arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional Eremua / Deialdiak

2006ko bekak

Entrega ekitaldia

2006ko bekak emateko jardunaldia urriaren 26an ostegunean egin zen, Granadako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren ekitaldi-aretoan. Ekitaldi horretan, 2006ko beka-lehiaketako epaimahaikide zan zen Patxi Mangado arkitektoak “Arquitectura con la mano izquierda” hitzaldia eman zuen eta 2007ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Emilio Tuñón arkitektoak “Trabajar el límite” gaia aurkeztu zuen.

 

  • Ikusi galeria osoa

2006ko epaimahaiaren hitzaldia

PATXI MANGADO

Nafarroan 1957an jaioa, Francisco Mangado arkitektoa da Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskolan, eta 1982tik dihardu bertan irakasle lanetan. Irakaskuntza alorrean, irakasle gonbidatua izan da Harvard Unibertsitateko Graduate School of Designen. Era berean, Eero Saarinen Visiting Professor of Architecture izan da Yale Unibertsitateko Arkitektura Eskolan. Gainera, Mangado, Proiektuen irakaslea da Diseinu Arkitektonikoko Masterrean eta Proiektu irakasle aparta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan. Irakasle gonbidatua izan dan Lausanneko École Polytechnique Fédéralen. 2008ko ekainean Arquitectura y Sociedad Fundazioa sustatu zuen, arkitekturaren eta sorkuntzaren eta pentsamenduaren beste diziplina batzuen arteko elkarreragina bultzatzeko lan egiten duena. Bere jarduera akademikoarekin eta Fundazioaren programetan aritzearekin batera, arkitekto lanetan dihardu Iruñean duen bulegotik.

Lan profesional horri esker, besteak beste, Andrea Palladio Arkitektura Saria, Arkitekturako Thiene, Architécti Saria, CEOE eta FADen Saria jaso ditu, baita Madrilgo Udalak emandako Hirigintza, Arkitektura eta Herri Lan Sarien XX. edizioko lehen saria ere, 2006an. Halaber, 2007ko Saloni Arkitektura Saria, 2007ko Enor Arkitektura Sari Nagusia eta 2007ko COALeko Arkitektura Lehen Saria ere jaso ditu. 2008ko Zaragozako Expoko Espainiako Pabiloiak honako sari hauek lortu ditu: 2008an, ASCER Cerámica de Arquitectura VII. edizioko Lehen Saria; 2009an, Edifikazioan Construmat Lehen Saria; UIAk emandako “Medalla de Oro Giancarlo Ius”; Aragoiko Arkitektoen Elkargoak (COA) emandako García Mercadal Saria eta Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren (CSCAE) Espainiako Arkitektura Saria. 2010ean, Green Good Design Chicago Athenaeumagatik jaso zuen. Gasteizko Museo Arkeologikoak Copper Arkitektura Saria jaso zuen 2010ean, EHAEO Arkitekturaren Lehen Saria Zuzkidura Eraikuntzaren kategorian eta International Architecture Award 2010 Saria. Avilako Erakusketa eta Kongresuen Udal Zentroak International Architecture Awards saria jaso zuen 2011n.

Urte bereko abenduan, RIBA International Fellowship izendatu dute Francisco Mangado. Britainiar Arkitektoen Errege Institutuak (RIBA) aintzatespen hori eman die britainiarrak ez diren profesionalei, arkitekturaren arloan egindako ekarpenagatik.

2007ko gaiaren aurkezpena

MANSILLA + TUÑÓN

Emilio Tuñón Alvarez (1959) eta Luis M. Mansilla (1959), CIRCO pentsamenduen kooperatibaren sortzaileak, Madrilgo Arkitektura Eskolako proiektu arkitektonikoen saileko irakasle titularrak dira, eta irakasle izan dira Princeton University School of Architecture unibertsitatean (2008-2010) eta Harvard Graduate School of Design unibertsitatean (2006). Mies van der Rohe 2007 saria, 2003ko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala eta FAD 2001 eta 2007 saria jaso dituzte.

2006ko lehiaketaren gaia

Gaia: 'TRABAJAR EL LÍMITE’

Arkitekturan muga geografikoa erabakigarria da. Nahaitaez, bere existentzia errealitate tinkoa markatzen du, zeinetik proiektuak nekez egin dezake alde eta espero baino lehenago erantzuna eman beharko zaionari. Hala ere, modu adimentsuan onartuta, arkitekturaren alderdirik erakargarrienetako baten jatorrian dago, historian zehar.

Ibilbide arkitektonikoa

Ibilbide arkitektonikoa Granada hirian zehar egin zen 2006ko urriaren 25ean, asteazkenean. Zenbait gidariren laguntza jaso zen, adibidez, Antonio Jiménez Torrecillasena eta Eduardo Jiménez Brasarena, Granadako Arkitektura Eskolako arkitekto tituludunak.
  • Ikusi galeria osoa