Neurri batean, hormaren erorketaren 30. urteurrenean, Ostalgie (ost ekialdea eta nostalgie hitzen trinkotzea), hau da, lehengo DDRren ondoriozko nostalgia, inoiz baino agerikoagoa izatearen erantzule dira.  

Baliabideak

Baliabide horiek denek panorama aberats eta biziago bat eskaintzen digute.

 

Recurso CD
Berlin
Symphony of a Great City
Recurso CD

El espía que surgió del frío

(The Spy Who Came in from the Cold),

Martin Ritt, 1965

ikusi

Olympia, de Leni Riefenstahl

ikusi

La tercera generación

(Die Dritte Generation),

R. W. Fassbinder, 1979

ikusi

Ester Roldán. Mallet-Stevens: Arquitectura, cine y modernidad.

1920. eta 1928. urteen artean, zinemarako hainbat dekoratu egin zituen Robert Mallet-Stevens arkitekto eta diseinatzaile frantsesak, eta gaiari buruzko zenbait artikulu idatzi zituen.
Ikusi artikulua FQ blogean

Goodbye, Lenin

(W. Becker, 2003)

ikusi

La vida de los otros

(Das leben der anderen, F. H. von Donnersmarck, 2006)

ikusi

Ester Roldán. Mallet-Stevens: Arquitectura, cine y modernidad.

1920. eta 1928. urteen artean, zinemarako hainbat dekoratu egin zituen Robert Mallet-Stevens arkitekto eta diseinatzaile frantsesak, eta gaiari buruzko zenbait artikulu idatzi zituen.
Ikusi artikulua FQ blogean
Ester Roldán

Ester Roldán (1976), arkitektoa Valladolidko Arkitektura Goi Eskola Teknikotik eta Ikasketa Aurreratuen Diploma Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik.

2000. urtean longo+roldán arquitectos estudioa fundatuko zuen Víctor Longorekin batera.