arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo profesionala / Deialdiak

Arkitekturako ekintzailetza

Arkitekturako Ekintzailetzako Arquia Beken inguruanArquitectura

Aurrekariak

Graduatu berri diren arkitektoen laneratzea geroz eta zailagoa da jada finkatuak dauden enpresetan; izan ere, krisialdian dago estudio eredu tradizionala, eta arkitekturaren esentzia bera ere berriz ari da planteatzen azken urteetan.
Enpresa propioa eratu nahi duten arkitektoek oztopo handiak aurkitu ohi dituzte, hala nola: erakunde finantzarioen babes falta, ekintzailetzarako prestakuntza urria eta arkitekturako enpresa sortuberrien babeserako berariazko programen gabezia.

Helburuak

Arquia Fundazioak, Matadero Madrid zentroko Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas faktoriarekin elkarlanean, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako I. Beka deitzen du. Arkitekturaren lanbideko edozein esparrutan negozio-proiektu bat garatzera bideratzen da beka, enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzeko xedez eta arkitekturari lotutako esparruetan berrikuntza bultzatzeko, horrela lanpostuen sorrera faboratuz.

Deskribapena

Matrikulak etorkizunera moldatzeko aukera ematen die arkitektoei, lan egiteko eta lanbidea ulertzeko modu berriak aztertzeko prestakuntza eta aukerari esker. Hori dena, Matadero Madrid zentroko Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas bezalako zentro batean, sortzaile eta berritzaileen artean prestigio handiko instituzio izatera iritsi dena. Diziplinarteko elkarlan-giroaz gozatzeko aukera da eskaintzen zaiena. Enpresa-ekimenaren garapena ingurune estimulatzaile eta esperimental batean egingo da, ikaskuntza pertsonalizatua, elkartrukea eta saretzea sustatuz kultura- eta sorkuntza-industriak osatzen dituzten esparru desberdinetan.

Egitura

Urteroko deialdietan egituratzen da programa; hala, segidako epaimahai taldeek aukeratzen dituzte proiektu berritzaile eta bideragarriak, arkitekturaren esparruan eragiteko potentzial handikoak.
Urteko lehen bi hiruhilekoetan zehar egiten da bekaren deialdia, hautaketa eta esleipena. Gero, sei hilabetetan zehar gauzatzen da Factoría Culturaleko beka aldia, proiektuaren inkubazio eta garapeneko aldiarekin bat etorrita. Prozesua bukatzeko, proiektua finantzatzeko diru-bilketako kanpaina bat kudeatzen da beka bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan zehar.

 

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan