ALEJANDRO ZAERA POLO
Alejandro Zaerak ETSAMen ikasi zuen, eta, ondoren, masterra egin zuen Harvard Graduate School of Design eskolan, 1991n. Londresen Foreign Office Architects sortu zuen 1992an, eta 2011tik AZPA ltd zuzentzen du, FOA desegin ondoren.
Arkitektura-lanarekin batera, Alejandro Zaera irakasle gonbidatua izan da AEBetan, Princeton, Los Angeles eta Columbiako unibertsitateetan, eta Europan, Berlage Institute eta ETSAMen. Gaur egun, Princeton Unibertsitateko Arkitektura Eskolako dekanoa da, eta Berlage Instituteko zuzendaria izan zen 2002 eta 2006 bitartean. Bere lan kritikoa eta teorikoa nazioarteko hainbat argitalpenetan argitaratu dute.
-1991-92 Office for Metropolitan Architecture, Rotterdam, The Netherlands
-1992 Foreign Office Architects, Londres
-2011 AZPA ltd, Londres eta Bartzelona.
2012ko uztailetik aurrera, Princeton Unibertsitateko Arkitektura Eskolako dekanoa.
2002-2006 Berlage Instituteko dekanoa, Rotterdam, Herbehereak.
Aurretiko irakaskuntza: UCLA, AEB, Columbia Unibertsitatea, AEB. Architectural Association, Londres, UK. Princeton University, AEB. Berlage, Amsterdam, Herbehereak. Madrilgo Arkitekturako ETS, Espainia. Yokohama University, Japonia.
Ohiko kolaboratzailea aldizkari profesionaletan, hala nola El Croquis, Quaderns, A.D. A+U, Archis.