arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

Ekintzailetza eta berrikuntza 2018

Gizarte Ekintzailetzako Beken II. Deialdia

1 Gizarte Ekintzailetzako Beka Bartzelona Activan
  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak eta Barcelona Activak Ekintzailetza Sozialeko I. Beka deitu dute, izaera sozial nabarmena izango duen negozio-proiektu jasangarri bat garatzera zuzentzen dena. Gizartean eragin positiboa izan nahi duten enpresa-ekimenen sorkuntza sustatu eta laguntzera bideratzen da beka, populazioaren egungo arazoen konponketaren bitartez, gizarte- edo ingurumen-ikuspuntu batetik abiatuta.

    • Xedea
    • Honako hauek dira bekaren helburuak:

      • Ekintzailetza-kultura eta enpresa-ekimena sustatzea hazkunde ekonomikorako motore gisa, ekintzailetza sozialaren esparruko proposamen berritzaileei babesa emanez.

      • Ekintzailetza-gaitasunak osatzeko ezagutza eta bitartekoak ematea hautagaiei, negozio-proiektuak aurrera ateratzeko.

      • Proiektu ekintzaile berriak sustatzea, esfortzua, bultzada eta berrikuntza bezalako balioak oinarri dituztenak.

    • Hautagaiak
    • Espainiako unibertsitateren batean titulatu diren edo Espainian homologazioa lortu duten profesional titulatuak, esparru hauetakoak: gizarte-zientziak, zientzia juridikoak, arteak, humanitateak, zientziak, osasun-zientziak, zientzia ekonomikoak, enpresa-zientziak, ingeniaritzak eta arkitektura. Bizileku-baimena Espainian izan beharko dute. Diziplina anitzeko taldeak ere aurkeztu ahal izango dira, profesionalez osatuak gehienbat, sormeneko negozio-ideia bideragarri eta berritzaile bat dutenak.

      Estudio/sozietate/elkarte bateko kide batek edo gehiagok garatu ahal izango du ideia.

      Ezingo dute bekara aurkeztu Arquia Fundazioaren ekintzailetza sozialeko aurreko deialdietako bekaren bat irabazi dutenek.

    • Egutegia
    • Inskripzioa egiteko epea: 2018ko apirilaren 23tik 2018ko ekainaren 29ra, eguerdiko 12ak arte
      Programaren garapena: Barcelona Activak baieztatzeke. 2019ko urtarrilean hastea aurreikusten da.

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatutako dokumentazioa 'inskripzio' inprimakiaren bidez bidali ahal izango da deialdia ixten den egunera arte (2018ko ekainaren 29a - eguerdiko 12ak).
      Informazio gehiago oinarrietan, pdf formatuan.

  • Izen ematea
  • Arquia Fundazioaren sareko plataformaren bidez ematen da izena, eta puntu hauek bidez gauzatzen da:

    • Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.

    • Izena ematen hasteko, aldez aurretik, Arquia Fundazioaren sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat.

    • Izen emate inprimakia bete, deialdian eskatutako fitxategiak erantsi eta FQra bidaltzeko botoia sakatu ostean amaituko da parte hartzen.Ez da onartzen Internet ez den beste bitarteko bat erabiliz aurkeztutako proposamenik.

    • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    • Fundazioak eskubidea erreserbatzen du lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2018ko ekainaren 29an, eguerdiko 12tan.

  • Epaimahaia
  • Epaimahaia Barcelona Activa eta Arquia Fundazioko ordezkariek eta aholkulari batek osatuko dute:

     

    Maria José Blanco Gutiérrez

    Barcelona Activa-ko ordezkaria

    Fernando Díaz-Pinés Mateo

    Arquia Fundazioko patronoa

    Mónica Bonafonte

    Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Escola Serteko zuzendaria

    Gerardo García-Ventosa

    Arquia Fundazioko zuzendaria (boto gabeko idazkari gisa)
  • Balorazio-irizpideak
  • Epaimahaiak irizpide hauekin bat etorrita baloratuko ditu eskabideak:

    • Eskatzailearen eta/edo taldeko kide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, enpresa-proiektuarekiko lidergotza-gaitasuna, konpromisoa eta motibazioa ebaluatzeko.

    • Bekara proposatutako proiektuaren memoria, haren originaltasuna eta bideragarritasuna baloratuz. Canvas analisia.

    Epaimahaikideek eta tutoreek zuzenean jarri ahal izango dute hautagaiekin harremanetan, banan-banako elkarrizketa egiteko (ideiari edo proiektuari buruzko aspektuak argitu behar direla iritziz gero).

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuengan sinesten dugu, zeinak honako irizpide hauek bete behar dituzten:

    • Negozio-ideiaren originaltasuna: ideia sortzailea eta berritzailea izan behar du, lan-ikuspegi berri bat ekarriko duena eta eremu sozialean modu esanguratsuan lagunduko duena.

    • Negozio-ideiak egitura argia, ordenatua eta irakurgarria izan beharko du, eta monetizazio-ahalmen nahikoa duen merkatu-aukera batean oinarrituta egon beharko du.

    • Negozio-eredu berritzailea, balioa sortzeko gaitasun handikoa eta hazteko ahalmen handikoa.

    • Proiektuak merkatuan modu bideragarrian txertatzeko aukera eman beharko du: helburu argiak eta errealistak, praktikan jartzeko beharrezkoak diren estrategiak eta baliabideak zehaztea, plangintza aztertua eta aurrekontu xehatua.

    • Ekintzailearen edo talde ekintzailearen gaitasuna eta lidergoa: kualifikazio eta ezagutza sendoak izan behar dira, eta proiektua arrakastaz gauzatzeko eskumenak erakutsi behar dira.

  • Saria
  • Bekak Barcelona Activaren Ekintzailetza Sozialeko Programan plaza bat eskaintzen du. Saioak 6 hilabetez astean behin ematen dira eta horietan enpresa-plana egiteko prestakuntza, ekintzailetza-trebakuntzak, jarraipen-tutoretzak eta ekintzailetza-esperientziak lantzen dira.

    Barcelona Activaren zerbitzuez eta baliabideez gain, Arkitektura arloarekin lotutako garapen profesionalaren kudeaketan ospe handia duen aholkulari bat (1) jartzen du Arquia Fundazioak bekadun ekintzaileen eskura lehen egunetik, eta proiektu osoan tutoretza egingo du, aurrez aurreko eta online saioen bidez. Tutorizazio hori erabakiak hartzera bideratuko da, eta enpresa-plana egiteko eta haren bideragarritasuna aztertzeko gidatuko ditu elaborazio-prozesu osoan. Bere enpresa-proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktuak eta informazioa ere emango dizkio bekadunari, ahal duen neurrian. Edizio honetan, Mónica Bonafonteri dagokio, COACeko Escola Sert enpresako zuzendariari dagokio bekadunaren tutoretza.

    Lurralde-mailan parte hartzeko aukerak parekatze aldera, Arquia Fundazioak 7.000 euroko diru-laguntza emango dio bekadunari, joan-etorrien gastuetarako laguntza gisa, Barcelona Activako saio guztietara joateko. Bere taldearen zati bati ere laguntza emango dio, laguntza-saioetara joateko, beharrezkotzat jotzen badute.

    Arquia Fundazioak estaldura emango dio bekadunari, Arquiseguros artekaritzaren bidez kontratatutako bidaia-laguntzako polizaren baldintzetan.

  • BARCELONA ACTIVA
  • Barcelona Activa da Bartzelona hiriko garapen ekonomikoa sustatzeko ardura duen erakundea, herritar guztientzako lan-politikak diseinatu eta gauzatzen dituena, gertuko ekonomia dibertsifikatu baten garapena faboratuz.
    Duela 30 urtetik, Bartzelonako eta haren eragin-esparruko jarduera ekonomikoa bultzatzen du, lan-politikei eta ekintzailetza- eta enpresa-ekimenei euskarriak emanez. Horrez gain, hiria eta bere sektore estrategikoak sustatzen ditu nazioartean, lurraldearekiko gertutasun-irizpideetan oinarrituta.

Bekadunak

2018ko deialdiko bekadunak dira:

Saria

MIREIA GIL SANCHEZ

BARTZELONA, ESPAINIA

Azimut O2: Soluciones de Oxígeno solar (Solar Oxygen Solutions)

Ordezkoak (aipamenak)

Jorge Caminero Gabernet
E.T.S. A - Madril - UPM
BARTZELONA, ESPAINIA

Co_habitat - Canfidel