arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2008ko bekak

2008ko Arquia/Bekak deialdia

IX. ARQUIA/BEKAK LEHIAKETA DEIALDIA

20 beka Europako arkitektura estudio profesionaletan praktikak gauzatzeko

  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak, lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak dakarten prestakuntza-balioa kontuan hartuta, arquia/bekak lehiaketaren IX. edizioaren deialdia egin du. Horren bidez, 20 beka eman dizkie karrerako azken urteetako ikasleei eta arkitekto gazte titulatu berriei, Europako Arkitektura ikasketetan praktika profesionalak egiteko.

    • Hautagaiak
    • Beka eskatu ahalko dute Espainiako nazionalitatea edo bertan bizitzeko baimena duten arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
      Ikasleak
      a) Espainiako Arkitektura Eskolaren batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen %60 gutxienez gainditu izana.
      b) 2007/2008 ikasturtean Espainiako Arkitektura Eskolaren batean matrikulatuta egotea.
      Arkitektoak
      Espainiako Arkitektura Eskolaren batean arkitekto titulua lortu izana, edo titulua herrialdetik kanpo lortu izana eta Espainian homologatuta egotea, 2007ko apirilaren 30aren ondoren.
      Aurreko deialdi batean Arquia Fundazioaren beka jaso duten hautagaiek ezin izango dute beka jaso.

    • Helmugak.Parte hartzen duten ikasketak
    • Helburuko estudioak Espainiako Arkitektura Eskoletako ikasleek aukeratzen dituzte praktika profesionalak egiteko, Arkitekturako ikasleei on-line egindako III. inkestaren emaitzen arabera, Arquia Fundazioak 2005an egina. Helburuko estudioak hiru urteetan behin eguneratzen dira on-line inkesta baten bidez.
      Deialdi honetan parte hartzen duten ikasketak, zeinekin Arquia Fundazioak praktikaldiko bekadunak onartzea erabaki baitu, honako hauek dira:

      Madril
      Ábalos+Sentkiewicz Arquitectos

      Paris
      AJN Atelier Jean Nouvel

      Madril
      Alberto Campo Baeza

      Porto
      Álvaro Siza

      Bartzelona
      Carles Ferrater

      Sevilla
      Cruz y Ortiz Arquitectos

      Londres
      David Chipperfield Architects

      Bartzelona
      EMBT Arquitectos

      Madril
      Emilio Tuñón Arquitectos

      Bartzelona
      Estudio Carme Pinós

      Londres
      FOA

      Londres
      Foster and Partners 

      Madril
      Herreros Arquitectos

      Basilea
      Herzog & de Meuron

      Rotterdam
      MVRDV

      Madril
      NO.MAD Arquitectos. S.L.

      Rotterdam
      OMA

      Iruña
      Patxi Mangado

      Madril
      Rafael Moneo

      Olot
      RCR Aranda Pigem Vilalta

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekitzea: 2008ko urtarrilaren 1a
      Inskripzio epea: 2008ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era
      Emaitzak: 2008ko uztailaren lehenengo astea
      Entrega-ekitaldia: 2008ko urria

    • Parte hartzeko moduak
    • Parte hartzeko bi modalitate daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Batean edo bietan aldi berean parte hartzea erabaki ahal da. 10 bekaren deialdia egin da modalitate bakoitzerako. Beken banaketa geografiko egokia ziurtatzeko, zentro eta modalitate bakoitzean jasotako baliozko inskripzioen kopuruarekin proportzionalki haztatuko da hura.
      Espediente akademikoa
      Hautagaiak beren espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Hura baloratuko da karreran gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari helduta, bai eta proiektuen bidez gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari ere (horretarako, aintzat hartuko dira Arkitektura Proiektuen Sailaren mendeko denak). Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatuko ditu, oinarrien I. eranskinean adierazten den moduan.
      2008ko Lehiaketa
      Ikasleak lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira.

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Informazioa inskripzioak amaitzen diren egunera arte edita daiteke.
      Espediente akademikoa
      Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura posta eta pasahitza sartuta, eta sartu lehen deskribatutako oharren batezbestekoa horretarako dagoen laukitxoan (beken atala, 'editatu parte-hartzea' aukera)
      Ondoren, aurrehautatuei espediente akademikoaren pdf-a eskatuko zaie.

      2008ko Lehiaketa: '150%’
      Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura helbide elektronikoa eta pasahitza sartuz eta erantsi eta bete derrigorrezko eremuak.
      Eskatutako materiala:
      20 diapositibaz osatutako Power Point bat eta bertan dokumentazio guztia sartuko da: diagramak, solairuak, altxaerak, perspektibak, fotomuntaketak, maketen argazkiak, memoria eta abar. _ Dokumentu horien artean “lehen” (% 100) argazki-irudia eta “ondoren” (% 150) fotomuntaketa egon beharko dira.
      Power Point fitxategiaren gehieneko tamaina 5 Mb izango da.

      Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak. Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan. Aldiz, emandako dokumentuetan argi eta garbi adierazi beharko dira lehiakidearen leloa eta jatorrizko eskola. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako proposamenak osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo erakusteko.

  • Izen ematea
  • Arquia/bekak lehiaketan izena emateko, online inskripzioa egin behar da, izena emateko inprimakia betez.

    Izena emateko prozesua errazteko, edozein unetan gorde dezakezu inskripzioa, eta nahi duzunean jarraitu.

  • Izena emateko azken eguna
  • 2008ko apirilaren 30ean, eguerdiko 12:00etan

  • Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2008ko apirilaren 30ean, eguerdiko 12:00etan

  • Epaimahaia
  • Hauek dira epaimahaikideak:

    José Antonio Sosa Diaz-Saavedra

    Arkitektoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan; arkitekto doktorea eta ULPGCko arkitektura-proiektuetako katedraduna; visiting scholar, Harvard Unibertsitatean, 2000; Guest Critic, Zuricheko ETHn, Studio Basel, 2005. Nred arquitectos-eko kidea. LIP(a)ko kidea

    Bere obra profesionala hainbat aldizkari espezializatutan argitaratu dute: Quaderns, BASA, Arquitectura (Madril), Architecti, ON, Arquitectura Viva, Arquitectos, Domus China… baita honako gidetan ere: “Guía de Arquitectura de España 1920-2000” (Edit. Tanais); “Guía de Arquitectura Española 1929-1996” (Edit. Actar); “Lo moderno en España", Gabriel Ruiz Cabrero (Edit. Tanais 2001). Baita “Diccionario Metápolis de Arquitectura Avanzada” (Edit. Actar, 2002); "Spanish Architecture" (Ed. Padura, 2008).

    Erakusketa kolektiboetan parte hartu du, hala nola Eight Floor Galleryk antolatutako erakusketan, Hard & Soft (Nueva York, 1997) lelopean, Ana Maria Torresen komisariotzarekin; Uno es Siempre Dos, Tenerifeko Arkitektoen Elkargoan, Clara Muñozen komisariotzarekin, 2001ean. Espacios de Identidad, Sala de los Aljibes, Lanzarote 2003; Organo Judizialen Egoitza CAAM, 2004; Arquitectura para la Justicia, COAC, Madril, 2005; DakÁrteko Biurtekoa 2004; Sao Pauloko Arkitekturako Biurtekoa, Brasil, 2005eko urria; eta banakako erakusketa, nred arquitectos, 2006ko abendua.

  • 2008ko lehiaketaren gaia
  • '150%'

    Lurzoruaren kontsumoa eta lurralde berrien kontsumoa murrizteak, biztanleriaren hazkundea murriztu gabe, matematikoki eragiten du eraikitako eremuen dentsitatea handitzea. Horren ondorioz, eraikin berrien altuera handitu egiten da jada dagoena ordezkatuz edo, bestela, hedapen-eremu berriak sortuz. Baina zer gertatzen da jada eraikita dagoen hiriarekin? Haren gainean jardun daiteke aurrekoa eraitsi behar izan gabe?

    Birziklatzea da zaharra bizitza berri batez hornitzea. Dentsitate txikiko hiri-eremu askok beren baldintzak jasango edo hobetuko lituzkete bizitegi-espazio berriak jarriz edo bertako biztanleen gizarte-baldintzak hobetzeko dauden etxebizitzen azalera handituz. Gutxi erabiltzen diren eremuak, hutsak, hiri-bizitza sortzeko behar den dentsitaterik gabe: dentsitate txikiko hirigune historikoak, lorategi-urbanizazioak, altuera txikiko zabalguneak, etxebizitza-poligonoak...

    Proposatzen den hausnarketa orokorra jadanik eraikita dauden eremuak zalantzan jartzetik abiatzen da. Lehendik dauden eraikinetan jardutea, haien estalkiak kolonizatuz, fatxadak bertan behera utziz edo lodituz eta bizilekuez hornituz, dentsitate handiagoko ideiarekin eraikiz edozein hiritako espazio zehatzen gainean... Gainjarriz; hiriguneei dentsitate berriak gehitzea: haien eraikuntza-dentsitateak %150 handitzea da helburua, azken arrazoia lehendik dagoen hiria birziklatzea dela ahaztu gabe; lurzoru berrien kontsumoa aurreztea. Lurzoruen ingurumen-iraunkortasuna alternatiba bat lehendik daudenak modu biziagoan berrerabiltzea dela kontuan hartuta. Orriekin gertatzen den antzera. Hobe bi aldeetatik erabiltzea, birziklatutakoak batetik erabiltzea baino…

    Kokalekua

    Kokapen egokia aukeratuko da jatorrizko hirian edota harrera hirian. Kokalekua aukeratzerakoan, egungo dentsitate-baldintzak aztertu beharko dira. Eraikuntza-dentsitate berriak gainjartzeko aukerak proposatzea. Espazio publikoetako baldintzak hobetzea. Topagune berriak sortzea. Hautatutako eremuak ingurune zabala har badezake ere, hala nola, plaza bat, kale bat edo eraikinen arteko espazioa, etab. azkenean, eraikin jakin baten gainean handitze zehatz bat egin nahi da. Interesgarria da irudi orokorra fotomuntaketa batean edo marrazkietan eskaintzea; baina, funtsean, eraikuntza jakin bati buruzko proiektu zehatz baten garapena da.

    Zenbait erreferentzia, galderak apur bat gehiago zehazte aldera.

    Hirurogeiko hamarkadan, Jean Louis Chaneacek aurrera egin zuen arkitektura matxinatu baterako bere proposamenetan. Arkitektura hori makina burokratikoaren aurkako errebeldian eta “zelula piratak” eraikitzearen sustapenean oinarritzen zen, eta, etxebizitza-poligonoetako fatxadetatik zintzilik edo eraikin horien estalkietan parasito klandestino gisa jarrita, haien azalerak inbaditzen zituzten, kontrolik gabeko onddoen antzera. Haren aburuz, “anarko-arkitektonalismo” deitu zuen proposamen bat zen; hau da, maizterren bizi-baldintzak hobetzearen aldeko matxinada sustatzen zuen mugimendua.

    Berrikiago, Lacaton eta Vassalek etxebizitzen poligonoetan jarduketak proiektatu eta burutzen dituzte, haien zaharberritze eta zabaltze aldera. Gure hirietako etxebizitzen ehuneko handi bat batez ere bigarren gerratik laurogeiko hamarkadara arte garatu ziren poligonoetan aurkitzen da. Gaur egun, bizitzeko konplexu horietako askok ez dituzte bizi-baldintza egokiak eskeintzen. Lacaton eta Vassal-en proposamenak bere baldintzak hobetu nahi ditu, nolabaiteko lodiera duten larruak eraikiz.

    Baina dentsitatea eraldatu eta handitzeko aldi bereko printzipioei buruzko ikerketa hau ez da bakarrik etxebizitza-poligonoen gaineko jarduketetan aplikagarria. Baita dagoeneko eraikitako hirian ere. Oraintsuko adibideren bat aipatzearren, Urbanus talde txinatarraren Roof-Top Urbanism proposamenaren kasua izango litzateke hau, lehendik zegoenaren gainean eraikin berriak altxatuz...

    Proposamena

    Gaur egun guztioi interesatzen zaizkigun hausnarketak dira, ikertu beharreko bide bat eratzen dutenak; betiere, hasierako premisaren arabera, azken helburua lurzoruaren kontsumoa murriztea, lurraldea zaintzea eta, aldi berean, dagoena birziklatzea izango litzateke.

    Ikerketen eta lanen mailari dagokionez, dentsitate berriek lehendik dagoen eraikuntzan duten eragina erakutsi beharko lukete, eta, aldi berean, proposatutako bizitoki-ereduak zehaztu beharko lirateke, eraikuntza- eta egitura-sistema kontuan hartuta; batez ere lehendik dauden egiturekiko erlazioari eta proposatu den gehitze-sistema partikularrari dagokienez. Lan horiek material arinak erabiltzen dituzten pisu gutxiko moduluak barne har ditzakete, nolabaiteko aurrefabrikazio arinarekin, Werner Aisslingeren Loft Cube delakoaren antzera, edo merkatuan dauden bestelako elementuak, edukiontzi edo sistema integralagoen motakoak, zeinetan egiturak berak bizitzeko zelulen armazoi-euskarri gisa funtzionatzen duen.

    Etxeko espazio berria, dauden espazioetan erantsiko dena, lanerako oinarri gisa hartutako eraikinen bizitzeko espazioak handitzeko aukera gisa formulatu daiteke, edo, bestela, erabiltzaile gazteentzat pentsatutako ostatu-zelula gisa, lehiaketa honen xede diren transformazio- eta birziklatze-testuinguruetan errazago imajina daitezkeenak.