Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Arquia Fundazioko Dokumentazio Zentroan Rafael Moneo arkitektoari lotutako ikus-entzunezko bilduma zabala dago. Arkitektoak bere lan berrienei buruz emandako hitzaldi ugari aurki daitezke bideotekan, XXI. mendetik aurrera egindako lanei buruzkoak nagusiki.
Bere ibilbide profesionalean oihartzun berezia izan duten eraikinei buruz emandako hitzaldiak ere nabarmendu behar dira, Madrilekin lotuak daudenak batez ere: Bankinter, Thyssen, Atocha edo Pradoko eraikinak, adibidez. Bilduman aurki daitezke hitzaldiok, Madrilgo Arkitekto Elkargoaren COAM Fundazioarekin partekatzen diren funtsei esker. Arkitektoaren obra osoa atzera begirakoan batzen duten dokumentuen artean, Luis Fernández-Galianok 2013an egindako elkarrizketak nabarmendu behar dira, non Moneoren arkitektura-karrerako momentu garrantzitsuenak berrikusten diren. Aipatzekoa da, baita, 2011an March Fundazioan Antonio San Joserekin izandako elkarrizketa. Azpimarratzekoa da, halaber, Moneok berak Coruñako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan emandako mintzaldia, "Rafael Moneo: Una reflexión teórica desde la profesión. Materiales de archivo (1961-2013)" erakusketaren 2013ko inaugurazioaren harira, non bere obrari buruzko ikuskera zabala eskaintzen den, marrazketak hartan izan duen garrantzia azpimarratuz.
Arkitektoak eskainitako solasaldi edo elkarrizketez gain, eta aurkezpen eta mahai-inguruetan izan duen partaidetzaz harago, badaude bestelako ikus-entzunezko dokumentu batzuk ere, non Moneoren obrak kritikoki aztertzen diren. Horien artean dago, adibidez, Luis Fernández-Galianok Meridako Arte Erromatarreko Museo Nazionalari eskainitako atala, La arquitectura en España. De la transición a la incertidumbre (2017) zikloaren parte egiten duena. Edo, baita, Moneoren obrari egindako ekarpen garrantzitsuenetako bat: Consideraciones sobre la obra de Rafael Moneo (2019) liburua. Bertan jasotzen dira Moneoren obrako aldi desberdinei buruzko hainbat ohar, autore hauen eskutik, besteak beste: Stan Allen, Antón Capitel, Francesco Dal Co, Carmén Diez, María Teresa Muñoz, Josep Quetglas, Nicholas Ray, Luis Rojo eta Gabriel Ruiz Cabrero. Autore horiek 2017. urtean Thyssen-Bornemisza Museoan autoreari buruz egindako solasaldietakoak dira oharrok. Moneoren inguruko dokumentu bilduma hau ixteko, dokumental bat: "Rafael Moneo: Coraje y convicción", TVEk emana El elogio de la luz programaren barruan (2003).
Arquia Fundazioko Dokumentazio Zentroko bildumak ez du alde batera utzi nahi Moneok bere karrera osoan zehar kritikari eta irakasle gisa jorratutako alderdia. Bi dira, horien artean, garrantzitsu diren ekarpenak: Alvar Aalto arkitekto eta diseinatzailearen tipologiari buruzkoa (1981), batetik, eta laurogeiko hamarkadako arkitektura amerikarrarena (1988), bestetik. Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin ziren hitzaldi biak eta eskuragarri daude Dokumentazio Zentroan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren elkarlanari esker. Sail honetan aurki daiteke baita arkitektoak Jørn Utzon maisu danimarkarraren lana iruzkintzen duen elkarrizketa. 1960ko hamarkadaren hastapenetan danimarkarrarekin elkarlanean aritu zen Moneo. Bukatzeko, eta alderdi kritiko horren barruan, Arquia Fundazioak publikatutako tesi batzuei buruz arkitektoak idatzitako zenbait hitzaurre aurki daitezke. Tesi horien artean daude, adibidez: Enrique de Teresaren "Tránsitos de forma", non Moneok berak bereziki ikertutako arkitekto batzuen (Siza edo Stirling, esaterako) lana aztertzen den; edo Alberto Ustarrozen "Lección de ruinas", non Monek modernitatean ematen den arkitektura zaharraren presentziarekiko duen interesa garatzen den.
Francisco González de Canales
Arkitektoa Sevillako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa SEVILLA | ESPAINIA