arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2007ko bekak

Entrega ekitaldia

2007ko bekak emateko jardunaldia urriaren 23an ostegunean egin zen, Kanaria Handiko Las Palmasko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Ekitaldi Aretoan. Ekitaldi horretan, 2007ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan ziren Luis Moreno Mansilla eta Emilio Tuñón arkitektoek “Objetos vivos, paisajes sociales” hitzaldia eman zuten eta 2008ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Antonio Sosa Díaz-Saavedra arkitektoak “150%” gaia aurkeztu zuen.

 

  • Ikusi galeria osoa

2007ko epaimahaiaren hitzaldia

MANSILLA + TUÑÓN

Emilio Tuñón Alvarez (1959) eta Luis M. Mansilla (1959), CIRCO pentsamenduen kooperatibaren sortzaileak, Madrilgo Arkitektura Eskolako proiektu arkitektonikoen saileko irakasle titularrak dira, eta irakasle izan dira Princeton University School of Architecture unibertsitatean (2008-2010) eta Harvard Graduate School of Design unibertsitatean (2006). Mies van der Rohe 2007 saria, 2003ko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala eta FAD 2001 eta 2007 saria jaso dituzte.

2008ko gaiaren aurkezpena

JOSÉ ANTONIO SOSA DIAZ-SAAVEDRA

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan ikasi zuen arkitektura. Arkitekto doktorea izateaz gain, ULPGCko Arkitektura Proiektuetako katedraduna da eta 2000an, Harvardeko Unibertsitatean visiting scholarra izan zen eta Guest Critica, Zuricheko ETHn, Studio Baselen, 2005ean. Arkitektoen sareko bazkide nagusia. LIP(a)ko koordinatzailea. Arkitektura-proektuen Ikerketarako Laborategia.
Hurrengo lehiaketetan sariak jaso ditu: Literatura-kabinetearen Bigaikuntzarako Ideia-lehiaketa (1997), Las Palmas Kanaria Handiko Udaletxeak Birgaitzeko Lehiaketa (Sustapen Ministerioa, 1998-2002), Venegaseko Plaza Publikorako eta Lurpeko Aparkalekurako Lehiaketa (2001), Las Palmaseko Organo Judizialen Egoitza Berrirako Lehiaketa (2004), Puerto del Rosarioko Fronte-itsasertzerako Lehiaketa(2005) eta La Regenta Arte Zentrorako Lehiaketa (2005). Madrilgo Hiltegi Lehiaketaren hirugarren Saria, 2008. Donostiako Tabakalera Zaharra Kultur Etxe bihurtzeko Berrikuntza Arkitektonikorako Lehiaketan lehen postuan sartzea, (2008).
Hainbat testu kritiko argitaratu ditu, horien artean: Contextualismo y Abstracción. Interrelación entre Suelo, Paisaje y Arquitectura. ICAP y ULPGC 1995.; “La Casa del Marino, Las Palmas de Gran Canaria, 1958-1964” Archivos de Arquitectura. España Siglo XX,. Almeriako Arkitektoen Elkargoa. 2002; “Arquitectura Moderna en Canarias, 1925-1965”, COAC, 2002. Eta hurrengo aldizkari-artikuluak: “Constructores de Ambientes” Quaderns, 220, Bartzelona, 1997;“Armazones”, Transfer, 5, Madril, 2003; “Espacios sin Sombra” Arquitectura, Madril, 2003; “Condiciones de Contorno”, Arquitectura, Madril, 2006.
Bartzelona, 1997; “Armazones” Transfer, 5, Madril, 2003; “Condiciones de Contorno”, Arquitectura, Madril, 2006.

2008ko lehiaketaren gaia

Gaia: '150%’

Enuntziatua
Biztanleriaren hazkundea murriztu gabe lurzoruaren eta lurralde berrien kontsumoa murrizteak, eraikitako eremuen dentsitatea handitzea dakar. Horren ondorioz, eraikin berrien altuera handitu egiten da jada dagoena ordezkatuz edo, bestela, hedapen-eremu berriak sortuz. Baina zer gertatzen da jada eraikita dagoen hiriarekin? Baldietza horietan jardun al daiteke aurrekoa eraitsi beharrik gabe?
Birziklatzea zaharrari bizitza berria ematea da. Dentsitate txikiko hiri-eremu askok beren baldintzak jasango edo hobetuko lituzkete bizitegi-espazio berriak jarriz edo bertako biztanleen gizarte-baldintzak hobetzeko dauden etxebizitzen azalera handituz. Erabilera gutxiko eremuak, hutsik daudenak, hiri-bizitza sortzeko beharrezko dentsitaterik ez dutenak: dentsitate txikiko hirigune historikoak, lorategi-urbanizazioak, altuera txikiko zabalguneak, etxebizitza-poligonoak.
Proposatzen den hausnarketa orokorraren abiapuntua, dagoeneko eraikita dauden eremuak zalantzan jartzea da. Lehendik dauden eraikinetan jardutea, haien estalkiak kolonizatuz, fatxadak bertan behera utziz edo lodituz eta bizilekuez hornituz, dentsitate handiagoko ideiarekin eraikiz edozein hiritako espazio zehatzen gainean... Gainjarriz; hiriguneei dentsitate berriak gehitzea: haien eraikuntza-dentsitateak %150 handitzea da helburua, azken arrazoia lehendik dagoen hiria birziklatzea dela ahaztu gabe; lurzoru berrien kontsumoa aurreztea. Lurzoruen ingurumen-iraunkortasuna alternatiba bat lehendik daudenak modu biziagoan berrerabiltzea dela kontuan hartuta. Orriekin gertatzen den antzera. Hobe bi aldeetatik erabiltzea, birziklatuak alde bakarretik erabiltzea baino.

Lokalizazioa
Jatorrizko edo harrerako hirian kokapen egokia aukeratuko da. Kokalekua aukeratzerakoan, egungo dentsitate-baldintzak aztertu beharko dira. Eraikuntza-dentsitate berriak gainjartzeko aukerak proposatzea. Espazio publikoetako baldintzak hobetzea. Topagune berriak sortzea. Hautatutako eremuak ingurune zabala har badezake ere, hala nola, plaza bat, kale bat edo eraikinen arteko espazioa, etab. azkenean, eraikin jakin baten gainean handitze zehatz bat egin nahi da. Interesgarria da irudi orokorra fotomuntaketa batean edo marrazkietan eskaintzea; baina, funtsean, eraikuntza jakin bati buruzko proiektu zehatz baten garapena da.

Zenbait erreferentzia, galderak apur bat gehiago zehazte aldera.





Hirurogeiko hamarkadan, Jean Louis Chaneacek aurrera egin zuen arkitektura matxinatu baterako bere proposamenetan. Arkitektura hori makina burokratikoaren aurkako errebeldian eta “zelula piratak” eraikitzearen sustapenean oinarritzen zen, eta, etxebizitza-poligonoetako fatxadetatik zintzilik edo eraikin horien estalkietan parasito klandestino gisa jarrita, haien azalerak inbaditzen zituzten, kontrolik gabeko onddoen antzera. Haren aburuz, “anarko-arkitektonalismo” deitu zuen proposamen bat zen; hau da, maizterren bizi-baldintzak hobetzearen aldeko matxinada sustatzen zuen mugimendua.



Berrikiago, Lacaton eta Vassalek etxebizitzen poligonoetan jarduketak proiektatu eta burutzen dituzte, haien zaharberritze eta zabaltze aldera. Gure hirietako etxebizitzen ehuneko handi bat batez ere bigarren gerratik laurogeiko hamarkadara arte garatu ziren poligonoetan aurkitzen da. Gaur egun, bizitzeko konplexu horietako askok ez dituzte bizi-baldintza egokiak eskeintzen. Lacaton eta Vassal-en proposamenak bere baldintzak hobetu nahi ditu, nolabaiteko lodiera duten larruak eraikiz.



Baina dentsitatea eraldatu eta handitzeko aldi bereko printzipioei buruzko ikerketa hau ez da bakarrik etxebizitza-poligonoen gaineko jarduketetan aplikagarria. Baita dagoeneko eraikitako hirian ere. Oraintsuko adibideren bat aipatzearren, Urbanus talde txinatarraren Roof-Top Urbanism proposamenaren kasua izango litzateke hau, lehendik zegoenaren gainean eraikin berriak altxatuz.

Proposamena
Gaur egun guztioi interesatzen zaizkigun hausnarketak dira, ikertu beharreko bide bat eratzen dutenak; betiere, hasierako premisaren arabera, azken helburua lurzoruaren kontsumoa murriztea, lurraldea zaintzea eta, aldi berean, dagoena birziklatzea izango litzateke.
Ikerketen eta lanen mailari dagokionez, dentsitate berriek lehendik dagoen eraikuntzan duten eragina erakutsi beharko lukete, eta, aldi berean, proposatutako bizitoki-ereduak zehaztu beharko lirateke, eraikuntza- eta egitura-sistema kontuan hartuta; batez ere lehendik dauden egiturekiko erlazioari eta proposatu den gehitze-sistema partikularrari dagokienez. Lan horiek material arinak erabiltzen dituzten pisu gutxiko moduluak barne har ditzakete, nolabaiteko aurrefabrikazio arinarekin, Werner Aisslingeren Loft Cube delakoaren antzera, edo merkatuan dauden bestelako elementuak, edukiontzi edo sistema integralagoen motakoak, zeinetan egiturak berak bizitzeko zelulen armazoi-euskarri gisa funtzionatzen duen.
Etxeko espazio berria, dauden espazioetan erantsiko dena, lanerako oinarri gisa hartutako eraikinen bizitzeko espazioak handitzeko aukera gisa formulatu daiteke, edo, bestela, erabiltzaile gazteentzat pentsatutako ostatu-zelula gisa, lehiaketa honen xede diren transformazio- eta birziklatze-testuinguruetan errazago imajina daitezkeenak. 

Agiri guztietan argi eta garbi adieraziko da leloa.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak.
Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan.
Fundazioak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako proposamenak osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo erakusteko.

Ibilbide Arkitektonikoa

2007ko urriaren 22ko astelehenean egin zen ibilbide arkitektonikoa Las Palmas Kanaria Handiko hirian zehar. Horretarako, Las Palmas Kanaria Handiko Arkitektura Eskolako arkitekto titulatua den José Luis Gago Vaqueroren laguntza izan genuen, gidari-lana egin zuena.
  • Ikusi galeria osoa