arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

arquia Próxima

IX. edizioa 2022-2023

IBERIAR PENINTSULAKO DEIALDIA

Arquia Fundazioak, Espainiako eta Portugalgo arkitektoei beren jardun profesionalaren lehen hamar urteetan babesa emateko xedez, bi urtez behingo arquia/próxima programaren VII. edizioa aurkezten du.
Erregistratu PRÓXIMO arkitekto gisa eta publikatu Fundazioko webgunean zure lan eta obrak. Edizio honetako epaimahaiak katalogo batean argitara emateko aukeratu ahal izango ditu lanok. Gainera, arquia/próxima sariairabazi ahal izango duzu, 15.000 eurokoa, edo  arquia/innova sariapremio arquia/innova, 3.000 eurokoa.

¡Ampliado plazo de inscripción hasta el 08/01/2024!

  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak arquia/próxima lehiaketaren VII. edizioa (2018-2019) deitzen du, Espainiako eta Portugalgo arkitektoei jardun profesionalaren lehen hamar urteetan babesa emateko sortua; beren lan eta obrak zabaldu, sustatu eta balioan jartzeko apustuan oinarritzen da programa, profesional gisa dauzkaten printzipioei oihartzuna emanez.

    • Realización
    • Se habla de realizaciones con la voluntad de ir más allá de los proyectos y de las obras, y en ellas se puede incorporar cualquier actuación que realiza el arquitecto, diseñador, artista plástico o profesional de disciplina afín:  propuestas, obras para concursos, trabajos de investigación, propuestas urbanas, diseño, escenografía, restauración, etcétera

    • Hautagaiak
    • Espainia eta Portugalgo arkitekturako goi eskola teknikoetako edozeinetan titulua lortutako goi-mailako arkitektoek parte hartu ahal izango dute, beti ere ez badira hamar urte baino gehiago igaro titulazioa lortu zutenetik (edizio honen kasuan 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera lortutako tituluak). Arkitekto-titulua 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera Espainian edo Portugalen lortu duten atzerriko arkitektoek ere parte hartu ahal izango dute. Halaber, deialdian parte hartu ahal izango dute 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera Espainia edo Portugaldik kanpo titulua lortu duten eta Espainian edo Portugalen baliozkotu zaien arkitektoek.

    • Egutegia
    • Deialdiaren hasiera: 2018ko urtarrilak 18
      Izena emateko epea: 2018ko urtarrilaren 18tik 2019ko abenduaren 9ra
      Irabazleak: 2020ko ekaina
      arquia/próxima VII. jaialdia: 2020ko urria

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Inskripzioak bukatzen diren egunera arte (2019-12-09 eguerdiko 12:00etan) gehitu eta/edo aldatu ahal izango da informazioa.
      Bidali beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago izateko, ikusi gidaliburua.
      Erabiltzailearen gune pribatuan ere aurki daiteke.

  • Gaia
  • Inflexio-puntua. Posizio erradikalak aldatzen ari den mundu baterako.

    Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi gara. Izan gatazka politikoengatik, desberdinkeria sozialengatik edo hondamen ekologikoengatik, planeta eta gizateria etengabe ari dira aldatzen, kolapso-egoera batetik gero eta gertuago. Interkonektatutako mundu globalizatu batean bizi gara, bai fisikoki eta bai digitalki, non gure ingurune hurbilean egiten ditugun eguneroko ekintzek eragin zuzen eta drastikoa duten munduko beste parte batzuetan; “tximeleta efektu” bat, non aldaketa txikiek ustekabeko ondorioak izan ditzaketen toki eta momentu desberdinetan. Gure eguneroko ekintzek ez dute ingurune hurbilenean bakarrik eragiten, beste herrialde eta testuinguru batzuetan ere eragiten dute zeharka.

    Aurtengo otsailean The Guardian egunkariak argitaratu zituen artikulu batzuetan eraikuntzan erabiltzen den material nagusiak eragiten duen ingurumeneko eragina aztertzen zuen: zementuaren eragina hain zuzen. Uraren ondoren, zementua da munduan gehien kontsumitzen dugun bigarren materiala, eta karbono dioxidoko emisioen % 8aren arduradun zuzena. Horrez gain, eta datu hauek kontutan hartzen baditugu, egoera kritikoa da oso: eraikuntzaren sektoreak aireko kutsaduraren % 23a eragiten du, edateko uraren % 40a kutsatzen du eta hondakindegietako hondakinen % 50aren erantzulea da. Egoera zinez larrian bizi gara gaur egun, eta baliabide naturalek ez dute betirako iraungo. Hori horrela, hausnarketa bat abiatu behar dugu, eta arkitekturak bai gizartean eta bai planetan duen eraginari begiratu behar diogu. Planeta bat, bakarra, non datozen 30 urteetan % 25 haziko den munduko biztanleria batentzako habitatak sortu beharko diren. Tokiko eta mundu mailako eskala batetik, zein erantzun ari dira ematen arkitektura eta arkitektoak arazo honi?

    1960 eta 1970eko hamarkadak desordena politiko eta asaldura sozial handiko urte iskanbilatsuak izan ziren. Berlingo harresia, nuklearren aurkako mugimendua, Vietnamgo gerraren aurkako protestak edo 1968ko maiatzeko ikasleen istiluak, besteak beste; gertatu berri den gure historian nabarmen agertu diren urteak dira. Injustiziak zabal eztabaidatu ziren eta pentsamolde erradikalak sortu ziren, status quoa zalantzan jartzen zutenak, eta, aldi berean, bizitzako zenbait esparrutan zeuden konbentzio eta praktikei ere zalantza egiten zietenak, arkitekturaren esparruan barne. Hura besteko momentu kritikoa bizi dugu orain ere, antzekotasun zuzenekin baina atzerako kontaketan 50 urte gehiago xahututa.

    Arkitekturaren eragina holistikoki ulertzeko unea da hau, eta diseinu erradikalki berritzaileak sortzekoa, arriskatu eta gure ingurunean jarduteko dugun modua aldatuko dutenak. Elkarlanetik abiatuta lan egin behar dugu, arkitektoaren lana sare konplexu baten parte gisa ulertuta; planeta bera bezala, non ezagutza eta ekintzen fluxua etengabekoa izango den, gizakien arteko harremana (eta ingurunearekikoa) berriz negoziatuko duten jardute-formatu berriak definituz. Gure artean harremanetan nola jarri ulertu behar dugu, behin hori ulertuta beste espezie batzuekiko eta gure ingurunearekiko harreman enpatikoagoa nola kudeatu ulertzeko.

    Jada ez da nahikoa zuzena dena egitearekin. Ezin dugu orain bezala ekiten jarraitu, inflexio-puntu bat sortu behar dugu. Aldaketa eragin behar dugu bai pentsamoldean, bai agendan eta bai praktikan, kontzientziazio handiagoa sortu eta gizarteari arkitekturak gure inguruneak onbideratzeko duen ahalmen eraldatzailea erakusteko. Planetan dugun eragina erradikalki eraldatzeko bidea emango diguten proiektu eta estrategiak garatu behar ditugu, eta gure ingurune sozial eta politikoarekin eta ingurumenarekin dugun harremana erreparatu behar dugu, denontzako demokratikoagoa izango den espazio bat sortuz.

    Arquia/próxima programaren deialdi hau helburu horrekin planteatzen da: status quoa eta aurrez ezarritako ikusmoldeak zalantzen jarriko dituzten estrategia, hausnarketa eta ekintza ausartak bilatzea, horretarako arkitektura garaikideko praktiketan sakoneko aldaketa bat eragingo duten proposamenak aurkeztuz. Deialdi honetan aukeratuko diren proiektuak denbora-kapsula gisa funtzionatuko dute, eta gaurko arkitektoen agendaren isla gisa agertuko dira, gizarte-, politika-, ekonomia- eta ingurumen-aldaketei formatu kritiko eta berritzaileekin nola erantzun ematen ari diren erakutsiz. Gure gizartearentzat eta gure planetarentzat hil edo bizikoak diren gaiak kolektiboki aztertu eta eztabaidatzeko aukera bat, eta abagune ezin hobea, baita, tokiko eta nazioarteko aldaketen aurrean berrikuntzaz eta ausart jardungo duten praktikak nabarmentzeko, arkitekturan erradikaltasun berri bat eragiteko.

  • Comisaria: Marina Otero
  • Marina Otero Verzier es doctora arquitecta, directora de Investigación de Het Nieuwe Instituut (Museo Nacional Holandés de Arquitectura, Diseño y Cultura Digital, que cuenta con el Archivo Nacional de Arquitectura), en Rotterdam y directora del Social Design Masters en Design Academy Eindhoven.

    Ha sido comisaria en la XIII Bienal de Shanghai celebrada en 2021.

    Su trabajo como comisaria incluye proyectos como el Pabellón de Holanda en la Bienal de Arquitectura de Venecia en 2018, la Oslo Architecture Triennale 2016 y la 13 Bienal de Shanghai en 2021. Anteriormente, Marina trabajó como directora de Studio-X GSAPP, una red global de centros de investigación sobre el futuro de las ciudades con sedes en Amman, Beijing, Estambul, Johannesburgo, Mumbai, Nueva York, Rio de Janeiro y Tokio, adscritos a la universidad de Columbia. Marina ha co-editado Unmanned: Architecture and Security Series (2016), After Belonging (2016), Work, Body, Leisure (2018), Architecture of Appropriation (2019), I see that I see what you don´t see (2020), More-than-Human (2020), Dixit #2 A Matter of Data and Lithium: States of Exhaustion (2021).

    Ha sido profesora en ETSA Madrid, Royal College of Art Londres, Columbia University GSAPP Nueva York, Barnard College New York, Geneva University of Art and Design, entre otros.

  • Epaimahaia
  • Hauek dira epaimahaikideak:

    Marta Pelegrín

    Penintsula hegoaldeko ordezkaria

    Marta arkitekto doktorea da Sevillako Unibertsitatetik (nazioarteko aipamena, Cum Laude kalifikazioa, 2017). 2007az geroztik, arkitekturako proiektuen irakaslea da Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Alemanian ere gauzatu zituen ikasketak, eta ikerkuntza-egonaldiak egin ditu Austriako Kunsthalle & Donau University Krems unibertsitatean (DaylightSpaces saria, 2016) eta Research Residence en Institut für Architektur Technologie Graz institutuan (2017). Irakaskuntzako bekak gauzatu ditu Uruguain (FADU‑Montevideo) eta Portugalen (FAU Lisboa eta Escola das Artes, Évorako Unibertsitatea). Blanca Sevilla Katedraren koordinatzaile eta irakaslea da 2007. urtetik. Irakaslea izan da Malagako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Gonbidatu ere izan da unibertsitateko zenbait masterretan (US, UNIA, ETSAM, FADU‑DEIP) eta hitzaldiak eman ditu nazioarteko unibertsitate eta erakundeetan, hala nola: CAUP Tonji University Shanghai, Beijineko eta Vienako Cervantes Institutua, Montevideoko Arkitektura Fakultatea, eta baita Malaga, Zaragoza, Madril edo Valentziako arkitektura-eskoletan ere.

    © Imagen Subliminal

    Ester Roldán

    Penintsula iparraldeko ordezkaria

    Arkitektoa Valladolidko Arkitekturako Goi Eskola Teknikotik eta Arkitektura Proiektuen Ikasketa Aurreratuen Diploma Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. 2001ean longo+roldán arquitectura estudioa fundatu zuen Víctor Longo Valdésekin batera, Gixoneko El Musel Portu Agintaritzako Zerbitzuen Eraikinerako Ideien Nazioarteko Lehiaketako lehen saria irabazi ondoren. Proiektuaren gauzatzeari esker, 2006ko Arkitekturako Asturias Saria irabazi zuten, eta berriz irabaziko zuten Etxebizitza Kolektiboa Eraikina (2008) eta Artistarentzako etxebizitza/estudioa + landa-hotel txikia (2012) proiektuekin. Bigarren obra hori Espainiako esperientzia gailenen arteko 100 obren artean aukeratuko zuen Monocloe aldizkariak.
    Finalista izan dira, gainera, hainbat arkitektura- eta diseinu-lehiaketatan, eta 2019ko Mies van der Rohe Sarirako izendatu dituzte berriki, erabilera anitzeko etxebizitza eta pabiloi multzo baten proiektuarengatik. Honako hauetan argitaratu da beren obra.

    Fran Silvestre

    Levante inguruko ordezkaria

    Fran Silvestre, arkitektoa eraikuntzako espezialitatean (ohorezko matrikula) Valentziako Arkitekturako Goi Eskola Teknikotik, eta hirigintzako espezialitatean (ohorezko matrikula) Herbehereetako Technische Universiteit Eindhoven unibertsitatetik. Doktorea da Valentziako Unibertsitate Politeknikotik, "Proyectar desde el territorio una mirada moderna 2012-2016" programaren barruan (Magna Cum Laude). Irakaslea da Valentziako Unibertsitate Politeknikoko proiektuen sailean, eta Arkitektura Eskolako zuzendariordea izan zen 2010-2012 urteen artean. Egun proiektuen irakaslea da Valentziako Unibertsitate Europarrean eta unibertsitate bereko MArch Arkitektura, Diseinua eta Berrikuntza Masterrean.
    Beste estudio batzuen elkarlana eta ohiko laguntza izaten ditu bere estudioan, horien artean...

    © Sue Barr

    Ana Luisa Soares (Fala atelier)

    Portugalgo ordezkaria

    Fala Porto hirian kokatzen den arkitektura-estudioa da, eta Filipe Magalhães, Ana Luisa Soares eta Ahmed Belkhodja ditu buru. 2013an sortu zen eta, orduz geroztik, optimismo metodikoz lan egiten dute proiektu desberdinetan, izan lurralde-proiektuak zein txoritegiak. Falaren proiektuak hizkuntza formalen, erreferentzien, aipuen eta gaien konbinazio izaten dira, argitasunarekiko obsesioak arautuak. Arkitektura intuitiboa lantzen dute, erretorikoa, hedonista eta postmodernoa.
    Unibertsitate eta erakunde desberdinetan eman ditu hitzaldiak Falak, besteak beste: Londresko Arkitektura Elkartean, Chicagoko Graham Foundation-en, Bruselako The Centre for Fine Arts etxean, Parisko Versaillesko Arkitektura Fakultatean edo Erromako Arkitektura Etxean. Veneziako, Munichko, Munstergo, Liégeko edo Bratislavako arkitekturako fakultateetan erakutsi dute, besteak beste, Falako kideek. Venezia eta Chicagoko bienaletan erakutsi da estudioaren arkitektura-lana.

    TED'A Arquitectes

    Representante de la Zona Levante

    Juan Antonio Serrano García

    Partaideen ordezkaria

    Juan Antonio Serrano García arkitektoa da Granadako Unibertsitatetik (2009) eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Proiektu Aurreratuen Masterra egin zuen gero (2012).
    Serrano + Baquero arkitektura-estudioa fundatu zuen 2010ean Paloma Baquero Masatsekin batera, eta eskala desberdinetako proiektuak gauzatu dituzte ordutik, adibidez: "Escaparate horizontal", Arquia Próxima sarien III. edizioan eta Diseinuko Bienal Iberoamerikarreko 2012ko edizioan aukeratua eta PR Sarien II. edizioaren, Andaluziako Diseinu Sarien II. edizioaren eta 2A Sarien irabazle; "33 vidrios desplazados", finalista Lamp Sarietan eta Aplus Sariaren irabazle; "Viaje al interior de un huerto", proiektu sozialen kategorian saritua 2015eko Beyond Building Sarietan eta 2A Sarietan, finalista Enor Sarietan eta aukeratua Paisaiaren Nazioarteko Bienalean, etab.

    Ignacio de Teresa

    Representante de próxima/premiados
    Representante de los diseñadores, artistas plásticos y disciplinas afines

  • Egileen erregistroa
  • Lineako inskripzioaren bidez soilik eman daiteke izena arquia/próxima lehiaketan, horretarako prestatu den formularioa betez.

     

  • Lanen erregistroa
  • arquia/próxima programan lan edo obraren bat inskribatzeko, gune pribatuan (arlo profesionala) sortu behar da lehenengo, eta gero gehitu arquia/próxima programan parte hatzeko.
    Lan eta obren inskripzioari buruzko informazio gehiago izateko, ikusi gidaliburua.
    Erabiltzailearen gune pribatuan ere aurki daiteke.

  • Autore gisa izena emateko azken eguna
  • Ampliado plazo hasta el 8 de enero de 2024 a las 12:00 h del mediodía.
  • Lan edo obra bat inskribatzeko azken eguna
  • Ampliado plazo hasta el 8 de enero de 2024 a las 12:00 h del mediodía.

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan