-
Becas y convocatorias
Honako hauek dira bekaren helburuak:
Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, arkitekturari lotutako esparruetako proposamen berritzaileei babesa emanez.
Prestakuntza akademikoa osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.
Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.
Bekak eskatu ahal izango dituzte Espainiako Arkitektura Eskola batean titulua lortu duten edo Espainiatik kanpo lortu baina homologatu duten arkitektoek, Espainian egoiliar baimena dutenek edo diziplina anitzeko taldeek, batez ere arkitektoz osatuta daudenak, negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea izan behar dute.
Estudio/Sozietate/Talde bateko kide batek baino gehiagok gara dezakete proiektua.
Ezingo dute bekarik eskatu oraingo edo aurreko deialdi batean Arquia Fundazioko beka bat jaso duten hautagaiek.
Deialdiaren irekitzea: 2017ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etatik
Inskripzio epea: 2017ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etatik 2017ko apirilaren 20ko eguerdiko 12etara
Emaitzak: 2017ko ekainan
Inkubazioa: proiektuen garapena: 2017ko irailaren 15etik 2018ko martxoaren 14era.
Crowdfunding kanpaina: bekaren amaiera eta hurrengo bi hilabeteetan garatuko da.
Eskatutako dokumentazioa "inskripzioa" inprimakiaren bidez bidali daiteke deialdiaren itxiera egunera arte (2017ko apirilak 20 - eguerdiko 12etan).
Informazio gehiago oinarrietan, pdf formatuan.
Arquia Fundazioaren sareko plataformaren bidez ematen da izena, eta puntu hauek bidez gauzatzen da:
Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.
Izena ematen hasteko, aldez aurretik, Arquia Fundazioaren sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat.
Izen emate inprimakia bete, deialdian eskatutako fitxategiak erantsi eta FQra bidaltzeko botoia sakatu ostean amaituko da parte hartzen.Ez da onartzen Internet ez den beste bitarteko bat erabiliz aurkeztutako proposamenik.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Fundazioak eskubidea erreserbatzen du lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.
Eskaerak epaimahaiak balioztatuko ditu hurrengo irizpideak kontuan hartuta:
Parte hartzaile eta/edo taldearen kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuaren lidergoa, konpromezua eta motibazioa ebaluatu ahal izateko.
Bekara aurkeztutako proiektuaren memoria, honen originaltasuna eta bideragarritasuna kontuan hartuta. Canvas Análisia
Tutorea eta epaimahaiaren kideak gai izango dira hautagaiekin zuzenean harremanetan jartzeko pertsonalizatutako elkarrizketa bat egiteko ideia edo proiektuari buruzko alderdiak argitzea beharrekotzat joko balute.
Potentzial handiko proiektuetan sinisten dugu eta irizpide hauek bete behar dituzte:
Negozio ideiaren originaltasuna: sormenezkoa eta berritzailea izan behar du ideiak, lanari ikuspegi berri bat ematen diona eta arkitekturarekin lotutako eremuan ekarpen nabarmena egiten duena.
Negozio ideiak egitura garbia, ordenatua eta irakurterraza izan beharko du, eta monetizatzeko nahikoa potentzial duten merkatuko abagune batean oinarrituta egon beharko du.
Negozio modelo berritzailea balioa sortzeko gaitasun handikoa eta hazteko potentzial handia duena.
Proiektuak merkaturagarria izan beharko du: xede argiak eta errealistak, praktikan jartzeko behar diren estrategien definizioa eta baliabideak, aztertutako plangintza eta aurrekontu xehatua.
Ekintzailearen edo talde ekintzailearen gaitasuna eta lidergoa: kualifikazio eta ezagutza solidoak izan behar dira eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu beharko dira.
Prestakuntza aldia zehar, Arquia Fundazioak bekadunari 7000€ko ezuzkidura ekonomikoa mango dio.
Bekaren barne gainera, Factoría Culturalaren berrikuntza eta ekintzailetza plana dago; 24 ordu aholkularitza eskaintzen dituena (3 hilabeteetan zehar) hiru blokeetan banatutakoak (merkatua, baliozko eskaintza eta prototipoaren garapena). Honen barne merkatu, eskaintza, branding eta marketin tailerrak burutuko dira, hala nola sormen saioak. Prozesuaren 6 ordu baino gehiagoko jarraipena (hiru hilabeteetan zehar) Factoría Culturaleko aholkulari baten eskutik, prototipoaren inplementazioa eta merkaturako irteera jarraituko duena.
Berrikuntza eta ekintzailetza plan honi Factoría Culturalaren zeharkako zerbitzuak gehituko zaizkie: 100Mbeko internet simetrikoa edukien igoera eta jaitsierako, aholkularitza anitzetarako sarbidea (besteak beste: legala, kontularitza, teknologia, programazioa, komunikazioa, etab.) Baita balio erantsiko beste programa batzuk ere: crowdfunding-kanpainetarako sarbidea, marketin digitaleko kanpainetarako sarbidea eta ikuspen programak.
Factoría Culturalaren zerbitzu eta baliabideaz gain, Arquia Fundazioak ekintzaile bekatuaren eskura jartzen ditu lehenengo egunetik, ospe handiko aholkulari (1) garapen profesionalaren kudeaketan arkitekturaren eremuan, on-line eta aurrez aurreko tutoretza saioen bidez lagunduko duena. Tutorizazio hori erabakiak hartzera bideratuko da, eta enpresa-plana egiteko eta haren bideragarritasuna aztertzeko gidatuko ditu elaborazio-prozesu osoan. Halaber, bekadurani erraztuko die bere enpresa proiektuan arrakastaz lan egiteko behar dituen kontaktu eta informazioak.
Arquia Fundazioak Madrilera joatearen gastuak bere gain hartuko ditu (joan-etorriko txartela hegazkinez, trenez edo ibilgailuz - Fundazioaren arabera), estaldura eskainiko du Arquiseguros artekaritzak kontratatutako polizaren bidaiko laguntzaren baldintzetan.
Matrikula zuzenean Factoría Culturalera ordainduko zaio.
Bekadunak pertsona bat edo biko taldean lan egingo balu, Factoría Cultural hobekuntza egingo lioke interesadunari hurrengo kopuruetan:
Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas, arteen, komunikazioaren eta teknologia berrien arloko enpresa ekimenak garatzeko gune bat da. Arlo horiek guztiak industria kulturaletan eta sormenezkoetan dauden.Factoría Cultural jarduera sektore horretan garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei zuzentzen zaie.
Lan ingurune atsegin, gizatiar, ireki, dinamiko, erabiltzaileari bideratutako eta networkinga babesten duena eta ekintzaileak hartzen eta babesten dituen proiektu berritzaileak eta jasangarriak bultzatzeko eta egia bihurtzeko jaio zen hazitegia da.
Factoría Culturalen asmoa ekintzaile egoiliarrari ekosistema bat sortzea da baliabideak, zerbitzuak eta beren ideia edo proiektua baldintza egokietan garatzeko behar den trebakuntza eskuratzea errazten duena.
Zentzu horretan, erreferente bihurtu nahi du, estatu mailan eta nazioartean, kulturako eta sormenezko industrietan espezializatutako bizitegien eta azeleratzaileen artean.
Rodrigo Delso Gutierrez
E.T.S. A - Madril - UPM
ESPAINIA
Urban Data Eye (UDE)
Ignacio Gias
C.E.S.A - U. San Pablo CEU
MADRIL, ESPAINIA
Playgrounds Educativos
Alba Balmaseda Domínguez
E.T.S. A - Madril - UPM
ESPAINIA
INCLUS: Diseño universal