arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo profesionala / Deialdiak

Arkitekturako ekintzailetza

IV ARKITEKTURA EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZARAKO BEKEN DEIALDIA

1 Ekintzailetza eta Berrikuntzarako Beka
Factoría Cultural/Vivero de Industrias creativas Mataderon, Madrilen.
  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak, Matadero Madrid zentroko Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas faktoriarekin elkarlanean, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako I. Beka deitzen du. Arkitekturaren lanbideko edozein esparrutan negozio-proiektu bat garatzera bideratzen da beka, enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzeko xedez eta arkitekturari lotutako esparruetan berrikuntza bultzatzeko, lanpostuak sortuz.

    • Xedea
    • Honako hauek dira bekaren helburuak:

      Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, arkitekturari lotutako esparruetako proposamen berritzaileei babesa emanez.

      Prestakuntza akademikoa osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.

      Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.

    • Hautagaiak
    • Bekak eskatu ahal izango dituzte Espainiako Arkitektura Eskola batean titulua lortu duten edo Espainiatik kanpo lortu baina homologatu duten arkitektoek, Espainian egoiliar baimena dutenek edo diziplina anitzeko taldeek, batez ere arkitektoz osatuta daudenak, negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea izan behar dute.

      Estudio/Sozietate/Talde bateko kide batek baino gehiagok gara dezakete proiektua.

      Ezingo dute bekarik eskatu oraingo edo aurreko deialdi batean Arquia Fundazioko beka bat jaso duten hautagaiek.

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekitzea: 2018ko otsailak 1a 12etan
      Inskripzio epea: 2018ko otsailak 1eko 12etatik 2018ko apirilak 2ko 12ak arte.
      Emaitzak: 2018ko ekainan
      Inkubazioa: proiektuen garapena: 2018ko irailaren 15etik 2019ko martxoaren 15era.
      Crowdfunding kanpaina: bekaren amaiera eta hurrengo bi hilabeteetan garatuko da.

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatutako dokumentazioa "inskripzioa" inprimakiaren bidez bidali daiteke deialdiaren itxiera egunera arte (2018ko apirilak 2 - eguerdiko 12etan).
      Informazio gehiago oinarrietan, pdf formatuan.

  • Izen ematea
  • Inskripzio prozesua Arquia Fundazioaren webgunearen bidez burutuko da hurrengo puntuak kontuan hartuta:

    • Deialdirako inskripzioa bakarrik on-line egin ahal izango da Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.

    • Inskripzio prozesua hasi ahal izateko, aurretik, egiaztapenak beharko dituzte Arquia Fundazioaren webgunean sartzen diren eta egiaztatuak ez daudenak edo FQ erabiltzaileak.

    • Behin egiaztatuta, izena emateko formulariora sartzeko aukera izango dute, honen lotura botoia deialdiaren HTML orrialdean dagoena, hurrengo webgunean: Arquia Fundazioa

    • Parte-hartzea gauzatuko da izena emateko formularioa eta deialdirako eskatzen diren fitxategiak atxikitzen direnean. Ez dira interneta ez den bestelako bidetik aurkeztutako proposamenik.

    • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    • Fundazioak lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo aurkezpen eskubideak gordetzen ditu.

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2018ko apirilaren 2an eguerdiko 12etan
  • Epaimahaia
  • Factoría Cultural proiektuko eta Arquia Fundazioko ordezkariez eta bi aholkulariz osatutako talde mistoa izango da epaimahaia:

    Rosina Gómez-Baeza

    Factoría Cultural proiektuko presidentea

    Fernando Díaz-Pinés Mateo

    Arquia Fundazioaren Patronoa

    Juan Herreros

    Arkitektoa

    José Javier Quintana

    BSA Rethinking Architecture enpresako zuzendaria
  • Balorazio-irizpideak
  • Eskaerak epaimahaiak balioztatuko ditu hurrengo irizpideak kontuan hartuta:

    • Parte hartzaile eta/edo taldearen kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuaren lidergoa, konpromezua eta motibazioa ebaluatu ahal izateko.

    • Bekara aurkeztutako proiektuaren memoria, honen originaltasuna eta bideragarritasuna kontuan hartuta. Canvas Análisia

    Tutorea eta epaimahaiaren kideak gai izango dira hautagaiekin zuzenean harremanetan jartzeko pertsonalizatutako elkarrizketa bat egiteko ideia edo proiektuari buruzko alderdiak argitzea beharrekotzat joko balute.

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuetan sinisten dugu eta irizpide hauek bete behar dituzte:

    • Negozio ideiaren originaltasuna: sormenezkoa eta berritzailea izan behar du ideiak, lanari ikuspegi berri bat ematen diona eta arkitekturarekin lotutako eremuan ekarpen nabarmena egiten duena.

    • Negozio ideiak egitura garbia, ordenatua eta irakurterraza izan beharko du, eta monetizatzeko nahikoa potentzial duten merkatuko abagune batean oinarrituta egon beharko du.

    • Negozio modelo berritzailea balioa sortzeko gaitasun handikoa eta hazteko potentzial handia duena.

    • Proiektuak merkaturagarria izan beharko du: xede argiak eta errealistak, praktikan jartzeko behar diren estrategien definizioa eta baliabideak, aztertutako plangintza eta aurrekontu xehatua.

    • Ekintzailearen edo talde ekintzailearen gaitasuna eta lidergoa: kualifikazio eta ezagutza solidoak izan behar dira eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu beharko dira.

  • Saria
  • Prestakuntzak iraun bitartean, Arquia Fundazioak 7.000 €-ko sari ekonomikoa emango dio bekadunari.

    Bekan sartzen da, baita, Factoría Culturaleko berrikuntza- eta ekintzailetza-planaren garapena: 24 orduko aholkularitza (3 hilabetetan zehar), hiru bloketan banatua (merkatua, balio-eskaintza eta prototipoaren garapena). Merkatuari, eskaintzari, markari eta marketinari buruzko tailer eta sorkuntza-saioak garatuko dira horretarako. Jarraipeneko 6 ordu ere gehituko dira (beste hiru hilabetetan zehar), Factoría Culturaleko aholkulari baten aldetik. Berak egingo du prototipoaren ezartzearen eta merkaturatzearen jarraipena.

    Berrikuntza- eta ekintzailetza-plan horri, Factoría Culturaleko zerbitzu transbertsalak gehituko zaizkio, hala nola: 100 Mb-eko Internet simetrikoa edukiak igo eta deskargatzeko, aholkularitzak (legeak, kontularitza, teknologia, programazioa eta komunikazioa bezalako esparruetan, besteak beste) eta balio erantsiko beste programa batzuk: crowdfunding eta marketin digitaleko kanpainetan eta ezagutzera emateko programetan sartzeko aukera.

    Factoría Culturaleko zerbitzu eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak prestigiozko aholkulari bat (1) jarriko du lehen egunetik bertatik ekintzaile bekadunaren eskura, arkitekturako esparruari lotutako garapen profesionalaren kudeaketan aditua dena. Berak tutorizatuko du proiektu osoa saio presentzialen eta lineako saioen bitartez. Erabakiak hartzera bideratuko da tutorizazioa, eta enpresa-planaren lanketan eta haren bideragarritasuneko prozesu osoan gidari izango da. Enpresa-proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktu eta informazioak ere emango dizkio bekadunari.

    Arquia Fundazioak bere gain hartuko ditu bekaduna Madrilera iristeko desplazamendu-gastuak (joan-etorriko txartel bat hegazkinean, trenean edo ibilgailuan – Fundazioak zehazten duenaren arabera). Gainera, laguntza emango du bidaiako laguntza-polizan zehaztutako baldintzetan (Arquiseguros artekaritzaren bitartez kontratatzen dena) eta gizarte-segurantzan egin beharreko ekarpenak egingo ditu.

    Matrikula zuzenean ordainduko zaio Factoría Cultural zentroari.

    Hautagai bekadunak pertsona bat edo bi baino gehiagoko taldean lan eginez gero, hobari hauek aplikatuko ditu Factoría Culturalek:

    • 2. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 75a.
    • 3. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 50a.

     

  • Factoría Cultural_Vivero de industrias creativas
  • Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas, arteen, komunikazioaren eta teknologia berrien arloko enpresa ekimenak garatzeko gune bat da. Arlo horiek guztiak industria kulturaletan eta sormenezkoetan dauden.Factoría Cultural jarduera sektore horretan garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei zuzentzen zaie.

    Lan ingurune atsegin, gizatiar, ireki, dinamiko, erabiltzaileari bideratutako eta networkinga babesten duena eta ekintzaileak hartzen eta babesten dituen proiektu berritzaileak eta jasangarriak bultzatzeko eta egia bihurtzeko jaio zen hazitegia da.

    Factoría Culturalen asmoa ekintzaile egoiliarrari ekosistema bat sortzea da baliabideak, zerbitzuak eta beren ideia edo proiektua baldintza egokietan garatzeko behar den trebakuntza eskuratzea errazten duena.

    Zentzu horretan, erreferente bihurtu nahi du, estatu mailan eta nazioartean, kulturako eta sormenezko industrietan espezializatutako bizitegien eta azeleratzaileen artean.
    Bisitatu Factoría Cultural proiektuko webgunea

Bekadunak

2018ko deialdiko bekadunak dira:

Becarios

Premio

Jaime Domínguez Bálgoma

E.T.S. Coruña - UDC
CORUÑA, ESPAINIA

La Casa al Vuelo

Ordezkoak (aipamenak)

MIGUEL BERTRÁN DE LIS BARTOLOMÉ
E.T.S. A - Madril - UPM
MADRIL, ESPAINIA

ARCH DEAL