-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahalko dute Espainiako nazionalitatea edo bertan bizitzeko baimena duten arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
Ikasleak
a) Espainiako Arkitektura Eskolaren batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen %60 gutxienez gainditu izana.
b) 1999/2000 ikasturtean Espainiako arkitektura eskolaren batean matrikulatuta egotea.
Arkitektoak
Espainiako Arkitektura Eskolaren batean arkitekto titulua lortu izana, edo titulua herrialdetik kanpo lortu izana eta Espainian homologatuta egotea, 1999ko apirilaren 30aren ondoren.
Helburuko estudioak Espainiako Arkitektura Eskoletako ikasleek aukeratzen dituzte praktika profesionalak egiteko, Arkitekturako ikasleei on-line egindako I. inkestaren emaitzen arabera, Arquia Fundazioak 1998an egina. Helburuko estudioak hiru urteetan behin eguneratzen dira on-line inkesta baten bidez.
Deialdi honetan parte hartzen duten ikasketak, zeinekin Arquia Fundazioak praktikaldiko bekadunak onartzea erabaki baitu, honako hauek dira:
Madril
Ábalos & Herreros
Paris
AJN Atelier Jean Nouvel
Madril
Alberto Campo Baeza
Porto
Álvaro Siza
Bartzelona
Carles Ferrater
Madril
Eduardo Souto de Moura
Bartzelona
EMBT Arquitectos
Bartzelona
Estudio Carme Pinós
Londres
FOA
Londres
Foster and Partners
Sevilla
G. Vázquez Consuegra
Basilea
Herzog & De Meuron
Bartzelona
Josep Llinàs
Madril
Juan Navarro Baldeweg
Coruña
Manuel Gallego
Rotterdam
MVRDV
Rotterdam
OMA
Iruña
Patxi Mangado
Madril
Rafael Moneo
Madril
Vicens-Ramos
Deialdia irekitzea: 2000ko urtarrilaren 1a
Izena emateko epea: 2000ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era
Emaitzak: 2000ko uztaileko lehen astea
Entrega-ekitaldia: 2000ko urria
20 bekatarako deialdia egin da, espediente akademikoaren modalitaterako. Beken banaketa geografiko egokia ziurtatzeko, zentro eta modalitate bakoitzean jasotako baliozko inskripzioen kopuruarekin proportzionalki haztatuko da hura.
Espediente akademikoa
Hautagaiak beren espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Hura baloratuko da karreran gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari helduta, bai eta proiektuen bidez gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari ere (horretarako, aintzat hartuko dira Arkitektura Proiektuen Sailaren mendeko denak). Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatuko ditu, oinarrien I. eranskinean adierazten den moduan.
Arkitektoen Kutxako edozein bulegotan eskura daitekeen inprimakian egingo da, Interneten (www.arquired.es/fundacion) eta Espainiako Arkitektura Eskoletan. Eskaera Arkitektoen Kutxako edozein bulegotan aurkeztuko da edo Arkitektoen Kutxa Fundazioaren egoitzara igorriko da: calle Arcs, número 1, 08002 Barcelona (email: fundacion@arquired.es).
2000ko maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:00etan
2000ko maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:00etan