arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2012ko Bekak

Entrega ekitaldia

2012ko Bekak emateko jardunaldia 2012an urriaren 25ko ostegunean egin zen Coruñako Arte Ederren Museoan, Coruña 2012 Arquia/hurrengoa foroaren ekitaldien esparruan. Ekitaldi horretan, 2012ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Eduardo Arroyo arkitektoak "Incertidumbres" hitzaldia eman zuen eta 2013ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Juan Manuel Gallego Jorreto arkitektoak “La construcción y el lugar” gaia aurkeztu zuen.

 

  • Ikusi galeria osoa

2012ko epaimahaiaren hitzaldia

EDUARDO ARROYO

Eduardo Arroyo Bilbon jaio zen 1964an, eta 1988an arkitekto eta hirigile izendatu zuten Madrilgo ETSAMen. Ordutik munduan irakasle eta hizlari izan da. NO.MAD Amsterdamen sortu zen 1989an, eta Madrilen du oinarria 1996az geroztik. Askotan saritua, gure lana hainbat hizkuntzatan argitaratu eta erakutsi da. Gure funtsezko lan batzuk hauek dira, besteak beste: Lasesarreko estadioa, Levene etxea, Sondikako haurtzaindegia, Desertu plaza, Aquia bankua eta Zafara-Uceda etxea. Gure bulegoko lanak doitasuna, zoria eta beharra konbinatzen ditu, beti ezezagunaren bila.

2013ko gaiaren aurkezpena

JOSÉ MANUEL GALLEGO JORRETO

Ourense. Carballiño, 1936ko abendua
2002tik, A Coruñako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskolako Arkitekturako eta Hirigintzako Proiektuen Departamentuko katedraduna
1991tik, karrera-amaierako proiektuaren irakasle tutorea.
1987-2002 Hirigintzako irakasle titularra I. 4. maila
1978-1986 Hirigintzako irakasle arduraduna I. 4. maila. 
1966-1986 Etxebizitza Ministerioko arkitektoa (oposizioz) A Coruñako Probintziako Hirigintza Zerbitzuetako arkitekto burua.
1969-1970 Cours des Techniques d´Urbanisme. ASTEF. Paris. Frantzia
1963-1966 Alejandro de la Sota arkitektoaren estudioan lan egiten du
1963 Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko arkitektoa.

2013ko lehiaketaren gaia

Gaia: "La construcción y el lugar"

Parke publiko batean azalera berdina baina erabilera desberdinak izango dituzten hiru eraikuntzen proiektua egin behar da. Erabilera hauek izanen ditu:
1. Kafetegia – taberna 
2. Komun publikoak, egunkariak saltzeko kioskoa eta zerbitzurako espazio-gunea.
3. Erakusketa-aretoa 
Ariketa bakarra bada ere, bi zatita azaldu daiteke: Lehena eraikuntza-sistema pentsatzea da, hau da tokirik gabeko eraikuntza.
Ezaugarriak:
Eraikuntza jasangarria, arina, birziklagarria posible den neurrian, handiagotzeko eta desmuntatzeko erraza (itxituren, isolamenduen, pisuaren, muntaien eta garraioaren lodiera zainduko da), industrializatu daiteke guztiz edo partzialki.
Sistema irekia izan beharko du, pertsonalizatzeko eta egokitzeko modukoa.
Bigarrena definitzen duten tokiaren eraikuntza da:
Nahi den kokalekua aukeratu daiteke, lehiakideak aukeratutako parkea deskribatu eta marraztu beharko du, ongi ulertzeko, topografia, orientazioak eta bertan dagoen landaretza azalduz. Eraikinak hiru pabiloi izan daitezke, bakartuak, lotuak, horietako bi atxikiak edo eraikin bakarra osatuak. Guztiek izango duten solairu bakarra.
Edozein kasutan, proiektatutako espazio bakoitzak kanpoko espazioarekin duen harremana hausnartzeaz eta zaintzeaz gain, eraikinek beraien artean, eta guztiek sortzen duten espazioarekin duten harremana ere kontuan hartu beharko da. Definitzen duten espazioa, parkean sortzen duten toki konkretu eta espezifikoa, eta eraikinen formaren eta haien erabileren zergatia azalduz.
Programa:
KAFETEGIA – TABERNA azalera 100 m2 Sukalde txikia Komun pribatua Garbiketa-gela eta Biltegiratzeko espazioa. Azaleran ez dira zenbatuko eraikinak izan ditzaken hegalak. Mahaiek lokalaren kanpoko ertza okupatu dezakete.
ERAKUSKETA-ARETOA: azalera 100 m2 Erakusketa-espazioa Biltegia eta komun minimoa.
KOMUN PUBLIKOAK - INFORMAZIOA ETA INSTALAZIO OROKORRAK - EGUNKARIEN-KIOSKOA Komun publikoak, 2 komun (1 egokitua) emakumeentzat zein gizonentzat Pixalekuak eta konketak (gutxi gorabeherako azalera guztira 25 m2 ) Biltegia. Instalazio orokorren gela, langileentzako gela azalera minimoarekin. Kioskoa: komun txikia eta biltegia. Azalera maximoa 50 m2 Komunak sortutako 3 erabileretarako zerbitzurako direla ulertzen da.
Klima hausnartuko eta deskribatuko da, hau da, espazio bakoitzean sortu nahi den atmosfera eta parkearekin eta argiarekin duen harremana.

Agiri guztietan argi eta garbi adieraziko da leloa.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak.
Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan.
Fundazioak lehiaketan aurkeztutako proposamenen erreprodukzio edo/eta erakusketa osoa edo partziala gauzatzeko eskubidea izango du.

Ibilbide Arkitektonikoa

A Coruñako ibilbide arkitektonikoa 1012ko urriaren 26an burutu zen Coruña 2012 arquia/hurrengoa Foruko ekitaldien esparruan. Alberto Feijó, Fundazioko bekadun ohia 2007 deialdian eta A Coruñako Arkitektura Eskolako tituludun arkitektoak kolaboratu zuen antolatzaile eta gidari gisa.
  • Ikusi galeria osoa