arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Inkestak

2014ko arkitektoak

  • Emaitzak
  • Arkitektoei egindako VI. inkestaren emaitzen txostena parte-hartzaileek Arquia 2014 inkestaren galdetegiaren arkitekto profesionalen moduluan emandako erantzunetatik lortu da, urte honetako azken lauhilekoan egin dena.


    Deialdia abenduaren 31n itxi da, eta guztira 4.397 parte-hartzailek bete dute galdetegia. Galdetegiek berrikuspen- eta baliozkotze-prozesu bat gainditu dute, eta oinarrietan azaldutako baldintzak betetzen zituzten pertsonek soilik har zezaketen parte.


    Emilio Luque soziologoak, UNEDeko Zientzia Politiken eta Soziologiako Fakultateko irakasle titularrak, zuzendu eta gauzatu zuen ikerketa.

  • 2014ko DEIALDIA
  • 2014ko azken lauhilekoan, Arquia Fundazioak arkitektoei lanbideari buruzko egoeraren inguruko IV. inkesta egin zien.
    Abenduaren 31n itxi zen deialdia, eta Espainiako 2.520 arkitektok hartu zuten parte. Galdetegiek berrikuspen- eta baliozkotze-prozesu bat gainditu dute, eta oinarrietan azaldutako baldintzak betetzen zituzten pertsonek soilik har zezaketen parte.
    Arquia 2014 inkestaren zati zen ikerketa Emilio Luque soziologoak, UNEDeko Zientzia Politiken eta Soziologiako Fakultateko irakaste titularrak, zuzendu eta gauzatu zuen. Ikerketaren xedea 2009an bildutako datuak eguneratzea zen, bai eta lanbidearen egoeraren irudi bat sortzea, Espainiako arkitektoen uneko egitura eta kolektiboak lanbideari buruzko egoeraren, aurre egin behar dien erronken eta lanbidearen bilakaera-ikuspegiei inguruko iritzia ezagutze eta zabaltze aldera.
    Arkitektoek hiru inkesta egin dituzte aurretik (2003, 2007 eta 2009an), Espainiako Arkitektoen Elkargoen Goi-mailako Batzordearen eta Arquia Fundazioaren arteko kolaborazio-hitzarmenaren emaitza gisa.


  • Hautagaiak
  • Honako hauek har zezaketen parte: Espainian goi-mailako arkitektura-eskola teknikoetan goi-mailako arkitektoen titulua daukaten pertsonek, Espainian lortutako titulua duten atzerriko arkitektoek eta titulua Espainiatik kanpo lortu, baina Espainian baliozkotu duten arkitektoek.

  • Izena emateko azken eguna
  • 2014ko abenduaren 31 (eguerdiko 12ak).

  • Saria
  • Inkesta bete eta bidali zuten parte-hartzaileen artean notario baten aurrean honako hauek zozketatu ziren 2015eko urtarrilean: bi pertsonentzako New Yorkerako hiru bidai (2015eko martxoaren 31tik irailaren 5era), eta Arquia Fundazioak editatutako bi liburuen eta bi dokumentalen hamar sorta. Ezin izan zuten parte hartu zozketan Arquia taldeko errektoretza-erakundeetako langileak eta kideak, ez eta lehen graduko senideak ere.

  • Zozketa
  • Zozketa notario baten aurrean egin zen 2015eko urtarrilaren 30ean.
    BI PERTSONENTZAKO NEW YORKERAKO BIDAI BATEN IRABAZLEAK

    1. ANDRÉS LOMBAO BARBERO

    2. NOEMÍ MARTÍNEZ TEJERO

    3. MARIA VIRTUDES NAVARRO SARRIÓ


    AQUIA FUNDAZIOAK EDITATUTAKO BI LIBURU ETA BI DVDEN SORTA BATEN IRABAZLEAK

    1. FRANCISCO JOSÉ PÉREZ OLEA

    2. MARÍA DEL PILAR REYES GÓMEZ

    3. CONSUELO VÁZQUEZ DE LA TORRE DE PRADO

    4. FRANCISCO CASTRO GONZÁLEZ

    5. ANGEL BAUTISTA LOPEZOSA

    6. ZOFÍA SZCSUDCIK

    7. CELIA GARCÍA TORRENS

    8. SANTIAGO PELAYO ANDRÉS

    9. ISABEL MAS ROBLEDO

    10. SOFÍA MATEOS AMANN