arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo profesionala / Deialdiak

Arkitekturako ekintzailetza

V ARKITEKTURAKO EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZAKO BEKAREN V. DEIALDIA

Arkitekturako Ekintzailetza eta Berrikuntzako Bekaren I. Deialdia
Matadero Madrid zentroko Factoría Cultural/Vivero de Industrias creativas faktorian
  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak, Matadero Madrid zentroko Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas faktoriarekin elkarlanean, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako I. Beka deitzen du. Arkitekturaren lanbideko edozein esparrutan negozio-proiektu bat garatzera bideratzen da beka, enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzeko xedez eta arkitekturari lotutako esparruetan berrikuntza bultzatzeko, lanpostuak sortuz.

    • Xedea
    • Honako hauek dira bekaren helburuak:

      Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, arkitekturari lotutako esparruetako proposamen berritzaileei babesa emanez.

      Prestakuntza akademikoa osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.

      Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.

    • Hautagaiak
    • Bekak eskatu ahal izango dituzte Espainiako Arkitektura Eskola batean titulua lortu duten edo Espainiatik kanpo lortu baina homologatu duten arkitektoek, Espainian egoiliar baimena dutenek edo diziplina anitzeko taldeek, batez ere arkitektoz osatuta daudenak, negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea izan behar dute.

      Estudio/Sozietate/Talde bateko kide batek baino gehiagok gara dezakete proiektua.

      Ezingo dute bekarik eskatu oraingo edo aurreko deialdi batean Arquia Fundazioko beka bat jaso duten hautagaiek.

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekiera: 2019ko otsailaren 1a, eguerdiko 12:00etan
      Izena emateko epea: 2019ko otsailaren 1etik (eguerdiko 12:00etatik aurrera) 2019ko apirilaren 1era arte (eguerdiko 12:00ak arte).
      Erabakia: 2019ko ekaina
      Inkubazioa: proiektuen garapena: 2019ko irailaren 15etik 2020ko martxoaren 15era.
      Crowdfunding-kanpaina: beka bukatu eta hurrengo 2 hilabeteetan egingo da.

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatzen den dokumentazioa 'inskripzioa' formularioaren bitartez bidali ahalko da, deialdia ixten den egunera bertara arte (2019ko apirilaren 1a - eguerdiko 12:00etan).

  • Izen ematea
  • Arquia Fundazioko web-plataformaren bitartez egin behar da inskripzioa, honako puntu hauei jarraikiz:

    • Deialdian izena ematea linean bakarrik egin ahalko da, Arquia Fundazioaren plataformaren bitartez.

    • Inskripzioa hasteko, Arquia Fundazioaren web-plataforman izena eman beharko da aurretiaz, FQ erabiltzaileak ez direnen edo izenik emanda ez daukatenen kasuan.

    • Behin izena emanda, izena emateko formulariora sartu ahalko dira. Arquia Fundazioaren webgunean dagoen deialdiko HTML orriko estekatik egin ahalko dute.

      (http://fundacion.arquia.es/es/concursos/otrosconcursos/emprendimiento/arquitectura/Convocatoria)

    • Izena emateko formularioa osatzean eta deialdian eskatzen diren artxiboak eranstean emango da gauzatutzat izen-ematea. Ez dira Internetetik egiten ez diren proposamenak onartuko.

    • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    • Fundazioak beretzat gordetzen du lehiaketan aukeratutako proposamenak (izan osoak edo zatika) erreproduzitu eta/edo erakusteko eskubidea

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2019ko apirilaren 1a, eguerdiko 12:00etan
  • Epaimahaia
  • Factoría Cultural proiektuko eta Arquia Fundazioko ordezkariez eta bi aholkulariz osatutako talde mistoa izango da epaimahaia:

    Rosina Gómez-Baeza

    Factoría Cultural proiektuko presidentea

    María Villar San Pío

    Arquia Fundazioko patronoa

    Juan Herreros

    Arkitektoa

    José Javier Quintana

    BSA Rethinking Architecture enpresako zuzendaria

    Gerardo García-Ventosa

    Arquia Fundazioko zuzendaria, boto gabeko idazkari gisa
  • Balorazio-irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuetan sinesten dugu, irizpide hauek bete behar dituztenak: Honako irizpide hauek aintzat hartuta baloratuko ditu epaimahaiak eskabideak:

    Eskatzailearen eta/edo taldeko kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuarekiko lidergotza-gaitasuna, konpromisoa eta motibazioa ebaluatzeko.

    Bekara proposatutako proiektuaren memoria, haren originaltasuna eta bideragarritasuna baloratuz. Canvas analisia.

    Epaimahaikideek eta tutoreek zuzenean jarri ahal izango dute hautagaiekin harremanetan, banan-banako elkarrizketa egiteko (ideiari edo proiektuari buruzko aspektuak argitu behar direla iritziz gero).

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuetan sinesten dugu, irizpide hauek bete behar dituztenak:

    Negozio-ideiaren originaltasuna: sormenezko ideia berritzailea izan behar du, laneko ikuspuntu berri bat eskainiko duena eta ekarpen esanguratsua egingo duena arkitekturari lotutako esparruan.
    Negozio-ideiak egitura argi, ordenatu eta ulergarria izan beharko du, eta monetizazio nahikoa izango duen merkatu-aukera batean oinarritu beharko da.
    Negozio-eredu berritzailea, balioa sortzeko gaitasun eta hazkuntza-potentzial handikoa.
    Proiektuak merkaturatze bideragarri baterako bidea eman beharko du: helburu argi eta errealistak, proiektua gauzatzeko behar diren estrategia eta bitartekoen definizioa, ondo aztertutako planifikazioa eta aurrekontu zehaztua.
    Ekintzailearen edo talde ekintzailearekin gaitasuna eta lidergotza: prestakuntza eta ezagutza sendoak izan beharko dira, eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu behar dira.

  • Saria
  • Prestakuntzak iraun bitartean, Arquia Fundazioak 7.000 €-ko sari ekonomikoa emango dio bekadunari.

    Bekan sartzen da, baita, Factoría Culturaleko berrikuntza- eta ekintzailetza-planaren garapena: 24 orduko aholkularitza (3 hilabetetan zehar), hiru bloketan banatua (merkatua, balio-eskaintza eta prototipoaren garapena). Merkatuari, eskaintzari, markari eta marketinari buruzko tailer eta sorkuntza-saioak garatuko dira horretarako. Jarraipeneko 6 ordu ere gehituko dira (beste hiru hilabetetan zehar), Factoría Culturaleko aholkulari baten aldetik. Berak egingo du prototipoaren ezartzearen eta merkaturatzearen jarraipena.

    Berrikuntza- eta ekintzailetza-plan horri, Factoría Culturaleko zerbitzu transbertsalak gehituko zaizkio, hala nola: 100 Mb-eko Internet simetrikoa edukiak igo eta deskargatzeko, aholkularitzak (legeak, kontularitza, teknologia, programazioa eta komunikazioa bezalako esparruetan, besteak beste) eta balio erantsiko beste programa batzuk: crowdfunding eta marketin digitaleko kanpainetan eta ezagutzera emateko programetan sartzeko aukera.

    Factoría Culturaleko zerbitzu eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak prestigiozko aholkulari bat (1) jarriko du lehen egunetik bertatik ekintzaile bekadunaren eskura, arkitekturako esparruari lotutako garapen profesionalaren kudeaketan aditua dena. Berak tutorizatuko du proiektu osoa saio presentzialen eta lineako saioen bitartez. Erabakiak hartzera bideratuko da tutorizazioa, eta enpresa-planaren lanketan eta haren bideragarritasuneko prozesu osoan gidari izango da. Enpresa-proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktu eta informazioak ere emango dizkio bekadunari.

    Arquia Fundazioak bere gain hartuko ditu bekaduna Madrilera iristeko desplazamendu-gastuak (joan-etorriko txartel bat hegazkinean, trenean edo ibilgailuan – Fundazioak zehazten duenaren arabera). Gainera, laguntza emango du bidaiako laguntza-polizan zehaztutako baldintzetan (Arquiseguros artekaritzaren bitartez kontratatzen dena) eta gizarte-segurantzan egin beharreko ekarpenak egingo ditu.

    Matrikula zuzenean ordainduko zaio Factoría Cultural zentroari.

    Hautagai bekadunak pertsona bat edo bi baino gehiagoko taldean lan eginez gero, hobari hauek aplikatuko ditu Factoría Culturalek:

    • 2. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 75a.
    • 3. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 50a.

     

  • Factoría Cultural_Vivero de industrias creativas
  • Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas arteen, komunikazioaren eta teknologia berrien esparru desberdinetako enpresa-ekimenak sortu eta garatzeko espazio bat da, denak ala denak kultura- eta sorkuntza-industrietan sartzen direnak. Beren jarduna sektore horietan garatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei ere zuzentzen zaie Factoría Cultural.
    Proiektu berritzaile eta jasangarriak sustatu eta egia bihurtzeko sortu zen mintegia da, laneko ingurune atsegin, humano, ireki eta dinamiko batean, erabiltzaileari bideratua eta kolaborazioa faboratuko duena, sortze-ideia edo -proiektu bat gauzatu nahi duten ekintzaileak hartu eta laguntzen dituena.
    Ekintzaileak ideia edo proiektua baldintza egokietan garatzeko behar dituen baliabide, zerbitzu eta prestakuntza izateko erraztasuna emango dion ekosistema bat sortu nahi du Factoría Culturalek
    Ildo horretan, erreferente bilakatu nahi du bai nazio mailan eta bai nazioartean, kultura- eta sortze-industrietan espezializatuta dauden mintegi eta azelerazio-zentroen artean.


    Bisitatu Factoría Cultural webgunea