arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

Ekintzailetza soziala

Arkitekturako Ekintzailetza Sozialeko Arquia Beken inguruan

Aurrekariak

Munduan eragin positiboa izatea da ekintzailetza sozialaren helburua, hobekuntza bultzatzea, gizarteko arazo larrienen aurrean irtenbide berritzaileak planteatuz. Enpresa-ekimenez ari gara, beste esparru batzuetako proiektu gisa aitortza handirik eman ez zaien arren esfortzua egiten dutenak honako arlo hauetan: ingurumen-jasangarritasuna sustatzen dute, laneratzea eta gizarteratzea faboratzen dituzte, aukerak eskaintzen dizkiete mendekotasuna duten pertsonei eta desberdinkeria murrizten laguntzen dute, gizartean eraldaketa positiboak bultzatuz.

Helburuak

Arquia Fundazioak eta Barcelona Activak Ekintzailetza Sozialeko I. Beka deitu dute, izaera sozial nabarmena izango duen negozio-proiektu jasangarri bat garatzera zuzentzen dena. Gizartean eragin positiboa izan nahi duten enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzera bideratzen da beka, populazioaren egungo arazoen konponketaren bitartez, gizarte- edo ingurumen-ikuspuntu batetik abiatuta.

Deskribapena

Bekak etorkizunera moldatzeko bidea ematen die profesionalei, prestakuntzari esker; gainera, lan egiteko modu berriak arakatu eta negozio bat abiatzeko aukera ere ematen die, Barcelona Activa erakundearen markoan. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren sustapenean prestigio handiko erakundea da Barcelona Activa, eta bertako diziplinarteko eta elkarlaneko giroari onura atera ahal izango diote parte-hartzaileek.
Ekintzailetza Sozialeko Programaren abantaila osagarri gisa, Arquia Fundazioak proiektua tutorizatzeko banako aholkulari bat eta 7.000 euroko laguntza ematen ditu, onuradunei Barcelona Activako saioetara joateko aukera emateko.

Egitura

Urteroko deialdietan egituratzen da programa; hala, segidako epaimahai taldeek aukeratzen dituzte proiektu berritzaile eta bideragarriak, gizarte- eta/edo ingurumen-esparruan eragiteko potentzial handikoak.
Urteko lehen bi hiruhilekoetan zehar egiten da bekaren deialdia, hautaketa eta esleipena. Gero, sei hilabetetan zehar gauzatzen da Barcelona Activako beka aldia, proiektuaren inkubazio eta garapeneko aldiarekin bat etorrita.

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan