-
Becas y convocatorias
Arkitektura-arloan kultura-jarduerak sustatzea du helburu Arquia Fundazioak. Jarduera horien artean, arquia/tesiak bilduma dago, arkitekturako doktorego-tesiak argitaratzera bideratua, arloari egindako ekarpenagatik garrantzitsuak direnak, egileek berrikusi eta egokitu ondoren. Arquia/tesiak bildumak, beraz, arkitekturari buruzko azterlanetan interesa duen jendeari bestela nekez eskura daitekeen material baliotsua jarri nahi du bere esku.
Bilduma horren argitalpen kopurua handitzeko asmoz, Arquia Fundazioak bi urtez behingo Lehiaketa antolatu du, argitaratu gabeko doktorego-tesiak hautatzeko.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute doktorego-tesia munduko edozein arkitektura eskola edo fakultatetan irakurri duten arkitekto espainiarrek, bai eta Espainiako edozein arkitektura eskolatan doktorego-tesia irakurri duten atzerriko arkitektoek ere.
Lehiaketaren lehen fasean, lehiakideek tesiaren laburpena aurkeztu beharko dute, bai eta gehienez hogei orrialdeko txosten bat ere, gaztelaniaz idatzia, honako hauek jasotzen dituena: tesiaren aurkibidea, edukiaren laburpena eta egileak tesia Arquia/tesiak bildumaren ildo editorialera egokitzeko beharrezkotzat jotzen dituen berregite-prozesuen azalpen laburra.
Epaimahaieko partaideak:
Xavier Monteys Roig (lehendakaria): Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoetako katedraduna.
Luís Martínez Santa–María: Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen irakaslea.
María Melgarejo Belenguer: Valentziako Arte eta Diseinu Eskolako Proiektu irakaslea.
Carlos Gómez Agustí: Patronatuko kide eta Arquia Fundazioaren ordezkari gisa.
Bildumako zuzendariak idazkari-lanak egingo ditu, hitzarekin baina botorik gabe. arquia/tesiak, Carlos Martí Arís, Bartzelonako Arkitektoen Goi Eskola Teknikoko Proiektuen irakasle titularra.
Eskatutako dokumentazioa onartzeko epea 2013ko apirilaren 11n hasi eta 2013ko ekainaren 12an amaituko da.
Epaimahaikide bakoitzak gehienez bost lan aukeratuko ditu aurkeztutako txostenen artean, eta horiek lehiaketaren azken fasean sartuko dira.
2013ko irailaren lehen astean, tesi-lanaren ale oso bat azken fase horretara pasatzeko eskatuko zaie lehiakideei.
Abenduaren lehen astean epaimahaiaren bilera izango da lehiaketaren erabakia hartzeko. Erabaki hori 2013ko abenduaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da.
Epaimahaiak gehienez bi sari eta lau aipamen eman ahal izango ditu. Arquia Fundazioak tesiak editatzeko konpromezua hartzean dautza sariak.
Lana berregiteko beharrizanak baldintzatuko du editatzeko konpromezu hori. Tesiaren egilea arduratuko da horretaz, betiere, Arquia Fundazioaren argitalpen-irizpideei jarraikiz.
"Aipamena" lortzen duten tesiek lehentasuna izango dute Arquia Fundazioaren argitalpen-planetan.
Lehiaketa esleitu gabe utzi ahal izango da. Lehiaketaren erabakia posta elektronikoz jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, eta apelaezina izango da.
Plataformaren erabiltzaile berriak Tesien Lehiaketan alta eta izena emateko prozesua:
2011ko Tesi Lehiaketan parte hartu ez duen plataformako erabiltzaileak alta eta izena emateko prozesua:
2011ko Tesi Lehiaketan parte hartu duen erabiltzaileak alta eta izena emateko prozesua:
Fundazioaren Arkitekturako doktorego-tesien bi urtez behingo Lehiaketaren bederatzigarren deialdia, Hezkuntza Funtsaren eta Arkitektoen Kutxaren finantzazioari esker ospatu da.
Arquia Fundazioa
2013ko apirila