arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

arquia / ikerkuntza

‘Arquia Fundazioa/San Fernando Arte Ederren Errege Akademia’ ikerketa-bekaren II. deialdia.

San Fernando Arte Ederren Errege Akademiarekin lankidetzan, Arquia Fundazioak beka baterako deialdia egin du, New Yorkeko zentro akademiko ospetsu batean ikerketa proiektu bat garatzeko. Proiektuaren helburua arkitekturaren alorreko ikerketa sustatu ahal izateko baldintzak sortzea eta baliabideak ematea da.

 

‘Arquia Fundazioa/San Fernando Arte Ederren Errege Akademia’ ikerketa-bekaren II. deialdia.

New Yorkerako ikerketa-beka bat
  • Oinarriak
  • San Fernando Arte Ederren Errege Akademiarekin lankidetzan, Arquia Fundazioak beka baterako deialdia egin du, New Yorkeko zentro akademiko ospetsu batean ikerketa proiektu bat garatzeko. Proiektuaren helburua arkitekturaren alorreko ikerketa sustatu ahal izateko baldintzak sortzea eta baliabideak ematea da.

    • Xedea
    • New York hirian arkitekturaren alorreko ikerketa-proiektu edo proiektu berritzaile bat gauzatzeko beka lortzeko deialdia egiten da lehiaketa publiko baten bidez. Errege Akademia Espainiako arkitekturaren plataforma eta nazioarteko esperimentazio-laborategi bihurtzea izango du xede proiektu horrek.
      Bekaren helburua arkitekturaren alorreko ikerketa-proiektuak sustatzea da, ikerketak sortu, garatu eta hedatzeko aukerak emanez, hautagaiek beharrezko dituzten baldintzak sortuz eta beraiei proiektuak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez; esaterako, beren ahaleginak eta ekimenak bultzatuz..
      Halaber, nazioarteko mugikortasuna sustatzen du proiektuak, norberaren garapena aberasteko balio duen faktore gisa hartuz.

    • Hautagaiak
    • Espainiako edozein arkitekturako goi-eskola teknikotan titulatutako goi-arkitektoek, Espainian titulatutako arkitekto atzerritarrek eta Espainiatik kanpo titulatutako baina Espainian homologatutako arkitektoek eskatu ahal izango dute beka.

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekiera: 2016ko martxoaren 1a
      Izena emateko epea: 2016ko martxoaren 1etik maiatzaren 31ra
      Emaitzak: 2016ko uztaila
      Bekaren datak: 2016ko irailetik 2017ko martxora

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    •  Beharrezko dokumentazioa bidaltzeko, izena emateko inprimakia erabili ahal izango da deialdiaren azken egunera arte (2016ko maiatzaren 31, eguerdiko 12ak, Europa Erdialdeko Ordua).

      Oinarrien informazio gehiago PDF formatuan.

       

  • Izen ematea
  • Arquia/ikerketa lehiaketan izen emateko sareko sistemaren bidez soilik eman ahal izango da izena, horretarako gaitu den inprimakia beteta.

  • Izena emateko azken eguna
  • 2016ko maiatzaren 31, eguerdiko 12etan

  • Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2016ko maiatzaren 31, eguerdiko 12etan

  • Epaimahaia
  • San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eta Arquia Fundazioko ordezkariz osatutako ekipo misto bat izango da epaimahaia:

     

    Luis Fernández-Galiano

    San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko numerarioa

    Arkitektoa da, eta bai Proiektuetako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Eskolan ere. Gainera, AV/Arquitectura Viva aldizkarien zuzendaria da 1985etik. 1993 eta 2006 urteen artean, El País egunkariko arkitekturari buruzko asteroko orrialdea izan zuen bere ardurapean; gaur egun, iritzien sekzioan dihardu lankidetzan egunkari horretan. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eta Doktoreen Errege Akademiako kide numerarioa da, ‘International Fellow’ postua du RIBA erakundean, ‘Cullinan Professor’ postua izan du Rice Unibertsitatean, ‘Franke Fellow’ Yale Unibertsitatean, ikertzaile bisitaria izan da Los Angelesko Getty Zentroan, kritikari bisitaria Harvard y Princeton-en, eta bai Berlage Institutuan ere; gainera, ikastaroak zuzendu ditu Menéndez Pelayo eta Complutense unibertsitateetan. Honako kongresu hauetako zuzendaria ere izan da...

    Fernando de Terán Troyano

    San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria

     Fernando de Terán San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria da. Horren aurretik, korporazio horretako idazkari nagusia izan da.
    Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen 1966an. Hirigintza-organoak edo hirigintzarekin hertsiki lotutako organoak zuzendu ditu Estatutako Administrazio Publikoan eta Madrilgo Udalean. Hirigintzako zuzendariorde nagusia (1972), Madrilgo Metropolialdeko plangintzako zuzendari teknikoa (1977-80) eta Tokiko Administrazioko Ikasketen Institutuko zuzendaria (1985-87) izan da.
    2000. urtean Madrilgo Autonomia Erkidegoko Hirigintzako Urrezko Domina jaso zuen, eta 2005ean Valentziako Generalitateko Jaume I. Erregearen Saria eman zioten, Hirigintza eta Paisaia kategorian. Gainera...

    Montserrat Nogués Teixidor

    Arquia Fundazioko nagusia

     Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan 1983an lizentziatutako arkitektoa. Espezialitateak: proiektuak, hirigintza eta historia.
    Zerbitzu kulturalen arkitekto arduraduna eta COAC elkarteko Gironako mugapeko Liburuzaina (1985-1990).
    Hainbat erakusketaren komisarioa eta diseinatzailea; workshop-en eta konferentzia-zikloen antolatzailea eta COAC elkartearen hainbat argitalpen eta arkitektura-libururen koordinatzailea.
    Calongeko Udalaren Azpiegitura eta Obra Publikoen Saileko arkitekto arduraduna (2000-2003).
    Arkitekto liberal gisa egindako ibilbide profesionalean, hainbat arkitekto eta diziplinarteko talderekin elkarlanean, planak eta eraikin eta espazio publikoen proiektuak egin ditu hainbat...

    Gerardo García-Ventosa

    Arquia Fundazioko Zuzendaria, botorik gabeko idazkari gisa

     Gerardo García-Ventosa López (Bartzelona, 1951), Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa, Eraikuntzako espezialitatean (1977) eta Hirigintzako espezialitatean (1979).
    Arkitekto-doktoretza (‘cum laude’) egin zuen eskola berean, Doménech i Montaner arkitektoaren lanari buruzko tesi baten bidez (1993).
    Arkitektura Legal eta Forentseko diploma lortu zuen (bikain) Pompeu Fabra Unibertsitatean (2003).
    Irakasle ez numerarioa/elkartua izan da Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1974-90).
    Bartzelonako Massana Interiorismo Eskolako irakaslea.
    Zuzendariaren ondokoa Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1984-87).

  • Balorazio-irizpideak
    • Ideia berritzailea izatea eta lanari ikuspuntu berri bat ematea.

    • Eragina izateko potentziala: ekarpen nabarmena egin behar dio arkitekturaren eremuari.

    • Bideragarritasuna: ikerketa proiektuak helburu garbiak eta errealistak izan behar ditu.

    • Gaitasuna: eskatzaileak kualifikazio eta ezagutza sendoak izan behar ditu, eta ikerketa arrakastaz burutzeko gaitasuna duela egiaztatu behar du.

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Epaimahaiak eskaerak baloratuko ditu eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

    • Eskatzailearen curriculum akademikoa eta profesionala.

    • Bekarako proposatutako proiektuaren txostena.

    • Ingelesaren ezagutza-maila.

  • Saria
  • Bekak 18 000 euroko saria du, hilean behin egindako 3000 euroko sei ordainketatan banatuta.

    Arquia Fundazioak ordainduko du New Yorkerako bidaia (joan-etorriko hegazkin-txartelak), bisa, ISSO Columbia Visiting Scholar programa (edo antzekoa) eta SEVIS I-901 tasa (edo antzekoa). Era berean, Arquiseguros artekaritzaren bidez kontratatutako bidaiarako laguntza polizaren bidez, mediku estaldura emango dio bekadunari, eta bai Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak ere, kasu bakoitzean dagokionaren arabera.

  • San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
  • San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia da Espainian ibilbide luzeena duen eta kultura iraunaldi onena duen erakunde artistikoa.
    Ofizialki, 1752an inauguratu zen, Fernando VI.aren erregealdian. Europan akademiak ezartzeak funtsezko papera izan zuen gustu estetikoa normalizatzeko Argien Mendean. 1773az geroztik, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren egoitza Madrilgo Goyeneche jauregian dago. José de Churriguerak diseinatutako eta Diego de Villanuevak gustu neoklasikora moldatutako eraikina da.
    Gaur egun berrogeita hamasei akademiko numerariok osatzen dute, eta arkitektura, pintura, eskultura, musika, zine, arte grafiko, argazkilaritza, diseinu, historia eta artearen teoriaren alorretako izen handiko kideak dira.
    Espainiako Institutuan integratutako estatu mailako zortzi Errege Akademietako bat da, eta bere xedea da "sormen artistikoa indartzea, baita arteak eta kultura ondasuna aztertzea, banatzea eta babestea ere, batez ere pintura, eskultura, arkitektura, musika eta irudiaren arte berrien alorretan".
    Bisitatu San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren webgunea.