-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahal izango dute arkitekturako ikasleek eta arkitekto gazteek, baldin eta Espainiako edo Portugalgo nazionalitatea badute edo Espainian edo Portugalen bizitzeko baimena badaukate, eta baldin eskaerak entregatzeko azken egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
Ikasleak
a) Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskola batean arkitekto lanetan aritzeko titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gainditu izana, gutxienez..
b) 2019/2020 ikasturtean Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskolaren batean matrikulatua egotea.
Arkitektoak
Arkitekto-lanetan aritzeko titulua Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskola batean lortu izana, edo beste herrialde batean lortu bada herrialde horietako batean homologatuta izatea, betiere 2019ko apirilaren 30a eta gero.
Deialdiaren irekiera: 2020ko urtarrilaren 2a
Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 2tik apirilaren 30era
Emaitzak: 2020ko uztaila
Entrega-ekitaldia: 2020ko urria
Parte hartzeko bi modalitate daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bietan parte hartzea aukera daiteke. 12 beka emango dira lehiaketako modalitatean, eta gainerakoak espediente akademikoaren arabera. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, proportzionalki haztatuko da izen-emate kopurua, zentro eta modalitate bakoitzaren arabera.
Arquia Fundazioak programaren barruan eskaintzen dituen destino guztiak aukeratu ahal izango dituzte hautagaiek. Horretarako, izen-ematean adierazi beharko dituzte lehentasunak, baldin beka bakoitzeko berariazko baldintzak betetzen badituzte.
Espediente akademikoa. Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, bai eta proiektuetako ikasgaietan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera ere. Eskatzaileak berak kalkulatuko ditu batez besteko nota horiek, oinarrien I. eranskinean azaltzen den moduan.
Lehiaketa. Ikasleak lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira, oinarrien II. eranskinean zehazten den bezala.
Informazioa editatzeko aukera egongo da, izena emateko epea bukatzen den eguna eta ordua iristen den arte: 2020ko apirilaren 30eko eguerdiko 12:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua), alegia.
Espediente akademikoa. Izena eman ostean, sar zaitez eremu pribatuan, helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita, eta idatzi horretarako gaitutako koadrotxoan aurrez azaldu diren noten batez bestekoa («Bekak» ataleko «Editatu parte-hartzea» aukera). Gero, espediente akademikoaren PDFa eskatuko zaie aurrez hautatuta daudenei.
2020ko lehiaketa: ‘Fatxada-sistemak birpentsatzen, etorkizuneko altuerako bizitoki-eraikinetarako’. Izen eman ostean, sar zaitez erabiltzailearen eremu pribatura, helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta erantsi eta osatu itzazu nahitaezko eremuak. Aurkezpena PDF fitxategi batean egingo da, Din A1 formatuan eta 72 dpi-rekin. Dokumentua .pdf formatuan aurkeztu beharko da, gehienez 10 MB-ko tamainarekin, eta material hau izan beharko du barne:
Izenburua eta testua, 100 hitz gehienez
Altuerako bizitegi-eraikuntza baten fatxadaren altxaera eta maketa fisikoa (1:200 eskalan), hiri-kokagune batean eta 12 eta 18 solairu arteko altuerarekin.
Eremu zehatzago baten oinplano, sekzio eta altxaerak, bai eta maketa fisikoa ere (1:50 eskalan), 4 solairuko altuerarekin eta 4 gelako zabalerarekin.
Materialen eta eraikitze-sistemen zerrenda, erabaki diren irtenbide eta azpiegiturak erakutsiko dituena.
Barrualdearen bista bat eta kanpoaldea erakutsiko duen bista bat.
Espainiako arkitektura-eskoletako ikasleek aukeratu zituzten estudio horiek praktika profesionalak egiteko gogokoenen artean, Arquia Fundazioak 2017an Arkitekturako ikasleei egindako VII. online inkestan. Hiru urtean behin eguneratzen da estudioen zerrenda, sareko inkesta baten bidez.
Hauek dira deialdi honetako estudio parte-hartzaileak, eta horiekin adostu du Arquia Fundazioak praktiketako bekadunen onarpena:
Aires Mateus e Associados
Alberto Campo Baeza
Álvaro Siza
Amid.cero9
AZPML
Barozzi Veiga
Carme Pinós
Cruz y Ortiz Arquitectos
EMBT. Miralles Tagliabue
Emilio Tuñón arquitectos
Flores Prats Architects
Foster and Partners
H-arquitectes
Herreros Arquitectos
Kéré Architecture
Lacaton & Vassal Architectes
MVRDV
Nieto Sobejano, Arquitectos GMBH, Berlin
Nieto Sobejano Arquitectos, Madril
NoMAD
OAB Carlos Ferrater
Patxi Mangado
Rafael Moneo
RCR. Aranda Pigem Vilalta
Arquia Fundazioak, Architect-US programarekin elkarlanean, bi beketarako deia egin du Espainiako eta Portugalgo arkitekto gazteentzat, Amerikako Estatu Batuetako arkitektura-estudioetan praktika profesionalak egin ditzaten. Honako estudio hauetan egingo dira praktikak:
OMA*AMO Architecture, New York
Diller Scofidio + Renfro, New York
Lanbidea era praktikoan ezagutzeak ematen duen heziketa-balioa aintzat hartuta, Arquia Fundazioak 1 beka antolatu du Espainiako eta Portugalgo arkitektura eskolako ikasleentzat eta arkitektu titulatu berrientzat, kultura-praktika ez-laboralak egiteko Arquia Fundazioaren Bartzelonako egoitzan.
Arquia Fundazioak, arkitektura-lanbidearen ezagutza praktikoak dakartzan prestakuntza-balioak aintzat hartuta, beka bat iragarri du Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletako ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Londresko Royal Academy of Arts akademiaren egoitzan. Praktikak kultura-kudeaketakoak izango dira, eta ez lanekoak.
Ikasketetan eta jarduera profesionaleko lehen urteetan jasotako kultura-ezagutzak osatzeko aukera eman nahi die bekak hautagaiei, praktiken bitartez. Horretarako, arte bisualen sorkuntza, gozamena eta ezagutza sustatzen dituen erakunde bat aukeratu da, erakusketak, hezkuntza eta mahai-inguruak baliatzen dituena.
Arquia Fundazioak, arkitektura-lanbidearen ezagutza praktikoak dakartzan prestakuntza-balioak aintzat hartuta, bi beka iragarri ditu titulua Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskolaren batean eskuratu duten arkitekto gazteentzat, hirigintzan, berrikuntzan eta hiriaren garapenean interesa dutenentzat. Praktika profesionalak Metrópoli Fundazioan egingo dira.
Arquia Fundazioak, arkitektura-lanbidearen ezagutza praktikoak dakartzan prestakuntza-balioak aintzat hartuta, eta Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, hiru beka iragarri ditu Espainiako arkitektura-eskoletako ikasle eta arkitekto gazteentzat, administrazio publikoan praktika profesionalak egiteko, Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru Zuzendaritza Nagusian (Madrilen). Horrez gain, beste sei beka iragarri dira arkitekto gazteentzat, praktikak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioan egiteko (lau Madrilen eta bi Erroman).
*Administrazio publikoko beken esleipena Arquia Fundazioarekin sinatuta dauden hitzarmenen luzapenari lotua dago urtero.
Arquia Fundazioak, arkitektura-lanbidearen ezagutza praktikoak dakartzan prestakuntza-balioak aintzat hartuta, eta Arquitectura y Socied ad Fundazioarekin elkarlanean, bi matrikula-beka iragarri ditu Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletako ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Ultzama Campusa 2020 deialdian parte hartzeko.
Beken xedea da hautagaiei prestakuntzan zehar lortutako ezagutzak osatzeko aukera ematea, eta esparru profesionala eta akademikoa elkarrengana gerturatzea, Ultzamako udako eskolako arkitektura-topaketen bitartez.
Sareko sistemaren bidez soilik eman daiteke izena arquia/bekak lehiaketan, horretarako gaitu den formularioa beteta.
Izena emateko prozesua errazteko, noiznahi gorde dezakezu izen-ematearen egoera, eta beste une batean jarraitu.
2020ko apirilaren 30a, osteguna, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
2020ko apirilaren 30a, osteguna, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
João Luís Carrilho da Graça, Portugalen jaioa 1952an, 1977tik arkitektoa. Lisboan bizi da eta bertan egiten du lan.
Hainbat sari eta aipamen lortu ditu bere lanarengatik; besteak beste, Arteko Kritikarien Nazioarteko Elkartearen Saria (1992), Arkitekturako Secil Saria, Portugal (1994), Valmor Saria, Portugal (1998, 2008, 2010), FAD Saria, Espainia (1999), Portugalgo Errepublikaren Merituaren Ordena (1999), Nazioarteko Argiaren Biurtekoko –Luzboa– Saria (2004), Pessoa Saria, Portugal (2008), Piranesi - Prix de Rome Saria (2010), Frantziako Errepublikako Orden des Arts et des Lettres - Chevalier (2010), Arkitekturako Akademiako Domina, Paris (2012); Arkitektura Erlijiosoaren Nazioarteko Saria - Frate-Sole (2012), Iberoamerikako Arkitektura eta Hirigintzari buruzko Biurtekoko Saria (2012), Britainiako Arkitektoen Errege Institutuaren 'International Fellowship'-a (2015), Arkitektoen Ordenaren Ohorezko Kidea, Portugal (2015), Buenos Aireseko Arkitekturako Nazioarteko Biurtekoko Saria (2018), Milango Politeknikoaren Mantuako campuseko Leon Battista Alberti Saria, Italia (2018), arpaFil Saria, Guadalajara, Mexiko (2018).
Europako Mies Van der Rohe arkitektura-saria jasotzeko aukeratu dute behin baino gehiagotan.
Participó en la representación oficial de Portugal en la 12ª, 13ª y 16ª Bienal de Arquitectura de Venecia y de la exposición central de la 15ª Bienal.
Veneziako 12., 13. eta 16. Arkitekturako Biurtekoetan parte hartu du, Portugalgo ordezkaritza ofizialeko kide gisa, eta 15. Biurtekoko erdiko erakusketan.
31-35 rue Saint-Ambroise, Roger Anger, Paris.
© Aurovici Sercomanens
Inoiz ez bezalako urbanizatze-testuinguru batean, hiriak inguruan duen eragina mugatuko duten planta trinkoak eskatzen ditu arkitektura garaikideak. Horren ondorioz, ugaritu egin dira bizitegi-erabilerarekin zerikusia duten altuerako eraikinak. Giza eskala albo batera uzteko arriskua dago dentsitate handiko etxebizitza horietan, non bata bestearen gainean metatutako apartamentuen errepikapen monotonoa izaten den, inolako irizpide egituratzailerik jarraitu gabe, teknika industrializatuekin batera (hala nola gortina-hormak eta azal monolitiko homogeneoak). Hori guztia aintzat hartuta, lehiaketa honetan berrikuntzaren giltzarritzat aztertzen da fatxada, zeinak hirigintza antropozentriko eta integratzailearen aurpegi berria gorpuzten duen, hirigintza hori jasangarria baita ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntuetatik.
Funtsezko elementu arkitektonikoa da eraikin baten fatxada; barrualdearen eta kanpoaldearen arteko trantsizioa ezartzen du, norbanakoaren pribatutasunaren eta hiriko espazio kolektiboaren artekoa, manipula daitezkeen ingurumen-baldintzen eta urtaroetan aldatuz doan klima baten artekoa, badago eta klima horren eragina kontrolatzerik hegalen edo eguzki-babeserako gailuen bitartez. Eraikinaren «azalak», ordea, lodiagoa ere izan ahalko luke, trantsiziozko espazio habitagarria, lehenagoko balkoi eta galerien estilora, baina eguneratua. Alderdi materialean aspektu berriak sartzeko aukera izan liteke, hala nola eraikinek ingurumenean duten eraginari buruzko kezka gero eta handiagoa, hondakin-sorkuntza edo energia-kontsumo txikiko materialak. Elementu bizi bat ere izan liteke, denboran zehar hiriaren eraldaketak eskatzen duen eran bilakatzeko gai. Eta ez litzateke ahaztu behar barruan duen organismo horrek kanpoaldearekin airea trukatzeko behar den porositatea. Etorkizuneko fatxadek ondo baliatu beharko lukete eguzki-energia biltzeko edo euri-ura batzeko duten potentziala, hiri-baratzeen bitartez naturarekiko lotura erraztearren. Altuerako eraikinetako bizitegi-unitate errepikakorrek —zeinek monotonia eragiteaz gain norbanakoaren identitatea kolektibitatean desegiten duten— erronka berri bat ere badakarte. Horri aurre egiteko, bizitegi-fatxadaren etorkizunari aurrea hartuko dioten tresnak beharko ditugu; izan daiteke fatxaden baldintza formaletan oinarritutako adierazpen artistiko edo intelektualak baliatzea, edo pertzepzioari eta giza eskalei lotutako aspektuak barneratzea. Etorkizun hori —eraikitako habitataren aurpegian islatua agertzen dena— bat dator indarra hartzen ari diren gizarte-balioekin, hala nola: gizarte-arazoei buruzko kezka; giza eskala eta norbanakoaren adierazpena, identitatearekiko, norbanakoaren irudiarekiko eta gizartean okupatzen duen tokiarekiko harremanean; edo arkitekturan hutsuneen espazio-definizioen oinarri diren erabaki material eta teknologikoak.
Altuerako etxebizitza kolektibo mota hauen fatxadetarako proposamen berritzaile bat eskatzen da, aspektu horiek guztiak barne hartuko dituen irtenbide sintetikoa ekarriko duen azaldutako baldintzatzaile konplexuen arteko orekaren bitartez. Fatxada, hala, eraikitakoaren eta eraikita ez dagoenaren arteko muga gisa ulertzen da, etorkizuneko hiriaren irudiaren distira gisa. Proposamenean lau altuerako eremua zehaztuko da, eta altuera bakoitzeko lau gela, partaideak asmatutako eskema zabalago batetik aterata. Partaideek hartuko dituzte barruko espazioen tamaina eta altuerari eta baldintza klimatikoei buruzko gainerako erabakiak, baina proposamenean agertuko beharko dute.
Entrega:
• Izenburua eta testua, 100 hitz gehienez
• Altuerako bizitegi-eraikineko fatxadaren altxaera eta maketa fisikoaren (1:200 eskalan) argazkiak, hiri-kokagune batean eta 12 eta 18 solairu arteko altuerarekin.
• Eremu zehatzago baten oinplano, sekzio eta altxaerak, bai eta maketa fisikoa ere (1:50 eskalan), 4 solairuko altuerarekin eta 4 gelako zabalerarekin.
• Materialen eta eraikitze-sistemen zerrenda, erabaki diren irtenbide eta azpiegiturak erakutsiko dituena.
• Barrualdearen bista bat eta kanpoaldea erakusten duen bista bat.
Anupama Kundoo, Berlin, 2019ko ekainak 10