arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo profesionala / Deialdiak

Arkitekturako ekintzailetza

 Ekintzailetzako eta berrikuntzako beken I. deialdia

 Ekintzailetzako eta berrikuntzako 2 beka
Factoría Cultural/Vivero de Industrias creativas Madrilgo Mataderon
  • Oinarriak
  • Arquia Madrilgo Mataderoko Factoría Culturalekin lankidetzan, abian jarri du Ekintzailetzako eta berrikuntzako Arquia Beken programa, arkitektoak babesteko xedez eta ekintzailetzako eta enpresa ekimeneko kultura bultzatuz ekonomia hazteko motor gisa.

    • Xedea
    • 2 matrikula beka deitzen dira Madrilgo Mataderoko Vivero de industrias creativas Factoría Culturalen. Sei hilabeteko iraupena dute eta arkitekturarekin lotutako edozein arlotan beren espresa sortu nahi duten Espainiako Arkitektura Eskola batean titulua lortutako arkitektoei zuzenduta daude.

    • Hautagaiak
    • Negozio ideia bat duten eta Espainiako edozein arkitekturako goi eskola teknikotan goi titulua lortu duten arkitektoak, Espainian titulua lortu duten atzerriko arkitektoak eta Espainiatik kanpo titulua lortu eta Espainian baliozkotu duten arkitektoak, negozioa edozein fasetan dagoela ere (sortu gabe, sortzen edo bizkortzen).

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekiera: 2015eko martxoaren 16a
      Izena emateko epea: 2015eko apirilaren 22a
      Emaitzak: apirilaren 30a
      Inkubazioa: proiektuen bilakaera: 2015eko maiatzaren 1etik azaroaren 1era
      Crowdfunding kanpaina: 2015eko urriaren 1etik abenduaren 30era

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatzen den dokumentazioa "izen ematea" inprimakiaren bidez bidal daiteke deialdia ixten den egun berera arte (2015eko apirilaren 22a - eguerdiko -12:00ak).

      Oinarrien informazio gehiago PDFn.

  • Izen ematea
  • Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez. Izena ematen hasteko, aldez aurretik, FQ sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat. FQ erabiltzailearen akreditazioa.

    Akreditatu ostean, izena emateko inprimakian sartu ahal izango da, Izen ematea botoiaren bidez.

    Inprimakia eta beharrezko dokumentazioa bidali ostean, hautagaiak mezu bat jasoko du dokumentuak ongi bidali direla berretsiz.

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2015eko apirilaren 16a, eguerdiko 12:00etan

    2015eko apirilaren 22a, eguerdiko 12:00etan
  • Epaimahaia
  • Factoría Cultural proiektuko eta Arquia Fundazioko ordezkariez eta bi aholkulariz osatutako talde mistoa izango da epaimahaia:

    Rosina Gómez-Baeza

    Factoría Cultural proiektuko presidentea

    Marta Cervelló

    Arquia Fundazioko nagusia

    Mónica Bonafonte

    Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Escola Serteko zuzendaria

    José Javier Quintana

    BSA Rethinking Architecture enpresako zuzendaria
  • Balorazio-irizpideak
  • Ideia berritzailea izatea eta lanari ikuspuntu berri bat ematea

    Inpaktuaren potentziala. Ekarpen nabarmena egin behar dio arkitekturaren eremuari.

    Bideragarritasuna, proiektuak helburu garbiak eta errealistak izan behar ditu, aztertutako plangintza eta aurrekontu xehatua.

    Gaitasuna, eskatzaileak finkatutako kualifikazioak eta ezagutza handiak izan behar ditu, proiektua arrakastaz aurrera eramateko gaitasuna egiaztatu behar du.

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Epaimahaiak eskaerak baloratuko ditu eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

    Eskatzailearen curriculum akademikoa eta profesionala

    Bekarako proposatutako proiektuaren txostena

  • Saria
  • Bekak barne ditu ekintzailetasunarekin lotutako hainbat arlotako trebakuntza eta mentoring zerbitzuak, enpresa plan pertsonalizatua, 100 Mb-ko Internet simetrikoa eta lege, kontularitza eta komunikazio aholkularitza.

    Factoría Culturalen zerbitzuez eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak ekintzaile bekadunen eskura jartzen ditu lehen egunetik Arkitekturaren eremuarekin lotutako garapen profesionalean izan handiko bi aholkulari eta proiektuak irauten duen guztian tutoretza lana egingo dute bertaratutako saioen eta lineako saioen bidez.

    Arquia Fundazioak bere gain hartuko ditu Madrilerako joan etorriko bidaia gastuak (hegazkineko, treneko edo ibilgailuko joan etorriko txartel bakarra), Arquiseguros artekaritzaren bidez kontratatutako bidaia laguntzarako polizako baldintzetan eskainiko du estaldura eta Gizarte Segurantzan beharrezko ekarpenak egingo ditu.

    Arquia Fundazioak zuzenean ordainduko dio bekaren matrikularen zenbatekoa Factoría Culturali. Bekadunak pertsona bateko, biko edo gehiagoko taldearekin lan egin nahiko balu, interesdunei zenbateko hauek emango zaizkie:
    • 2. pertsonaren zenbatekoa 87,50 € + BEZ (% 75eko hobaria)
    • 3. pertsonaren zenbatekoa 175 € + BEZ (% 50eko hobaria)
  • Factoría Cultural_Vivero de industrias creativas
  • Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas, arteen, komunikazioaren eta teknologia berrien arloko enpresa ekimenak garatzeko gune bat da. Arlo horiek guztiak industria kulturaletan eta sormenezkoetan dauden.Factoría Cultural jarduera sektore horretan garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei zuzentzen zaie.

    Lan ingurune atsegin, gizatiar, ireki, dinamiko, erabiltzaileari bideratutako eta networkinga babesten duena eta ekintzaileak hartzen eta babesten dituen proiektu berritzaileak eta jasangarriak bultzatzeko eta egia bihurtzeko jaio zen hazitegia da.

    Factoría Culturalen asmoa ekintzaile egoiliarrari ekosistema bat sortzea da baliabideak, zerbitzuak eta beren ideia edo proiektua baldintza egokietan garatzeko behar den trebakuntza eskuratzea errazten duena.

    Zentzu horretan, erreferente bihurtu nahi du, estatu mailan eta nazioartean, kulturako eta sormenezko industrietan espezializatutako bizitegien eta azeleratzaileen artean.
    Bisitatu Factoría Cultural proiektuko webgunea

Bekadunak

2015 deialdiko bekadunak dira:

Bekadunak

ESTHER RODRIGUEZ RAMOS

E.T.S. A - Madril - UPM
MADRIL, ESPAINIA

MyStreetBook SISTEMA INTERACTIVO PARA LA CONEXIÓN DE LA ARQUITECTURA Y EL URBANISMO CON LA SOCIEDAD

Salvador García Ochoa
E.S. A - Cardenal Herrera Unib. CEU
MURTZIA, ESPAINIA

LEAN-3DPRINTER