IÑAKI ÁBALOS
Iñaki Ábalos (Donostia, 1956) arkitektoa da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAM), arkitekturako doktorea eta arkitekturako proiektuetako katedraduna ETSAMen. Kenzo Tange Professor izan zen (2009), eta 2010etik irakasle gonbidatua da Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design (GSD) eskolan. Ábalos&Herreros-en (1984-2006) eta Ábalos+Sentkiewicz arkitektoen bazkide sortzailea da, eta Montrealgo Canadian Centre for Architecture (CCA) ikerketa-zentroko (2005etik) eta Barcelona Institute of Architecture-ren (2008tik) zuzendaritza-kontseiluko kide da. "Laboratorio de Técnicas y Paisajes Contemporáneos"ko zuzendaria da (2002tik), eta, 2009an, "Royal Institute of British Architects"ek (RIBA) nazioarteko bazkidetza eman zion. "Architectural Association" (Londres), EPF (Lausana) eta Columbia, Princeton eta Cornelleko unibertsitate estatubatuarretan irakasle izan da. "Le Corbusier"en egilea da. "Rascacielos" (Madrilgo Udala, 1988), "Técnica y arquitectura" (Nerea, Madril, 1992) eta "Natural artificial" (ExitLMI, Madril, 1999), Juan Herreros; eta "La buena vida" (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2000), Alejandro de la Sota monografiaren "Atlas pintoresco"ren bi liburukiak (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2005 eta 2007) (Arkitektoen Kutxa Fundazioa, Bartzelona, 2009; Josep Llinàs eta Moisés Puente), eta "Naturaleza y artificio"ren editorea (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2009).