arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

Ikerkuntza

Arquia / San Fernandoko Errege Akademiaren New Yorkeko ikerketa bekei buruz

AURREKARIAK

 Arkitektura arloan ikerketa proiektuak garatzeko gaur egun falta den babes faltaz ohartu dira Arquia Fundazioa eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia.Hori dela eta, bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat adostu dute Arquia ikerketa beken programa hasteko, arkitektoek egindako ikerketa proiektuak bultzatzeko baldintzak sortzeko eta errazteko.

HELBURUAK

 Arkitektura arloko ikerketa bultzatzeko xedez, Arquia Fundazioak eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak beka bat deitu dute Arkitektura arloko proiektu berritzaile edo ikerketa proiektu bat gauzatzeko New Yorken, Errege Akademia Espainiako arkitekturaren nazioarteko plataforma eta esperimentazio laborategi bihurtzeko. Bekak sei hilabeteko iraupena izango du eta arkitekto tituludunei zuzenduta dago.

AZALPENA

 Bekari esker arkitektoek ikerketa proiektu bat gara dezakete sei hilabetez, New Yorkeko izen handiko erakunde akademiko batean, eta berrikuntza gunetzat hartzen den eta kultura sormen eta ezagutza zabaltzeko jarduera zabala duen hirietako batean bizitzeaz gozatu ahal izango du.

 Ikerketa beka garatzeko erreferentziazko zentroak dira Columbia Unibertsitateko Arkitektura Eskola, Arteen eta Letren Akademia Amerikarra eta New Yorkeko Cervantes Institutua.

EGITURA

 Programa urteroko deialdietan egituratzen da eta epaimahai taldeek berritzaileak eta bideragarriak diren eta arkitektura arloan inpaktua izan lezaketen ikerketa proiektuak hautatzen dituzte.
 Bekaren deialdia, hautapena eta esleipena urteko urtearen bigarren hiruhilekoan egiten da. Ikerketa proiektua urte bereko irailean hasiko da eta sei hilabeteko iraupena izango du.

Regístrate en la Fundación

Registrate en FQ para poder acceder, publicar o inscribirte a las ofertas de la Bolsa de Trabajo, entre otros servicios.