arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

arquia / ikerkuntza

New Yorkeko Ikerketa Bekaren V. deialdia

San Fernando Arte Ederren Errege Akademiarekin lankidetzan, Arquia Fundazioak beka baterako deialdia egin du, New Yorkeko zentro akademiko ospetsu batean ikerketa proiektu bat garatzeko. Proiektuaren helburua arkitekturaren alorreko ikerketa sustatu ahal izateko baldintzak sortzea eta baliabideak ematea da.

 

New Yorkeko Ikerketa Bekaren V. deialdia

New Yorkeko Ikerketa Bekaren I. deialdia
  • Oinarriak
  • San Fernando Arte Ederren Errege Akademiarekin lankidetzan, Arquia Fundazioak beka baterako deialdia egin du, New Yorkeko zentro akademiko ospetsu batean ikerketa proiektu bat garatzeko. Proiektuaren helburua arkitekturaren alorreko ikerketa sustatu ahal izateko baldintzak sortzea eta baliabideak ematea da.

    • Xedea
    • Lehiaketa publiko bidez, New York hirian arkitekturaren esparruko ikerketa-proiektu bat edo proiektu berritzaile bat gauzatzeko deialdia zabaltzen da, Erret Akademia arkitektura espainiarraren nazioarteko esperimentaziorako plataforma eta laborategi egiten lagunduko duena.
      Arkitekturaren esparruko ikerketa-proiektuak sustatzea da bekaren xedea, lan horiek sortu, garatu eta komunikatzeko aukeren bitartez. Horretarako, behar diren baldintza eta bitartekoak emango zaizkie hautagaiei, egindako esfortzua eta izandako ekimena babesteko.
      Programak, gainera, nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi du, garapen pertsonalaren faktore aberasgarritzat daukalako.

    • Hautagaiak
    • Espainiako edozein arkitekturako goi-eskola teknikotan titulatutako goi-arkitektoek, Espainian titulatutako arkitekto atzerritarrek eta Espainiatik kanpo titulatutako baina Espainian homologatutako arkitektoek eskatu ahal izango dute beka.

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekiera-data: 2019ko urtarrilak 2
      Izena emateko epea: 2019ko urtarrilaren 2tik apirilaren 1era
      Emaitzak: 2019ko uztaila
      Beka gauzatzeko epea: 2019ko irailetik 2020ko martxora

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatzen den dokumentazioa 'inskripzioa' formularioaren bitartez bidali ahalko da, deialdia ixten den egunera bertara arte (2019ko apirilaren 1a - Iberiar penintsulako eguerdiko 12:00etan).


      Informazio gehiago pdf dokumentuaren oinarrietan.

       

  • Izen ematea
  • Arquia/ikerketa lehiaketan izen emateko sareko sistemaren bidez soilik eman ahal izango da izena, horretarako gaitu den inprimakia beteta.

  • Izena emateko azken eguna
  • 2019ko apirilaren 1a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).

  • Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2019ko apirilaren 1a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).

  • Epaimahaia
  • San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako eta Arquia Fundazioko ordezkariz osatutako ekipo misto bat izango da epaimahaia:

     

    Juan Navarro Baldeweg

    San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiako akademiko numerarioa

    Santanderren jaio zen 1939an.
    Ikasketak
    1959-60 Grabatu ikasketak San Fernandoko Arte Ederren Eskolan (Madril)
    1960-65   Arkitektura ikasketak Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan 1969
      Arkitekturako doktoretza Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan
      1970 Beka Juan March Fundazioa, Center for Advanced Visual Studies, MIT.
    Esperientzia akademikoa
    1971-75   Gyorgy Kepes irakasleak gonbidatutako ikerlaria, Center for Advanced Visual Studies. Massachusetts Institute of Technology. Boston, Massachusetts
      Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko proiektuen katedraduna…

    Fernando de Terán Troyano

    San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria

     Fernando de Terán San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria da. Horren aurretik, korporazio horretako idazkari nagusia izan da.
    Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen 1966an. Hirigintza-organoak edo hirigintzarekin hertsiki lotutako organoak zuzendu ditu Estatutako Administrazio Publikoan eta Madrilgo Udalean. Hirigintzako zuzendariorde nagusia (1972), Madrilgo Metropolialdeko plangintzako zuzendari teknikoa (1977-80) eta Tokiko Administrazioko Ikasketen Institutuko zuzendaria (1985-87) izan da.
    2000. urtean Madrilgo Autonomia Erkidegoko Hirigintzako Urrezko Domina jaso zuen, eta 2005ean Valentziako Generalitateko Jaume I. Erregearen Saria eman zioten, Hirigintza eta Paisaia kategorian. Gainera...

    José Antonio Martínez Llabrés

    Arquia Fundazioko patronoa

    Arkitektoa eraikuntzako espezializazioan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (1994).
    Erasmus bekaduna (Aarhus, Kopenhage, 1993).
    Kolaboratzaile bekadun Bartzelonako Udaleko Ondare Historikoko Sailean (1993-1994).
    Balear Irletako Arkitektura Elkargo Ofizialeko bekaduna, Balear Gobernuko Ekonomikoa eta Ogasun Kontseilaritza (1995).
    Hirigintzako Zuzenbidea eta Lurraldearen Antolamendua graduondokoa Balear Irletako Unibertsitatean (2001).
    Balear Irletako Arkitektura Elkargo Ofizialeko idazkaria (1996-2002).
    Peritu Forentseen Taldeko idazkaria (2000-2002).
    Búger-eko udal-arkitektoa, Mallorca (2000-2011).

    Gerardo García-Ventosa

    Arquia Fundazioko Zuzendaria, botorik gabeko idazkari gisa

     Gerardo García-Ventosa López (Bartzelona, 1951), Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen arkitekto gisa, Eraikuntzako espezialitatean (1977) eta Hirigintzako espezialitatean (1979).
    Arkitekto-doktoretza (‘cum laude’) egin zuen eskola berean, Doménech i Montaner arkitektoaren lanari buruzko tesi baten bidez (1993).
    Arkitektura Legal eta Forentseko diploma lortu zuen (bikain) Pompeu Fabra Unibertsitatean (2003).
    Irakasle ez numerarioa/elkartua izan da Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1974-90).
    Bartzelonako Massana Interiorismo Eskolako irakaslea.
    Zuzendariaren ondokoa Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (1984-87).

  • Balorazio-irizpideak
    • Ideia berritzailea izatea eta lanari ikuspuntu berri bat ematea.

    • Eragina izateko potentziala: ekarpen nabarmena egin behar dio arkitekturaren eremuari.

    • Bideragarritasuna: ikerketa proiektuak helburu garbiak eta errealistak izan behar ditu.

    • Gaitasuna: eskatzaileak kualifikazio eta ezagutza sendoak izan behar ditu, eta ikerketa arrakastaz burutzeko gaitasuna duela egiaztatu behar du.

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Epaimahaiak eskaerak baloratuko ditu eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

    • Eskatzailearen curriculum akademikoa eta profesionala.

    • Bekarako proposatutako proiektuaren txostena.

    • Ingelesaren ezagutza-maila.

  • Saria
  • Bekak 18 000 euroko saria du, hilean behin egindako 3000 euroko sei ordainketatan banatuta.

    Arquia Fundazioak ordainduko du New Yorkerako bidaia (joan-etorriko hegazkin-txartelak), bisa, ISSO Columbia Visiting Scholar programa (edo antzekoa) eta SEVIS I-901 tasa (edo antzekoa). Era berean, Arquiseguros artekaritzaren bidez kontratatutako bidaiarako laguntza polizaren bidez, mediku estaldura emango dio bekadunari, eta bai Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak ere, kasu bakoitzean dagokionaren arabera.